Chill out, erlaxatzeko musika Thu, 7 Jan 2010

Ezaguna denez, musikak piztiak mantsotzen ditu. Baina, heavy metal estiloko kontzertua ipiniko bagenie, beharbada, ez genuke lortuko emaitza onik. Chill out musikako saioa jarrita, ostera, erantzuna desberdina izango litzateke. Musika mota honen bidez edonork lor dezake lasaitasun sentsazioa.

Kaleko musika, oinezkoen erritmoan mugituz Thu, 7 Jan 2010

Kaleko artea hainbat era ezberdinetakoa izan daiteke. Hirietako kaleak publikoarentzat ezezagunak diren artisten agertoki bihurtzen dira maiz. Etorbideak, ibiltoki nagusiak, oinezkoentzako bideak, merkataritza-guneak, ikuskizun turistikoak edo garraiobide publikoen geltokiak kaleko erritmoaren lekuko izaten dira. Batzuetan, melodia hauek lekuan gelditzera eta entzutera gonbidatzen dute; besteetan, begirada alderatzera behartzen dute. Hala ere, doinu guztiek dute ezaugarri bat komunean, beti izaten da kapela edo kutxa bat ekarpen eske.

Mary Travers, folk abeslaria eta konpositorea Tue, 5 Jan 2010

Mary Allin Traversek, abeslari eta konpositore iparramerikarrak, Peter Narrowekin eta Noel "Paul" Stookeuyrekin batera Peter, Paul and Mary taldea osatu zuen; 60. hamarkadako folk talde garrantzitsuenetariko bat. Abuztuan abeslari ezaguna 72 urterekin minbiziak jota hil egin zen.

Haizea Garizumakoa, Ruper Ordorikaren 30. urtemugako oparia Tue, 5 Jan 2010
Bere aurreneko diskoa, Hautsi da Anphora, kaleratu zenetik hiru hamarkada pasa dira, eta Ruper Ordorika disko berria besapean hartuta itzuli da. Haizea Garizumakoa bere ibilbide luzeko hamabosgarren lana da. Memoriaren mapan diskoa grabatu zuenetik, Ordorika estudioan lanean aritu da bi urtez. Denbora horretan isiltasuna Hamar térditan zuzenekoarekin soilik hautsi du.
Loquillok 30 urte bildu ditu kutxa batean Mon, 28 Dec 2009

Datorren asteartean, azaroaren 17an, salgai jarriko dute Loquilloren kutxa antologikoa. 30 urte daramatza Loquillok errepidean eta zaleentzako opari gutiziatsua prestatu du: 5 disko, 3 dvd eta 196 orrialdeko liburuxka. Eta, aurrerapen gisa, Andres Calamaro, Enrique Bunbury eta Jaime Urrutia bere aspaldiko lagunekin batera, "El hombre de negro" abestiaren bertsio berria eta bideoklipa grabatu ditu.

La tierra está sorda, Barricadak memoria historikoa lurpetik atera du Tue, 5 Jan 2010

Barricada talde nafarrak disko eta liburu berezia kaleratu ditu azaroaren 3an. La tierra está sorda lanak Espainiako Gerra Zibileko galtzaileen sufrimendua oihukatzen du eta isilarazitakoei ahotsa ematen die. 18 abestik eta gerrako ahaztuei eskainitako 184 orrialdeko liburuak osatzen dute omenaldi hunkigarri hori.

EH Sona, Bartzelona euskal musikaz blai Tue, 5 Jan 2010

Gaur abiatuko da EH Sona jaialdia Bartzelonan. Badira hamabi urte, Euskal Etxeak jaialdi hori antolatzen duela musika proposamen berriak ezagutarazteko. Abenduaren 5era arte, hamar kontzertu ikusteko parada izango da, besteak beste, Gatibu, Ruper Ordorika eta Rafa Rueda arituko dira. Halaber, euskal kulturarekin lotutako hainbat ekitaldi burutuko dituzte azaroan zehar.

Imbruglia gu berriz seduzitzera itzuli da Mon, 28 Dec 2009
Lau disko bizkar gainean hartuta, Natalie Imbruglia, 1997. urtean "Torn" bere singlearekin ezagutzera eman zen musikaria lan eklektikoago batekin itzuli da. Honen aurreneko lanak salmenta izugarriak izan zituen eta harrezkero, ibilbide aldakorra izan du kantariak. Oraingoan australiarrak Chris Martín, Coldplay taldeko abeslaria hartu du aholkulari gisa Come to life bere diskorik helduena egiteko.
Alejandro Sanz paradisuaren bila dabil Thu, 24 Dec 2009

"Looking for paradise" izenekoa da Alejandro Sanzek aurkeztu duen azken abestia. Abeslari madrildarrak energia positiboz betetako kantu musikal eta liriko bat dakar besapean, entzuleari norbere paradisuaren bila hasteko gonbitea luzatuz. Proiektu berri honetarako laguntza ezin hobea izan du gainera, New Yorkeko Alicia Keys kantariarena hain zuzen.

Berri Txarrak taldeak ibilbideari ekin dio disko berria besapean hartuta Thu, 24 Dec 2009
Payola, horixe da nafarren azken diskoaren izena. Lekunberriko hirukotea disko "azkar eta zikinagoarekin" itzuli da 80ko punk gogorra berreskuratuz, eta ustekabean eta aurreneko aldiz Espainiako disko salduenen zerrendan sartzea lortu du zazpigarren postua eskuratuz.