Interneteko zerbitzuak

Gaur egun, Interneten bidez ekintza eta eragiketa asko egitea posiblea da, sareak zerbitzu asko eskaintzen dituelako: posta bidali, elkarrizketa bat izan aurrez aurre, on line elkarrizketak munduko edozein lekutan dagoen jendearekin. Internetek edonorekin harremana izateko eta informazioa trukatzeko balio digun aukera-sorta eskaintzen digu, bestea non dagoen axola izan gabe. Interneteko zerbitzuak bi talde nagusitan bana daitezke, denbora errealean eskaintzen direnak edo sinkronoak, eta une desberdinetan gauzatzen direnak edo asinkronoak.

Laurogeita hamarreko hamarraldiaren hasieran agertu zen World Wide Web eta gaur egun ezagutzen dugun Internet eragin zuen. Sistema horren inizialak webguneen helbideetako hasierako WWW ospetsuak dira. Sistemak informazioa multimedia euskarrian (testua, irudiak, bideoa, soinua, etab.) elkartrukatzeko aukera ematen du.

Webgunea hipertestuan oinarritzen da, eta hitzak esteka (link izena ere ematen zaie) gisa erabiliz dokumentu batetik bestera joateko aukera ematen digute, era guztietako webguneak bisitatzeko aukera izanik. Orrialdeen, irudien eta argazkien arteko estekak ere ezarri daitezke. "Hipermediaz" ari gara kasu horretan. Hiperestekak erabiltzeko balio duen sistema HTTP sistema da (Hyper Text Transfer Protocol).

Webguneak bistarazteko, beharrezkoa da gure ordenagailuak nabigatzailea izeneko programa izatea. Netscape eta Explorer izenekoak dira ohikoenak. Testua, grafikoak, irudi finkoa eta biziduna, eta soinua tartekatzen dituen informazioa.

Bilatzaileak

Gaur egun milioika webgune daudela kontuan hartzen badugu, erraz ulertuko dugu gauza konplikatua dela edozein gairi buruzko informazioa aurkitzea. Prozesu hori errazteko daude bilatzaileak, webgune jakin batzuk non dauden jakiten laguntzen digutenak, hitz eta ikurren gako batzuen konbinazioei esker. Erabiltzaileari interesatzen zaizkion hitzak sartu eta bilatzaileak bilatu egiten ditu bere datu-basean; webgune bakoitzera zuzenean iristeko aukera ere ematen du.

Informazioa gai espezifikoei buruzko katalogoen bitartez aurkitzea ere posible da.

Dena den, bilatzaileek ez dituzte webguneen helbide guztiak jasotzen. Normalean, bilatzaileetan agertzeko zenbait baldintza bete behar dira estiloari, mailari eta beste alderdi batzuei dagokienez; gainera, batzuetan oso zorrotza den aukeraketa gainditu behar izaten da. Bilatzaile erabilienak hauek dira: google, altavista eta yahoo. (Honi buruzko informazio gehiago aurki dezakezu hurrengo gaian: Interneten erabilera eta aplikazioak).

Posta elektronikoa

Posta elektronikoa, WWWarekin batera, Interneten gehien erabiltzen den zerbitzuetako bat da. Bi erabiltzaileen edo gehiagoren arteko mezuen trukaketa litzateke, sarea euskarri gisa erabiliz.

Posta arrunteko eskutitzen eredua jarraituz funtzionatzen du. Interneteko erabiltzaileen helbide guztiak desberdinak dira eta horretarako domeinu jakin bat eta identifikadore bat behar dira. Esate baterako, Kaixorekin posta elektronikoko kontua badaukagu, honakoa izan daiteke gure helbidea:

nire_izena@kaixo.com

Beraz, "nire_izena" identifikadorea litzateke; arrobak (@) posta elektronikoko helbide baten aurrean gaudela adierazten du eta erabiltzailearen izena eta posta zerbitzariaren domeinuko izenak bereizten ditu; azkenik "kaixo.com" domeinua da, hau da, helbide hori sortu zen lekua.

Txat-ak

Txat-ek bi pertsona edo gehiagoren artean unean bertan mezu idatziak trukatzeko balio dute. IRC (Internet Relay Chat) sisteman oinarritzen dira eta mezu idatziak trukatzeko aukera ematen dio erabiltzaile-taldeari. Edonork ikusi ditzake besteek idazten dituzten mezuak.

Normalean, txat-en zerbitzarietan kanal tematikoak daude, eta horien bidez, pertsonak beren artean geratzen dira gai jakin batez hitz egiteko. Kanal pribatuak ezartzea ere posible da, eta elkarrizketa-kanal hori ezarri dutenek besterik ez dute ikusten elkarrizketa.

Kanal hauetako hizkerak, teklatua azkar erabiltzeak mugatzen duenez, elkarrizketa biziago bilakatzen duten sinboloak sortzea ekarri du. Gogo-aldarteak laburtu eta afektibotasuna islatzen dira testuetan. Gaur egun, posible da audio eta bideoko mezuak ere bidaltzea eta horrek dinamikoagoa egiten du elkarrizketa.

Foroak

Txat-ek bezala, eztabaida-foro elektronikoek mezuak trukatzeko balio dute, baina geroratuta, hau da, mezu bakoitza webgune batean argitaratzen da eta gero bistaratu egiten da. Forura sartu daitekeen edonork eman dezake iritzia, baita beste partehartzaileenak ikusi ere.

Normalean, foroak gai jakin bati buruzkoak izaten dira eta mezu bakoitzarekin batera bere alderdiren bat hasi edo zabaltzen da.

Foro bateko mezuak mailaka ezartzen dira, argitaratzen diren dataren edo aldez aurretiko parte hartze bati egindako erreferentziaren arabera.

Aplikazio hau ezin hobea da eztabaida sakonak izateko, baita informazio garrantzitsua trukatzeko ere.

Artxiboak trukatzea

Internetek eskaintzen digun beste aukera bat ordenagailu batetik beste batera artxiboak deskargatzea da. Zerbitzu horrek munduko edozein lekutan eta edozein formatuan dauden programa mordo batera iristeko balio du eta gero gure ordenagailura jaisteko. Zerbitzu hori errazten digun sistema FTP da, alegia, fitxategien transferentzia protokoloa.

Teknologia berri horrek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko, fitxategi horiek interes-sektoreka biltzen dituzten webguneak sortu dituzte.

Zerbitzu horri esker, posible da daukagun informazioa beste ordenagailu batzuetan argitaratzea. Horretarako, beharrezkoa da FTP programa izatea, gure fitxategiak urruneko ordenagailu batean ezarri ahal izateko. Truke-sistema hori izugarri hedatu da, batez ere musika edo irudiak trukatzeko aukera ematen duelako, batez ere hauek direlako erabiltzaileei gehien interesatzen zaizkienak.

Bideo-konferentzia

Bideo-konferentzia ahotsa eta irudia dituen txat modalitatea da eta leku desberdinean dauden beste erabiltzaileekin unean bertan elkarrizketa izateko aukera ematen du.

Bideo-konferentzia bat izateko, beharrezkoa da kamera berezi bat (webcam) eta mikrofono eta bozgorailu batzuk izatea elkarrizketa gauzatzeko. Hitz egiten den bitartean ere, posible da artxiboak eta mezu idatziak trukatzea eta aplikazioak partekatzea.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana