Itzuli orri osora
Iturrino, fauve estiloko margolari euskaldun esanguratsuena
vie, 01 sep 2006 08:34:00 +0200

Henri Matissek sustatu zuen Fauve estiloko margolari garrantzitsuenetako izan zen. Artista frantziarra lagun handia zuen eta sarritan elkarrekin lanean jardun zuten.

Henri Matissek bultzatu zuen Fauve estiloko margolari garrantzitsuenetako izan zen. Artista frantziarra lagun handia zuen eta sarritan elkarrekin lanean jardun zuten.

Francisco Iturrino Santanderren jaio zen 1864 urtean. Berak 8 urte zituenean bere familiarekin Castro Urdialesetik Bilbora joan zen bizitzera. Hiri honetan hartu zituen lehendabizikoz marrazketa klaseak. Batxilerra amaitu zuenean Liejara (Belgika) joan zen injenieritza ikastera, baina laister utzi zuen karrera hori bere benetako bokazioari, margotzea, buru belarri ekiteko.

1980an Bruselasera alde egin zuen Saint Josse-ten-Noode akademian pintura ikasteko. Bost urte beranduago, Matisse eta Evenepoel ezagutu zituen Gustave Moreauren estudioan. Ordutik aurrera, eta hil arte, atzera eta aurrera ibili zen gelditu gabe. Une bakoitzean margotzeko beharrak bultzatzen zuen lekura joaten zen.

1901. urterako artisten giroan margolari ezaguna zen. Urte horretan, Parisko Vollard Galerian erakusketa bat egin zuen Pablo Picassorekin batera. Argiaren Hirian beraien lanak erakusgai zeuden lehen aldia zen. Sasoi horretan Picassok Iturrinoren hainbat erretratu egin zituen, besteak beste Gizona urdinean, Akrobata gaztea pilota gainean eta Iturrinoren erretratua.

Fauvismoa

Iturrinoren artelanak fauve estilokoak dira. Margotzeko modu hori Matissek sustatu zuen eta Frantzian garatu zen 1903 eta 1907 artean. Fauvismo hitza frantseseko fauves (piztiak) hitzetik dator. Louis Vauxcelles kritikariak asmatu zuen, modu indartsuan eta inolako araurik jarraitu gabe margotzen zuen artista talde bat izendatzeko. Hauek inpresionismoa, postinpresionismoa, expresionismoa eta kultura exotikoen eragina dute. Korronte horretakoak dira ere André Derain, Albert Marquet, Kees van Dongen eta Juan de Echeverría, besteak beste.

Fauve estiloko lanak jasotzen zituen lehen erakusketa Parisen egin zuten Udazkeneko Aretoan 1905 urtean. Fauvismoak 1906an izan zuen unerik gailenena.

Matissekin lanean

Iturrinok Mutriku gustoko tokia zuen margotzen aritzeko eta 1906. urtean estudio bat erosi zuen han. 1910 eta 1911 urteetan Matissekin lanean denbora asko igaro zuen, lehenengo Sevillan eta Marokon ondoren.

1916an lehen aldiz Madrilen erakusketa bat egin zuen eta Buen Retiro Jauregiko Artista Euskaldunen Elkarteak hartu zen. Urte bi beranduago Bartzelonako Laietanas Galerietan ere bere artelanak ikusgai jarri zituzten. Hiri bietan arrakasta handia lortu zuen.

1920. urtean gangrena hartu zuen eta handik urtebetera zango bat moztu bat behar izan zioten. Ebaketa gehiago ere egin behar izan zizkioeten gangrena zela eta. Garai horretan, Elie Faurek erakusketa bat antolatu zuen Iturrinoren omenez Parisen. Artista euskaldunaren lanekin batera Picasso, Matisse, Signac, Pascin, Bonnard eta flauve korronteko margolari gehienen lanak ere ikusi ahal izan ziren.

Iturrinok Cagner Sur Merrera bizitzera joan zen Matissen laguntzari esker eta herri horretan hil zen 1924an.

 

Irudien iturriak:


http://www.art.com
http://www.aversiescribo.com
http://www.web.demasiado.com
http://www.articuarius.com
http://www.lorenart.com
http://www.art20xx.com