INFOGRAFIAK
Infografia sorta honek edozein prozesu, kontzeptu edo jarduera era erakargarrian, atseginean eta sakonean azaltzea ahalbideratzen du.
Oinezkoak (kale edo bideetan oinez ibiltzen den pertsona) arretaz jokatu eta hainbat arau bete behar ditu, espaloi, errepide eta bideetatik arriskurik hartu gabe eta gainerako erabiltzaileak (gidariak, txirrindulariak...) errespetatuz ibiltzeko.
Maskarak, dantzak, oso aspaldiko ohiturak eta gaur egungoak batzen dira euskal inauterietan. Ospetsuenak gertuagotik ezagutu nahi?
Erromatarrek galtza-sare luzea sortu zuten, Ekuatorearen luzeera halako bi baino gehiago neurtzen zuen bidea. Honela egin zuten.
Energia eolikoa energia berriztagarria da; izan ere, iturri agortezin baten bidez (haizea) lortzen da. Ez da kutsatzen, erregai fosilak agortzea sahiesten du eta klima aldaketa eragozten du.
Klimaren aldaketa globalari deritzo klima aldaketa. Naturaren eraginez gertatzen bada ere, azken mendean asko bizkortu da gizakiaren jardueraren eraginez, atmosgeraren konposizioa aldatu egin baitu.
Harri-jasotzea kirol estimatua da Euskal Herrian, batez ere apustu eta errekorrei dagokienez. Aizkolaritzan eta pilotan ez bezala, harri-jasotzaileen artean txapelketek ez dute hainbeste garrantzirik. Garrantzitsuena harri-jasotzaileek urteen puruz beren kirol bizitzan lortutako errekorrak dira.
Zaku bat sorbaldan eramanez, distantzia jakin bat ahalik eta bizkorren egin behar dute parte-hartzaileek.
Eusko Legebiltzarrak, euskal herritarren ordezkariak, legegintza ahalmena du, EAEko aurrekontuak onartzen ditu eta Gobernuaren jarduera bultzatu eta kontrolatzen du.