Informazio gehiago
Estatistikaren aplikazioak
Estatistika, normalean, demografia, ekonomia eta soziologiako azterketekin lotzen dugu. Baina materiaren ezaugarrien portaera eta izaera biologikoena adierazten duten ereduen hobekuntzan zientzialariek duten interesak eragiten ditu estatistikan izaten diren lorpen gehienak. Medikuntzan, biologian, fisikan eta, azken batean, zientzietako alor gehienetan erabiltzen dira estatistikako tresnak, eta horiek erabat garrantzitsuak dira alor horietako lan ereduak gara daitezen.
Erabilpen eremuak
Estatistika, zientzia eremu guztietan erabiltzen den aplikazio praktikoko zientzia ia unibertsala da:
- Natur zientzietan askotan erabiltzen da, besteak beste, eredu termodinamiko konplexuen deskribapenean (mekanika estatistikoa), fisika kuantikoan, fluidoen mekanikan edota gasen teoria zinetikoan.
- Gizarte eta ekonomia zientzietan oinarrizkoa da demografia eta soziologia aplikatuaren garapenean
- Ekonomian, hainbat eta hainbat parametro makro eta mikroekonomikoren artean dauden loturak atzemateko lagungarri diren balioak ematen ditu.
- Zientzia medikoetan, gaitzen eta gaixoen bilakaerari buruzko jarraibideak finkatzeko balio du, baita gaixotasunei loturiko heriotza tasei edo sendagai baten eraginkortasun mailari buruzkoak ere, besteak beste.
Datuen aurkezpena
Azterketa batean aldagai esanguratsuenek -direla populazio batenak, direla lagin batenak- duten maiztasun absolutuaren balioa adieraziz aurkezten dira datu estatistikoak. Balio edo estatistikako aldagai baten modalitatearen maiztasun absolutua da balio edo modalitate hori bera duten behatutako datuen kopurua. Balio edo modalitate baten maiztasun absolutuaren eta datu guztien arteko zatidurari maiztasun erlatiboa esaten zaio. Ehunekotan ere aurkezten dira datuak, hau da, 100 izendatzailearen arrazoi modura.
Aldera daitezkeen zenbakizko bi kopururen arteko zatidura da arrazoia. Zatidura unitate desberdinetan adierazten diren bi kopururi badagokie, orduan arrazoiari tasa esaten zaio. Biztanleria dentsitatea tasaren adibide bat da; kilometro koadro bakoitzeko zenbat biztanle dagoen adierazten du, eta, normalean, azterketa demografikoetan erabiltzen da.
Zenbait batugairen batuketa kontuan harturik, zatidura batugaietako baten eta batuketa osoaren arteko zatiketa numerikoari badagokio, orduan proportzio deitzen zaio hor azaltzen den kopuruari.
Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) adierazten duten sektore-grafikoak.
Zenbaki indizeak
Estatistikako datuak aurkezteko beste modu bat zenbaki indizeak erabiltzea da. Interesatzen zaigun estatistika aldagai batek denborarekin zer-nolako bilakaera izan duen adierazten dute zenbaki indizeek. Hala, bada, aldagaiak une zehatz batean duen balioa hartzen da indizearen erreferentzia gisa, eta ondorengo balioak erreferentzia horrekiko aldaketa arrazoi gisa adierazten dira (ehunekotan askotan).
Zenbaki indizeen erabileraren adibide ohikoena burtsako indizea da; indize hori herrialde bakoitzeko irizpideen mende dago (Dow Jones indizea, New Yorkeko Burtsan; Nikkei indizea, Tokion, eta abar).
Balio Burtsaren bilakaeraren grafikoa, zenbaki indizearen adibide.
Estatistika komunak
Hona hemen komunikabideetan askotan agertzen diren estatistikako zenbait azterketa komun:
- Biztanleria Aktiboaren Inkesta (EPA); Espainiako Estatistika Institutuak (INE) hiru hilabetetik hiru hilabetera egiten du, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (OIT) aholkaturik, biztanleriaren jarduerari buruzko datuak jaso eta sailkatze aldera. Inkesta hau laginen bidez egiten da, eta emaitzak adin, sexu, ikasketa maila, lanbide eta beste zenbait parametro kontuan harturik antolatzen dira.
- Kontsumo Prezioen Indizea (KPI); Espainiako Estatuko biztanleek kontsumitu dituzten ondasunen eta zerbitzuen prezioek izan duten bilakaera neurtzen du, bitarteko estatistikoak erabilita. Familia Aurrekontuen Inkestan (EPF) oinarritzen da, eta prezioen bilakaeraren adierazgarritzat jotzen diren ehunka produktu edo gai aukeratzen dira, zortzi taldetan sailkaturik. Aukeratutako gaiek inkestan kontuan hartzen den erosketa otarrea osatzen dute.
- Barne Produktu Gordina (BPG); herrialde batek produkzio prozesuei lotutako ondasun eta zerbitzuetan ekoitzitakoa adierazten du.
- Eros ahalmena; Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (SMI) eta KPIren datuak erabiltzen ditu, modu konbinatuan.
Sektoreen grafikoa, edo zirkularra, non, iritzi inkesta baten arabera, estatistikoki matematiken erabilera azaltzen den.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Estatistika
- Probabilitatea: kontzeptuak
- Probabilitate baldintzatua eta konposatua
- Probabilitate-banaketa
- Konbinatoria
- Zenbaki konbinatorioak
- Banaketa binomiala
- Banaketa normala
- Aldagai estatistikoak
- Representación gráfica de datos estadísticos
- Joera zentraleko neurriak
- Sakabanatze-neurriak
- Sarrera bikoitzeko taulak
- Erregresio-zuzena eta korrelazioak
- Estatistika-laginketa
- Lagin-banaketa
- Inferentzia estatistikoa
- Konfiantza-tartea
- Estatistikaren aplikazioak
- Inkestagintza
- Los porcentajes