Sistema hexahamartarra
Informatika eta logika bitarraren arrakastarekin, zenbakizko sistema hexahamartarrak programa eta ordenagailutan erabilia izatean arrakasta handia izan zuen. Sistema honek, 16 oinarria dauka (2ko potentzia bezala logika bitarraren ikuspuntutik interesgarria, 16 = 24 baita). Erabileran ohikoak diren digituak, 0tik 9ra bitartekoak dira, ondoren, A, B, C, D, E, eta F letrak, hamarrekotik hamabosgarrenerako zifrak adierazteko.