ALBISTEAK
Martxan da Kultur Dealers ekimenaren edizio berria Mon, 11 Jun 2018
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen honen hirugarren edizioa da aurtengoa. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu.
IKASENPLEGU: Lanbide Heziketan espezializatutako lan poltsa Fri, 8 Jun 2018
Abian da IKASENPLEGU, Ikaslan Bizkaiaren zerbitzua, ikasleen eta Lanbide Heziketako zikloetan titulatutako pertsonen lan txertaketa sustatzeko.
Auzolanetan antolatuko gazteen proiektuentzako diru-laguntzak Fri, 8 Jun 2018

Interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko, Ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea da ekimenaren helburua.
Alvaro Gabilondok irabazi du Itelazpi saria, telebista digitalerako teknologia berri batekin Thu, 7 Jun 2018

Teknologia horri buruz egin duen azterlanak espektro irrati-elektrikoaren erabilera eraginkorragoa, energiaren kontsumo txikiagoa eta kostuen murrizketa ekarriko ditu.
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria Thu, 7 Jun 2018
Hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 29ra arte egongo da zabalik, eta sarituak nortzuk diren urriaren 1ean emango da jakitera, Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren biharamunean.
— 5 Items per Page