Atom Rhumba, FIB jaialdirako iragarrita Tue, 22 Feb 2011

Izen berriak iragarri dituzte 2011ko FIB Heineken Jaialdirako eta talde euskaldun bat topatu dugu baieztapen berrien artean: Atom Rhumba. Gargantuan Melee diskoa besapean hartuta arituko da Benicassimen talde bizkaitarra. ...

'Diamantes', El Columpio Asesinoren disko berria Mon, 21 Feb 2011

El Columpio Asesinok aro berri bati ekin dio eta aro horren lehen emaitza aste honetan jarriko du salgai: Diamantes. Talde nafarrak Mushroom Pillow diskoetxearekin sinatu du kontratua (Delorean, We Are Standard, Triangulo de Amor Bizarro...) eta oihartzun handia hartzen ari da azken aldian. "Toro" estreinako singleak harrera bikaina izan du eta jaialdi ugaritako karteletan ikusi dugu taldearen izena. ...

Judas Priest, Motörhead eta Saxon, Barakaldon uztailaren 31n Wed, 16 Feb 2011

Judas Priest taldea betirako agurtuko da aurki, "Epitaph Tour 2011" bira bukatzen duenean, baina, aurretik kontzertu-bira luze bat egiten dabil eta udan Euskal Herrira iritsiko da heavy metala lantzen duen talde mitiko hau. ...

Arcade Fire Bilbon arituko da uztailaren 13an Tue, 15 Feb 2011

Arcade Fire, Urteko Disko Onenaren Grammy Saria eskuratu berri duen talde kanadarra, Bilbora dator. Euren Twitter ofizialean iragarri dutenez, uztailaren 13an, asteazkena, Guggenheim Bilbao museoaren zabalgunean taularatuko dituzte euren kantuak. ...

'The Kings of Limbs', Radioheaden lan berria, larunbatean salgai Tue, 15 Feb 2011

Radiohead taldeak aste honetan jarriko du salgai estudioko lan berria. Hirukote britainiarrak The Kings Of Limbs izena jarri dio lan berriari eta diskoaren izen bereko webgunean jarriko dute salgai bertsio digitala. mp3 eta wav bertsioetan egongo da eskuragarri, 7 eta 10 euroko salneurrian, hurrenez hurren. ...

Beady Eye, TV On The Radio, Blondie eta Ken Zazpi ere, Bilbao BBK Liven Tue, 15 Feb 2011

Bilbao BBK Live jaialdiko kartela osatzen ari da pixkanaka. Antolatzaileek izen berriak iragarri dituzte gaur: Beady Eye, TV On The Radio, Blondie eta Ken Zazpi. Talde horiek guztiak uztailaren 7tik 9ra Kobetamendin arituko dira, Coldplay, Amy Winehouse, Jack Johnson, Black Crowes, Kasabian, Kaiser Chiefs eta The Chemical Brothers taldeekin batera, besteak beste. ...

Lady Gaga, Muse, Arcade Fire eta Train saritu dituzte Grammyetan Tue, 15 Feb 2011

Arcade Fire talde kanadarrarentzat izan da 53. Grammy Sarien banaketako sari nagusia, Urteko Disko Onena The Suburbs lana izan dela erabaki baitu epaimahaiak. Alabaina, sari banaketako irabazle moralak Lady Antebellum country taldeko kideak izan dira, Urteko Grabazio Onenaren (diskoaren ekoizpenagatik) eta Urteko Kantu Onenaren (musikagileari) garaikurrak eskuratu baitituzte "Need You Know" kantuagatik. ...

Cobra taldeak martxoan kaleratuko du 'Thriller' bigarren lana Fri, 11 Feb 2011

Cobra taldea bueltan da. Martxoaren 6an kaleratuko dute estudioko bigarren lana, Thriller, nazioarteko Roadrunner Records diskoetxearen mendeko Kaiowas Records zigilu bartzelonarrarekin. Thriller Rock gisa definitu zuten taldearen estiloa berretsiko dute kantu berriekin. ...

Vana Gierig Group & Paquito D'Riverak irekiko dute gaur 365 Jazz Bilbao zikloa Wed, 9 Feb 2011

Vana Gierig Group & Paquito D'Riverak irekiko dute gaur arratsaldean 365 Jazz Bilbao zikloaren denboraldi berria. Bilbao 700 fundazioak antolatutako zikloa hirugarren urtez jarraian egingo dute aurten. Emanaldia Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera. ...

25.000 sarreratik gora saldu dituzte Bon Jovik Donostian emango duen zuzenekorako Mon, 7 Feb 2011

25.000 sarreratik gora saldu dituzte dagoeneko Bon Jovi taldeak Donostian emango duen kontzerturako, Get In produkzio etxeak jakitera eman duenez. Hitzordua datorren uztailaren 29an izango da, Anoeta estadioan. ...