Zer dira MOOC-ak?
MOOC-ak, ingelesez Massive Online Open Courses deritzotenak, internet bidezko ikastaro ireki eta masiboak dira.
Horien bidez interesdunak eskuragarri ditu aukeratutako ikastaroen eduki guztiak, edozein unetan, ordutegi malguan, eta auto-ebaluazio-metodoetan oinarrituz garatzeko. Ikastaroak dohakoak dira, eta eskakizun bakarra da ikasleak izena ematea posta elektronikoa erabiliz.
MOOC-ikastaroak bideo-formatuan eskaintzen dira: lehenengo aurkezpena egiteko hasierako bideoa eta, ondoren, bideo laburragoen bidez ikasketa-edukiak garatzen dira, beti ere irakurketa-materialen eta autoebaluazio-ariketen laguntzaz.
Ikasteko tresna baino gehiago dira, beste mila erabiltzaileekin hartu-eamana izateko aukera ematen baitute. Besteak beste, ondoko ezaugarriak dituzte:
- Ikastaroak dira, lortutako ezaupideak egiaztatzeko edota ziurtatzeko probekin edo auto-ebaluazioekin.
- Masiboak dira. mugagabeko interesdunei zuzenduta daude
- Online dira.
- Kalitatezkoak eta dohakoak dira (lortutako ezaupideen ziurtagiria nahi izanez gero ordaindu behar izaten da).
- Komunitate-kontzeptua dute oinarrian, Social Learning izenekoan edo gizarte ikaskuntzan oinarritzen dira: erabiltzaileek eztabaida-foroetan elkarren zalantzak argitzen dituzte etab.
¿Non ikasi dezaket?
Gehiago jakiteko: