INFOGRAFIAK

Infografia sorta honek edozein prozesu, kontzeptu edo jarduera era erakargarrian, atseginean eta sakonean azaltzea ahalbideratzen du.

Rosalind Franklin

Rosalind Franklin zientzialariak 51. argazkia atera zuen. Argazki horretan oinarrituta James Watson eta Francis Crick ikerlariek DNAren ikerketa osatzea lortu zuten.

Ordu-aldaketa

Udaberrian eta udazkenean egiten den ordu-aldaketaren helburua eguzki argia hobeto aprobetxatuz energia aurreztea da.

Daltonismoa

Daltonismoa ikusmenaren akatsa da. Zenbait kolore hautemateko ezintasunean edo hautematen direnak ez bereiztean datza.

Liburu elektronikoa

Beti-betiko eleberri eta idazlanak bertsio digitalean eskaintzen dituzten artxibo informatikoak dira liburu elektronikoak.

Henrietta S. Leavitt

Henrietta S. Leavitt astronomoak izarren argitasuna ikertu zuen. Plaka fotografikoak gainjarriz egin zuen ikerketa.

Marie Curie

Marie Curie zientzialariak erradioaktibitatearen alorrean lan egin zuen. Bi Nobel sari lortu zituen lehen emakumea izan zen.

Sumendiak

Sumendiak lurreko jarduera geologikoaren erakusle ikusgarrienetakoak dira. Lurrazal barneko eta mantuko materialak ezagutzeko aukera bakarra eskaintzen dute horiek.

Euskal baleazaleak

Euskal baleazaleek mendetan harrapatu dute euskal balea. Balea kostaldeko bizilagunentzat erreferentzia zen.

Euskal baserria

Euskal baserria ia Euskal Herri osoko eraikuntza ohikoena da.

Argizaiola

Hildakoen omenez egiten diren elizkizunetan etxeko su sinbolikoa piztuta izaten duen elementua da argizaiola.