INFOGRAFIAK

Infografia sorta honek edozein prozesu, kontzeptu edo jarduera era erakargarrian, atseginean eta sakonean azaltzea ahalbideratzen du.

Ozeanoak
Ozeanoak dira planetaren azalera estaltzen duten ur masa handiak. Bertan gordetzen da gure planetako uraren %97. Nola sortu ziren? Nolakoak dira?
Elektrizitatea
Atomoetako elektroien mugimenduak sortzen duen energia mota bat da. Horiek elkar aldaratzeko edo erakartzeko joera izaten dute.
Hegaztien eraztunketa
Hegaztiei marka bat jartzeko modua da. Orain dela ehun urte baino gehiago hasi ziren egiten, hegaztien biologiaz eta migrazioez informazio zabalagoa lortzeko.
Meatzaritza
Lurrazaletik hainbat mineral mota ateratzean datza meatzaritza. Ekonomia-jarduera honi esker, egungo gizarte modernoak ezinbesteko dituen materialak egiteko mineral oinarrizkoak lortzen dira.
Lurraren egitura
Lurraren barrualdea bertatik bertara ikertzeko orduan, gainazaletik gertuen dauden geruzetara baino ezin dugu jo. Geruza sakonen informazioa lortzeko, fenomeno naturalen (besteak beste, uhin sismikoen portaera) behaketa egiten da.
Egiptoko piramideak
Antzinako egiptoarrek duela 4.500 urte baino gehiago eraiki zituzten piramideak, erregeak lurperatu eta bizitzaz haratago babesteko. Egipto osoan 80 baino gehiago daude, eta Gizekoak gorde dira ondoen.