Bihar hasi eta datorren irailaren 3ra bitartean, musika klasikoak Gipuzkoako hiriburua hartuko du Donostiako Musika Hamabostaldiaren 71. edizioarekin. Errusiako musika garaikidea izango da aurtengo protagonista. Lau asteotan, 80 ekitalditik gora izango dira eta Errusiako musikako izen eta orkestra garrantzitsuenek hartuko dute parte. San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak emango dio hasiera ofiziala jaialdiari bihar, Kursaaleko Auditoriumean.
Gaur hasiko da Benicassimgo Nazioarteko Jaialdia, munduko musika jaialdi garrantzitsuenetako bat. Iazko edizioko antolatzaileek Oasis edo The Killers bezalako artista handien presentzia iragartzen bazuten, aurtengo edizioan ere musikari handiek hartuko dute parte, besteak beste, Gorillaz, The Prodigy edo Vampire bezalako talde entzutetsuek. Gozatu lau egunetan zehar kontzertu bikainez eta hartu atseden Europan dagoen hondartza zoragarrienetako batean eguzkia hartuz edo Mediterraneoko ur gardenetan bainatuz.
Dena prest dago bihar Arabako hiriburuko urteroko musika ekitaldi garrantzitsuena abiatzeko. Kiss, Chris Isaak, Slash, Bob Dylan edo Bad Religion artisten emankizunak iragarri zituztenetik zenbait hilabete igaro ostean, itxaronaldia bukatu da, izan ere, bihar abiatuko da Azkena Rock Festival 2010. Musikaz betetako 3 egun izango dira, zeinetan, nazioarteko izarrez gain, Bronze eta Audience bertoko taldeak ere arituko diren. Gainera, ostiralean, larunbatean eta igandean doako kontzertuak egongo dira Andre Mari Zuriaren Plazan. Bestalde, gaur bertan, ARF2010 jaialdiaren aurkezpen kontzertu bat egongo da, Quique Gonzalezen eta Arizona Babyren eskutik.
Last Tour International enpresak antolatuta, Azkena Rock Festivalen bederatzigarren edizioa bihartik (ekainak 24) larunbatera arte (ekainak 26) izango da Gazteizko Mendizabala eraikinean. Jaialdiak 2 eszenatoki izango ditu, eta aurten hildako Power pop musikaren bi izarren izenak izango dituzte agertokiok, Alex Chilton eta Doug Fieger, hain zuzen ere.
Xabier Solano eta bere taldekideak bueltan dira. Made In Euskal Herria euren lehendabiziko lanarekin izandako arrakastaren ostean, dagoeneko kalean da Esne Beltzaren bigarrena lana. Noa izena jarri diote lan berriari eta, aurreko diskoak bezalaxe, honek ere estilo anitz jorratzen ditu, trikitia, hip hopa edo ska estiloa, besteak beste.
Eman dute ezagutzera abuztuaren 14tik 21era bitartean Donostiako Aste Nagusian izango diren kontzertuen egitaraua. Emankizunak eskainiko dituzten taldeak Los Planetas, Delorean, The Wailers, Kiko Veneno, Maldita Nerea, Loquillo eta Betagarri dira.