Foo Fighters: bazegoen bizitza Nirvanaren ondoren (I) Fri, 11 Feb 2011

1994an Kurt Cobainen heriotzak mundua astindu zuenean, grunge mugimendua maila gorenera eraman zuen Nirvana taldearen soinu berezia harekin hil behar zela zirudien. Halere, Dave Grohl, Seattleko talde mitikoaren bateria-jotzailea, horri aurre egiteko prest zegoen. Bateriako makilak alde batera utzi eta gitarrari eutsi ondoren, talde berri bat sortu zuen: Foo Fighters. Nirvanak baino soinu leunago bat eginda, Grohl buru duen laukoteak estudioko 6 disko kaleratu ditu eta industria eta publikoaren harrera paregabea izan du beti, agertoki gainean eman dituen 15 urteetan. 2011n, Foo Fightersek zazpigarren lana merkaturatuko du eta, dagoeneko, ikusmin handia piztu du, Nirvana zenaren hiru kidek hartuko baitute parte disko horretan: Dave Grohlek, Krist Novoselicek (baxua) eta Butch Vigek (produktorea).

Arcade Fire, XXI. mendeko lehen banda handia? Fri, 4 Feb 2011

Biolontxeloak, biolinak, mandolinak, ukeleleak, akordeoiak, xilofonoak... Amaigabea da Arcade Fire banda kanadarrak kalitatezko rocka egiteko erabiltzen dituen instrumentuen zerrenda. Indie rock eta art rock estiloetan murgiltzen den euren soinua da, askoren ustetan, milurteko berriak orain arte utzi duen musika ekarpen handienetako bat. Aniztasun instrumental horrek, bandaren soinu potentearen berezitasunak eta zuzeneko ikusgarriek milioika pertsona liluratu dituzte mundu zabalean. Arcade Fire egungo panoramako banda independente garrantzitsuena da eta, etorkizunera begira, itxaropen gehien pizten dituena ere bai; are gehiago, oraingoz hiru disko baino ez dituzte, baina mende honetako lehen talde entzutetsuaren aurrean gaudela uste duenik badago.

The Killers, pekatuaren hirian sortutako talentua Fri, 9 Nov 2018

2002an Las Vegasen (Nevada) sortuta, egungo rock panoramako izen handietako bat da The Killers. Brandon Flowers (ahotsa eta teklatua), Dave Keuning (gitarra), Mark Stoermer (baxua) eta Ronnie Vannucci Jr. (bateria) musikariek osatutako laukoteak estudioko hiru disko kaleratu ditu, mundu zabalean 15 milioi kopiatik gora salduta. Gainera, Brandon Flowers bandako abeslaria eta teklatu-jolea debuta egin berri du bakarkako ibilbidean Flamingo diskoarekin, eta arrakasta handia lortu du, bereziki, "Crossfire" abestiak lortutako oihartzunari esker.

Uriah Heep, Britainia Handiko heavy metalaren aitzindari Fri, 21 Jan 2011

Britainia Handiko heavy metalaren oinarriak finkatu zituen Uriah Heepek, Black Sabbath, Deep Purple, Led Zeppelin eta beste zenbait talde ezagunagorekin batera. Askotariko musika egiten zuen; hard rocka, musika progresiboa eta epikoa nahasten zituen. Hasieratik taldean aldaketa ugari izan ziren arren, David Byronen agurra, 1976an, erabakigarria izan zen. Egun entzute handia du oraindik Mick Boxek (taldean izan da beti) eraberritutako bandak, baina ezin aldera daiteke garai batean izan zuen arrakastarekin.

Weezer, 90eko hamarkadako talde handienetako bat Fri, 14 Jan 2011

90eko hamarkada hasieran Los Angelesen (AEB) sortua, Weezer rock alternatiboak azken urteotan utzi duen izen handienetako bat da. Besteak beste, Nirvana, KISS eta, bereziki, Pixies taldeen eragin nabarmeneko soinu bereizgarri batekin, Kaliforniako laukoteak agerpen distiratsua izan zuen AEBetako rockaren agertokian, 1994an kaleratutako aurreneko lanak (Weezer) jasotako emaitzek eta txaloek bultzatuta; oraindik ere, hamarkada horretako lan handienetakotzat jotzen dute askok.

The Smiths, bost urte eskasetan mito bihurtu zen taldea Fri, 31 Dec 2010

1982an Manchesterren (Ingalaterra) sortua, The Smiths rockaren historian bere izena urrezko letraz idaztea lortu duen talde horietako bat da. Agertokietan bost urte eskas egon bazen ere, laukote ingelesa 80ko hamarkadako rock banda handienetakotzat jotzen dute askok. Bere ibilbide laburrean, The Smithsek estudioko lau disko kaleratu zituen, gaur egun rock alternatiboaren historiako kultuzkotzat jotzen direnak.

Henry Mancini, pantera arrosaren abesti ezagunaren egilea Fri, 31 Dec 2010

Henry Mancini zinema munduan izan den musikagile garrantzitsuenetako bat izan zen, eta ikusleek ezagutzen duten bakarretarikoa, gainera. Nork ez du noizbait Pink Panther filmaren abestia abestu? edo Breakfast at Tiffany's filmeko "Moon River" abestiarekin nor ez da emozionatu? Bere abestiak filmetako protagonista bihurtu zituen Mancinik.

In Flames, aurpegi anitzeko taldea (II) Thu, 6 Feb 2020
1997an In Flames taldeak hainbat kontzertu eman zituen, eta baxu eta gitarra-jotzaileak falta zituztenez, Peter Iwersek eta Niklas Engelinek bete zituzten hutsuneak emanaldiotarako. Izandako arrakasta ikusita, taldeko kide bilakatzea proposatu zieten bi musikariei eta biek eman zieten baiezkoa. Talde osoa berriz biran joan zen Europan zehar eta pare bat zuzeneko egin zituzten Japonian ere; herrialde hartan jotzen zuten lehen aldia izan zen hura. Baina, bira bukatu eta Suediara itzuli zirenean, Niklasek albiste txar bat eman zien taldekideei; taldea utzi egingo zuen, eurekin aldenduta beste ikuspuntu batzuk zituelako eta, Gardenian taldeko kide izateko asmoa zuelako.
In Flames, aurpegi anitzeko taldea (I) Wed, 7 Nov 2018
90. hamarkadarekin batera jaio zen In Flames taldea Suediako Göteborg hirian. Hasi zirenetik melodic death metal estiloko musika egin izan dute baina taldeko kideak ez dira beti berberak izan eta horrek, suediarren musikak urteen joanean bilakaera nabaria izatea eragin du; beren lanik berrienetan nabari dira aldaketa dezente. Gaur egun, pisu handiko taldea da metal musikaren barruan. Azken urteotan gero eta ospe handiagoa lortzen ari dira bai Suedian bertan baita nazioartean ere.
Billie Holiday, jazzak eman duen ahotsik hunkigarriena Wed, 24 Oct 2018
Jazz kantari onenetakoa izan zen bere garaian Billie Holiday eta oraindik ere, egungo beste abeslari askoren inspirazio izaten jarraitzen du. Bere ahotsa benetan berezia zen, zertxobait mugatua beharbada erresgistroari dagokionean baina swing eta emozioz betea; gainera, erritmoaren zentzu ikaragarria zuen. Night and Day bezalako kantu gogoangarriak uzteaz gain, jazzaren alde egin zuen God Bless the Child eta bestelako abestiak eginez; gerora kantu hau Aretha Franklin eta Stevie Wonderren mailako izarrek egingo zuten ezagun.