INFOGRAFIAK

Infografia sorta honek edozein prozesu, kontzeptu edo jarduera era erakargarrian, atseginean eta sakonean azaltzea ahalbideratzen du.

Estropadak

Traineruen estropadek Euskal Herrian zale andana erakartzen dute itsasbazterreko herrietako bizi-eredu tradizionalaren ondorio gisa sortu zirenetik. XX. mende hondarrean, ordea, estropadek kirol izaera nabarmenagoa hartu zuten eta, gaur, lehen ez bezala, arraunlariak ez dira nahitaez itsasoko lanari uztartutako gizon-emakumeak.

Aizkora, basotik plazara

Ziurrenik herri kirolen artean kirolik gogorrena, baina baita ikusgarriena ere. Ahalik eta denborarik laburrenean, neurri jakin bateko enborrak aizkoraz ebakitzean datza. Euskal Herrian irmo errotutako kirola, gainerako herri kirolak bezala eguneroko lanetik eratorria.

Idi demak

Ziurrenik herri kirolik preziatuena. Idi-demak lehen bezain bizirik daude egun. Antzina, idi-jabeen arteko desafio gisa sortu ziren. Gaur, ordea, ohikoagoa da lehiaketa; herriko jaietako ekitaldi garrantzitsua izaten da.

Aldaketa klimatikoa

Klimaren aldaketa globalari deritzo klima aldaketa. Naturaren eraginez gertatzen bada ere, azken mendean asko bizkortu da gizakiaren jardueraren eraginez, atmosgeraren konposizioa aldatu egin baitu.

Energia eolikoa

energia eolikoa energia berriztagarria da; izan ere, iturri agortezin baten bidez (haizea) lortzen da. Ez da kutsatzen, erregai fosilak agortzea sahiesten du eta klima aldaketa eragozten du.

Galtzada erromatarrak

Erromatarrek galtza-sare luzea sortu zuten, Ekuatorearen luzeera halako bi baino gehiago neurtzen zuen bidea. Honela egin zuten.

La txalaparta

Perkusiozko euskal musika tresna idiofonoa. Bi txalapartarik jotzen dute, inprobisatuz, bina makila ohol baten kontra joz.

Alboka

Euskal Herrian jotzen den instrumentua da, behi-adarrez egindakoa. Gaitaren antzeko soinua dauka baina beste teknika bat erabili behar da jotzeko.

Inauteriak Euskal Herrian

Maskarak, dantzak, oso aspaldiko ohiturak eta gaur egungoak batzen dira euskal inauterietan. Ospetsuenak gertuagotik ezagutu nahi?

Oinezkoen bide hezkuntza

Oinezkoak (kale edo bideetan oinez ibiltzen den pertsona) arretaz jokatu eta hainbat arau bete behar ditu, espaloi, errepide eta bideetatik arriskurik hartu gabe eta gainerako erabiltzaileak (gidariak, txirrindulariak...) errespetatuz ibiltzeko.