Informazio gehiago
Inkestagintza
Inkesta baten planteamendua
Inkesta bat estatistika-azterketa bat da, eta bertako informazioa galdetegi baten bitartez eskuratzen da. Inkesta bat planifikatzerakoan ondorengo prozesu eragileak aplikatu behar dira:
- Aztergaia identifikatu eta definitu.
- Lan-egitasmo bat egin.
- Lan-egitasmoa garatu.
- Emaitzak aztertu.
1. Aztergaia identifikatu eta definitu | Aztergaia definitu eta diseinua eztabaidatu. Helburuak eta aplikatuko den metodologia zehaztu. |
---|---|
2. Lan-egitasmoa eratu | Lana antolatu. Galdetegiak egin. Lagina eta banaketa diseinatu. Lan-esparrua antolatu. Aurrekontuak antolatu. |
3. Lana garatu | Esparru-lana egin. Galdetegiak bildu eta egiaztatu. Emaitzak prozesatu eta interpretatu. Txostenak idatzi. |
4. Emaitzak aztertu | Hipotesia egiaztatu edo gezurtatu. Ondorioak. |
Inkesta-motak
Egiteko moduaren arabera, hainbat inkesta-mota bereizten da:
- Telefonoz egindako inkestak: marketing-azterketei, soziologikoei edo antzekoei dagozkie.
- Inkesta pertsonalak: galdetegien bidez egindako elkarrizketa pertsonaletan oinarritzen dira.
- Postaz egindako inkestak: galdetegiak gutun baten bidez bidaltzen dira.
Inkesta-mota desberdinen abantailak eta eragozpenak:
Inkesta-mota | Abantailak | Eragozpenak |
---|---|---|
Telefono bidezkoak | Ez dira oso garestiak eta elkarrekintza pertsonala ematen da.Informazio osagarriak. | Ez dago zuzeneko harremanik.Anonimatu-falta. |
Pertsonala | Emaitza fidagarriak.Informazio osatuagoa.Erantzun-kopuru handiagoa.Informazio osagarria. | Oso garestiak dira.Galderak erantzuten ari denak intimitate-falta du.Ez dago anonimaturik. |
Postaz egindakoak | Ez dute inkestatzailerik behar.Lagina gehiago zabaltzen da.Galderak erantzuten ari denak intimitatea du. | Erantzunak ezin dira guztiz kontrolatzen.Galdetegi asko ez dira betetzen.Hainbat galdera erantzunik gabe gelditzen dira. |
Erantzun-tabulazioa
Inkesten galdetegiek hainbat motako galderak dituzte: galderak irekiak, erdi itxiak edo guztiz itxiak.
- Galderak erabat irekiak direnean, galdetegiak "erantzun librea" idazpurua izaten du, edo hutsune handi bat usten dute, jendeak erantzunari buruzko iritzia aipatzeko.
- Erabat itxiak diren galderak test-motakoak dira eta erantzun bakarra onartzen dute (bai/ez motatakoak, edo erantzun-multzo jakin batetik bat aukeratzeko direnak)
- Azkenik, erdi itxiak direnak edo erantzun anitz dituztenak daude. Horietan, erantzun bat baino gehiago eman daiteke, hainbat aukeren artean.
Egunero | 29,4 |
Astean bitan edo hirutan | 14,3 |
Astean behin | 10,7 |
Batzuetan | 21,5 |
Sekula ez | 24,1 |
Guztira | 100 |
Galdetegi batean, erantzun bakarra duen galdera baten adibidea (Iturria: La Opinión Pública Española 1994. CIS, 1995).
Fitxa teknikoa
Inkesta guztiek fitxa tekniko bat dute, eta bertan azterketaren ezaugarriak laburtzen dira. Fitxa tekniko hori ezinbestekoa da inkesten ondorioak eta emaitzak ateratzeko.
Fitxan, ondorengo datuak aipatzen dira:
- Erreferentzia-esparrua: tokikoa, erregionala, nazionala, mundiala.
- Inkestak egin zaizkien lagunen ezaugarriak
- Laginen prozedura eta inkestak erantzungo dituzten hautaketa
- Laginaren ezaugarriak: neurria, lagin-akatsa, konfiantza-maila, konfiantza-tartea.
- Inkesta egin zen eguna eta datuak biltzen emandako denbora.
- Inkestaren egileak.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Estatistika
- Probabilitatea: kontzeptuak
- Probabilitate baldintzatua eta konposatua
- Probabilitate-banaketa
- Konbinatoria
- Zenbaki konbinatorioak
- Banaketa binomiala
- Banaketa normala
- Aldagai estatistikoak
- Representación gráfica de datos estadísticos
- Joera zentraleko neurriak
- Sakabanatze-neurriak
- Sarrera bikoitzeko taulak
- Erregresio-zuzena eta korrelazioak
- Estatistika-laginketa
- Lagin-banaketa
- Inferentzia estatistikoa
- Konfiantza-tartea
- Estatistikaren aplikazioak
- Inkestagintza
- Los porcentajes