Atomoen arteko loturak

Lotura kimikoa atomoen arteko juntura jakin bat da. Lotura hori atomoen arteko erakarpen indarren ondorioa da eta ondorengoak dira garrantzitsuenak: ionikoa, kobalentea eta metalikoa. Garrantzi txikiagoa duten beste lotura batzuk honako hauek dira: hidrogenoarena eta Van der Waals-ena.

Lotura ionikoa

Lotura ionikoa, metal baten eta ez metal baten arteko juntura da. Ondorengo arrazoi hauengatik gertatzen dira:

  • Metalen elektroiak ez daude nukleoari oso lotuta eta berarengandik ihes egiteko joera dute; hala, ioi positiboak sortzen dituzte (karga elektriko positiboa duten atomoak):

    Na ® Na+ + 1 e-

  • Ez metalen atomoek elektroiak bereganatzeko joera dute; eta hala, ioi negatiboak (karga elektriko negatiboa duten atomoak) sortzen dituzte.

    Cl + 1 e- ® Cl-

    Zeinu ezberdina duten kargak elkar erakartzeko joera dutenez, ioi sodikoa eta ioi kloruroa, elkartu egiten dira lotura ioniko bidez, euren radioek uzten dioten distantziaraino; hala, kloruro sodikoko kristalak sortzen dituzte.
  • Konposatu ionikoek fusio puntu altua dute, ez dira elektrizitate eroaleak, eta orokorrean, uretan eta disolbatzaile polarretan disolbagarriak izaten dira.

Lotura kobalentea

Lotura kobalentea atomo ez metalen artean gertatzen den lotura da. Elektroien banaketari esker gertatzen da lotura (atomo bakoitzak elektroi bat ematen du); lotura ondoren, elektroiak lotu diren bi atomoenak bihurtzen dira.

Kloroak 7 elektroi ditu balentzia gisa (bere balentzia geruza 3s23p5 da); hori dela eta, zortzikote bat betetzeko, elektroi bat irabazi behar du. Kloro molekula sortzeko, bi atomoak elkarri lotzen dira elektroien banaketari esker, eta atomo bakoitzak bat ematen du.

Lotura kobalenteak sortzeak bi substantzia mota eragin ditzake. Bi substantzia mota horiek egitura eta propietate ezberdinak dituzte:
  • Sare kobalenteak dituzten solidoak (hiru dimentsiotako egitura bat osatzen duten atomo loturak). Konposatu mota horien adibideetariko batzuk honako hauek dira:
    • Silizio dioxidoa.
    • Diamantea.
    • Grafitoa.
  • Elkarri lotuta dauden substantzia molekularrak (banakako molekulak), molekularteko indar ahulen bitartez gertatzen da. Hiru egoeratan aurki daitezke.
    • Giro tenperaturan dauden gasak: oxigenoa, karbono dioxidoa eta metanoa, besteak beste.
    • Substantzia likidoak: ura, bromoa eta etanola, besteak beste.
    • Solidoak: iodoa, sakarosa eta naftalenoa, besteak beste.

Lotura metalikoa

Lotura metalikoa metalen artean gertatzen da. Lotura mota honetan ez dago atomoen artean benetako loturarik, ioi positiboen arteko sarea baizik. Espazio hutsen artean elektroi askeak ibiltzen dira.

Elektroien itsas teoriaren arabera, egitura metalikoa metalezko katioiek osatzen dute eta elektroi itsaso batek inguratzen du. Lotura indarra metalaren ioi positiboen eta aske dabiltzan inguruko elektroien arteko erakarpenak eragiten du.

Metalak giro tenperaturan solidoak direnak dira; trinkoak, harikorrak eta xaflakorrak. Irakite puntuak oso ezberdinak dira batetik bestera; hala, alkalinoena oso baxua da, eta trantsizioko metal nagusiena, altua. Beroaren eta elektrizitatearen eroale onak izan ohi dira.

Elementu metaliko batzuen propietate edo ezaugarriak
Propietatea
Potasioa (K)
Kobrea (Cu)
Eztainua (Sn)
Itxura
Zilar kolorekoa, distiratsua
Gorrixka, distiratsua
Zuria, distiratsua
Fusio puntua (ºC)
39,099
63,546
118,69
Fusio puntua (ºC)
63,4
1.083
231,9
Irakite puntua (ºC)
757
2.582
2.270
Dentsitatea (g/cm3)
0,856 (18 ºC-etan)
8,94 (20 ºC-etan)
7,29 (25 ºC-etan)
Eroankortasun elektrikoa
Oso altua
Oso altua
Oso altua

Molekularteko indarrak

Substantzia kobalente molekularren molekulek elkar erakartzen dute molekularteko indarren bidez. Elkarreragin horiek izaera elektrostatikoa dute, eta molekulen ezaugarrien araberakoak izan ohi dira.

Indar molekulartekoak substantzia baten banakako partikulen artean gertatzen dira (atomoak, ioiak eta molekulak). Molekula barneko loturak baino ahulagoak izaten dira (lotura ionikoa edo kobalentea). Bi motatakoak aurki ditzakegu:

  • Van der Waals-en indarrak: molekulen arteko elkarreragin guztiei deitzen zaie hala, polarrak ala ez polarrak izan kontuan hartu gabe: London-eko indarrak elkarreragin horiek molekula ez polarren artean gertatzen badira deitzen zaie; eta aldiz, indar dipolo-dipoloak, elkarreragina molekula polarren artekoa da.
  • Hidrogenozko zubi bidezko loturak: molekula kobalente polarren artean sortzen dira, eta atomo txiki oso elektronegatiboei lotuta dagoen hidrogenoa izaten dute (fluorra, oxigenoa edo nitrogenoa).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana