ORTIK ETA EMENDIK (1990), JUSTO MOKOROA
Hil aurreko urtean, Justo Mokoroaren lan garrantzitsuena argitaratu zen, Repertorio de locuciones del habla popular vasca: Ortik eta emendik (1990) izeneko esamoldeen bilduma erraldoia. Sar zaitez lan honen online bertsiora.
Justo Maria Mokoroa Mujika. Tolosa, 1901 - Bilbo, 1990. Apaiz eta idazle gipuzkoarra. Hainbat euskal aldizkaritan argitaratu zituen bere idazlanak. Bere lanik ezagunena herri-literaturan oinarritutako milaka esaera jator biltzen dituen Ortik eta emendik (1990) izan zen. Euskaltzain urgazlea eta 1979az geroztik euskaltzain ohorezkoa izan zen.
Informazio gehiago: