Itzuli orri osora
Igandean MTV europarren sariak banatuko dituzte Madrilen
vie, 05 nov 2010 16:30:00 +0100

Musikaren munduko izar handiak Madrilen izango dira igande honetan. Datorren irailaren 7an MTV kateak urtero ematen dituzten European Music Awards (EMA) sarien hamazazpigarren edizioa ospatuko da Madrilen. Katy Perryk, Lady Gagak eta Rihannak bost izendapen dituzte eta, hori dela eta, aurtengoan ere begi-bistakoa da emakumezkoen presentzia. Katy Perry bera, Bon Jovi, Shakira eta Linkin Park bezalako artistek, besteak beste, zuzeneko emankizunak eskainiko dituzte sari banaketan.

Musika garaikidearen eta kultura gaztearen MTV sariak urtero banatzen dira. EMA sarien hamazazpigarren edizioaren sari banaketa ekitaldia Madrilgo Caja Mágica aretoan izango da eta zuzenean ikusi ahal izango da MTVk mundu osoan banatuta dituen kateen bitartez azaroaren 7an, gaueko 21:00etan.

Emakumezkoak, sari-banaketako protagonistak

European Music Awards sari banaketako ekitaldian Lady Gaga eta Katy Perry abeslariak dira faborito nagusiak, izan ere, bakoitzak bost izendapen ditu. Bi artista estatubatuarrak Rihannarekin izango dira lehian Pop Artista Onena, Emakumezko Artista Onena eta Kantu Onena sarietarako.

Gainera, Lady Gagaren "Bad Romance" eta Katy Perryren "California Gurls", Urteko Kantu Onena izateko hautagaiak izateaz gain, Bideo Onenaren sarietara ere izendatuta daude. Gaga, gainera, Zuzeneko Onenaren sarirako izendatuta dago eta Katy Perry "World Stage"ko Emanaldi Onenerako.

Beste izendapen batzuk

Sari banaketan gizonezkoen presentzia ere nabarmena izango da. Eminem rapero zuriak lau izendapen izan ditu: Kantu Onena, Hip Hop Artista Onena, Bideo Onena (Rihannarekin batera abestutako "Love the Way You Lie") eta Gizonezko Artista Onena. Baina maila horretan Enrique Iglesiasekin lehiatu beharko du. Azken hau, berriz, SFDK, Najwa, Lori Meyers eta Mala Rodriguezekin batera, Artista Nazional Onena sarietarako izendatuta dago.

Muse, Thirty Seconds to Mars, Ozzy Osbourne eta Kings of Leon"target="_blank">Kings of Leon Rock Artista Onena sariarengatik lehiatuko dira. Ke$ha kantari estatubatuar gazteak, "Tik Tok" abestiarekin ezagutzera eman zenak, musikaren mundura iritsi berri direnekin lehiatu beharko du Artista Berri Onenaren Sarirako. B.o.B, Jason Derülo, Justin Bieber eta Plan B taldeak daude sari hau lortzeko izendatuak.

Zuzenekoak

Sari banaketan, hainbat artisten emankizunak zuzenean ikusteko aukera izango da. Hau da zuzenekoak eskainiko dituzten artisten zerrenda: Katy Perry, Ke$ha, Kid Rock, Kings of Leon, Linkin Park, B.o.B & Hayley Williams, Plan B, Miley Cyrus,Thirty Seconds to Mars, Bon Jovi, Shakira eta Rihanna.

(Argazkiak: MTV)