Informazio gehiago
Azido-base erreakzioak. Azidoen eta baseen indarra
Azidoen indarra
Azido indartsuak deitzen zaie uretan disolbatzerakoan molekulak ia erabat disoziatzen diren azidoei. Hauxe da azido klorhidrikoaren kasua:
HCl ® Cl- + H+
Erreakzioan eskuinerantz doan gezi bakarra jartzen da, oreka eskuinetara horren desplazatua dagoela adierazteko, alderantzizko erreakziorik ez dagoelarik.
Cl- + H+ ® HCl
Horrenbestez, alderantzizko erreakziorik ia ez dagoenez, ioiak bakarrik aurki daitezke disoluzioan.
Beste azido batzuek, zitrikoa eta azetikoa, besteak beste, ekuazio honen arabera disoziatzen dira:
Azido horien molekulak ez daude erabat disoziatuta, eta horrenbestez, azido azetikoaren (CH3?COOH) molekulak, ioi azetatoak (CH3?COO-) eta protoiak (H+) aldi berean egongo dira disoluzioan.
Azidoen indarra aldatu egiten da molekulen disoziazio-graduaren arabera, disolbatzerakoan. Disoziazio-gradu baxua duten azidoei azido ahulak deitzen zaie.
Azido sendoek urezko disoluzioan ia molekula guztiak disoziatuta izaten dituzte; eta azido ahulek, berriz, euren molekulen zati bat baino ez dute disoziatuta izaten.Baseen indarra
Base bat sendoa dela esaten da bere molekulak ia erabat disoziatzen direnean; ahulak direla esaten da, ordea, molekulen zatirik handiena disoziatu gabe geratzen denean. Ondorengo hauek base sendoak dira, adibidez: sodio hidroxidoa eta potasio hidroxidoa.
Aldiz, amonio hidroxidoa (NH4OH) base ahula da, eta horren ondorioz, disoziazioaren ekuazioa bi geziekin adierazi behar da:
Base horren molekulak ez daude erabat disoziatuta, eta horrenbestez disoluzioan amonio hidroxidoaren molekulak, ioi amonioarenarekin eta ioi hidroxidoarenarekin batera egongo dira.
Baseen indarra, disolbatzerakoan, molekulek duten disoziazio graduarekin aldatu egiten da. Disoziazio maila baxua duten baseei base ahul izena ematen zaie.
Bestalde, base sendoak ur disoluzioan bere molekula ia guztiak disoziatuta dituztenak dira; base ahulek euren molekulen zati bat baino ez dute disoziatuta.Azidoen indar erlatiboak
Ur disoluzioan, giro-tenperaturan, dauden azidoen indar erlatiboen adibide batzuk ikus daitezke ondorengo taulan.
Azidoa | Indarra | Erreakzioa |
Azido perklorikoa | Oso sendoa | HClO4® H+ + ClO4- |
Azido klorhidrikoa | Sendoa | HCl ® H+ + Cl- |
Ion sulfato azidoa | Sendoa | HSO4-® H+ + SO42- |
Azido fosforikoa | Ahula | H3PO4® H+ + H2PO4- |
Azido azetikoa | Ahula | CH3-COOH ®CH3-COO- + H+ |
Ion sulfito azidoa | Ahula | HSO3-® H+ + SO32- |
Hidrogeno peroxidoa | Oso ahula | H2O2® H+ + HO2- |
Azidotasun eta basikotasun konstanteak
Azido ahul bat honen arabera disoziatzen da ur disoluzioan:
Oreka konstantea honela adierazten da:
Ur disoluzio diluituetan, uraren kontzentrazioa konstantetzat har daiteke, eta horrenbestez, oreka konstantean sar daiteke. Hortik ateratzen denari azidotasun konstantea (Ka) deitzen zaio.
Disoluzioan dagoen base bat ahula bada, honen arabera disoziatzen da:
Hau da oreka konstantea:
Azidoen kasuan bezala, uraren kontzentrazioa ia konstantea da disoluzio diluituetan, eta horrenbestez K-n laburbil dezakegu. Hortik ateratzen den konstanteari basikotasun konstantea deitzen zaio (Kb).
Geroz eta Ka handiagoa izan, azidoa sendoagoa izango da; eta aldiz, base baten Kb geroz eta handiagoa izan, geroz eta sendoagoa izango da..
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- Erreakzio kimikoak
- Azido eta baseen arteko erreakzioak. Kontzeptua eta teoriak
- Azido-base erreakzioak. pH. Neutralizazioa
- Azido-base erreakzioak. Azidoen eta baseen indarra
- Gatzen propietate azidoak eta basikoak
- Red-ox erreakzioak. Kontzeptu orokorrak
- Red-ox erreakzioak. Erreakzio doikuntza
- Red-ox erreakzioak: elektrokimika eta elektrolisia
- Katalizatzaileak