Itzuli orri osora

Museo Boinas La Encartada Museoa

$alt.getData()

Museoa, ibai-ertzean dagoen toki liluragarri baten kokatzen da, hiribilduaren gunetik kilometro bat eta erdira eta aisialdirako tarte ahaztezina igarotzeko beharrezko den guztia du. La Encartada gunera Museo bat bisitatzeko asmo bakarra baino ez dakarren edonor atseginaren atseginez txundituta geldituko da: XIX. gizaldiko ola baten jatorrizko egoeraz jabetzeko aukera izanez.

Ez da eskulangintzarako lantegi txiki bat, eta ezta aparatu zaharren bilduma duen esparru apal bat ere. Ola hitzak duen bere esanahirik zabalenekoaz, hau da, harrizko, egurrezko eta burdinazko nabe ikaragarridunez hitz eginez ari gara. Lanaren ekoizpen prozesu guztia ezagutzea bideratzen digun gunea da, langileen auzoa zena bere etxe eta kapera-ikastetxedunez hornitua, Industria Iraultzaren ola-adierazgarririk hoberena, bere aparteko makina eta egotaldi nostalgikoduna. Baina, batez ere, bertan lan egin zutenen giza-esentzia ere jasoko dugu. Hurbilekoen dugun iraganerako ikaragarrizko bidaia bat: hori da La Encartada.

 

DATU INTERESGARRIAK:

  •  Geure aparkalekua dugu, kafetegia eta parke naturala eta baita haurrentzako jokoak dituen aisialdirako esparrua ere.
  • Ondare-kokapena: ola, jatorrizko makinak, zentral hidroelektrikoa, jabearen etxea, langileen etxeak, kapera-ikastetxea.
  • 3000m2ko museo bihurtutako esparrua.
  • Irisgarritasunerako erabateko bermea.
  • Ikusentzunerako Aretoa eta erabilera anitzeko aretoen alokairua (hitzaldiak, topaketak, aldi baterako erakusketak, etab.) Denda espezializatua: geure ekoizpenak eta merchandisinga.
  • Inguruko turismo-, merkataritza- eta enpresa-baliabideei buruzko argibideak.
  • Langile kualifikatuak eta taldeentzako berariazko ekimenen garapenean eskarmentu handikoak

Helbidea eta kontaktua

El Peñueco, 11
48800 Balmaseda
Url: www.laencartadamuseoa.com
www.facebook.com/laencartada

Tel: 946 800 778
Email: info@laencartadamuseoa.com

Ordutegia

Asteartetik ostiralera 10:00etatik-14:00tara eta 16:00etatik – 19:00etara.
Larunbatez 10:30etatik-19:00etara
Igandez 11:00etatik-15:00tara.

Prezioa

Orokorra: 5,50€
Ikasle, erretiratu eta 6 urtetik gorako umeentzako: 3,25€
Eskola-taldeak: 2€
Dohainik: langabetuak, 6 urtetik beherakoak, ICOM.