Informazio gehiago
Ekialdeko literaturak
Ekialde Ertaineko aspaldiko literaturak
Mesopotamian K.a. IV. milurtekotik aurrera bizi izan ziren herrietatik (sumertarrak, babiloniarrak, asiriarrak, hititak), batez ere testu eta himno erlijiosoek eta munduaren jatorri mitikoei buruzko poema epikoek osatutako literaturak iraun du. Testu horietan beste zibilizazioek dituzten motibo komun batzuk aurkitzen ditugu, hala nola, uholdearena.
- Egipziar literaturan froga zaharrenak (K.a. III. milurtekoa), konposizio liturgikoak, jakituriazko literatura (Ptahhotepen jarraibideak), lan kantak eta ezkortasun sakoneko testuak, hala nola, Bere bizitzaz nekatuta dagoen gizon batek bere espirituarekin izandako elkarrizketa, dira. Aurrerago (K.a. II. milurtekoa), narratiba loratuko da eta horretan aipagarriak dira Aventuras de Sinuhé o Cuento de un náufrago obrak, eta horrekin batera, poesia sakratua, Himno al Sol ospetsuarekin.
- Aspaldiko hebrear literatura liburu biblikoetan oinarritzen da, nagusiki. Liburu horietako batzuek, hala nola, Cantar de los Cantares edo Libro de Job, kutsu literario garbia dute. Hebraismoaren beste liburu sakratuan, Talmuden alegia, zati narratiboak nagusiak dira. Erdi Aroko hebrear literatura garrantzitsuena Espainian jorratu zen eta horren idazle aipagarrienak Selomo ibn Gabirol poeta (XI. mendea) edo Maimonides filosofoa (XII. mendea) izan ziren.
- Arabiar literatura kasidekin hasi zen; kasida horiek beduinoek K.a. VI. mendetik abestutako ahozko konposizioak dira. Koran obrak (VII. mendea) ekoizpen erlijioso eta mistiko handia ekarri zuen eta aldi berean, arabiera literarioa finkatu zuen. Horren hiztegiaren aberastasunak poesia garatzen lagundu zuen, Abu Nuwas (VIII. mendea) eta Al-Mutanabbí (IX. mendea) poeta garrantzitsuak izan zirela. Arabiarrei asko gustatzen zitzaien beste genero bat ipuina zen, Las mil y una noches bilduma erraldoiaren bidez bere une gorenera heldu zena.
Beranduago, literaturarako arabiera erabili ordez, persiera ezarri zen. Hizkuntza horretan idatzi zuten Omar Khayyamek (XII. mendea), Rubaiyaten egileak, hain zuzen ere, edo Hafizek (XIV. mendea).
Egipto aspaldiko zibilizazio handienetako bat da eta bere kultura iradokitzailea artisten inspirazio iturri izan da mendeetan zehar eta gaur egunera arte. Irudian Joseph Mankieviczek 1963an zuzendutako Ipar Amerikako Cleopatra filmaren eszenetako bat.
Txina
Txinatar testu zaharrenak K.a. I. milurtekoan sortutakoak dira. Gehienak erlijiosoak, esaterako I-Ching, edo filosofikoak dira, hala nola Konfuzioren edo Lao Tze eta Chuang Tseu taoisten obrak.
- Poesiak tradizio luzea izan du txinatar literaturan, Chu Yuan (K.a. 343-277) edo Tao Quianengandik (365?-427?) Mao Zedongenganaino (1893-1976). VIII. mendea poesiaren urrezko garaia izan zen eta garai horretako idazle garrantzitsuenak Li Bo buhamea, kritiko eta errealistagoak ziren Du Fu eta Bo Juyi eta Wang Wei leuna izan ziren.
- XIV. mendetik aurrera, antzerkia instituzio bihurtu da txinatarren bizitzan. Prosazko bilbeak (sinpleak hasieran eta gero pixkanaka-pixkanaka nahasten direnak) bertsoz egindako iruzkinekin eta kantekin nahasten dira. Eszenaratzea gogor kodetuta eta erritualizatuta dago.
- Narratiba ez zen sendotu XIV. mendearen amaierara arte, Luo Benek argudio historikoarekin egindako Historia de tres reinos izeneko obraren bidez. Izenburu klasikoak honako hauek dira: Wu Cheng'enen Viaje a Occidente fantastikoa (XVI. mendea), Wang Shizhenen La ciruela del vaso de oro errealista eta erotikoa (XVII. mendea), eta Cao Zhanen El sueño del pabellón rojo maitasunezko nobela (XVIII. mendea).
Gaur egun hurrengo idazleak nabarmendu behar ditugu: Lu Xun (1881-1936), "Txinako Gorki" ezizenaz ezaguna eta Grito de llamada obraren egilea; Ba Jin (1904) eta bere nobela La familia, eta gazteena Acheng (1949).
Japonia
Erroma eta Grezia bezala, japoniar kulturak bere pertsonalitatea duen arren, txinatarraren zorduna da, hortik hartu baitzituen idazkera ideografikoa, artea, budismoa eta abar. Bere erreferentzia puntu zaharrena Manyô-shû (760) antologia poetiko ospetsua da eta obra horretatik bertatik sortu ziren Japoniako literaturaren ezaugarri bihurtu diren konposizio laburrak eta trinkoak (tanka) eta laburrena den haiku. Genero horretan Batso (XVII. mendea) garrantzitsua izan zen.
- Antzerkia asko garatu zen XIV. mendetik aurrera eta txinatarra baino erritualizatuagoa zegoen. Azpigenero ezberdinen artean, hurrengoak dira aipagarrienak:kyôgen, groteskoa eta errealista;kabuki, luzea eta konplexua,eta garrantzitsuena, nô, oso eszenatoki eta ekintza neurritsuak dituena.
- Ohiko forma narratiboa monogatari (kontaketak) da. Laburrak izan daitezke, ia poetikoak, hala nola, Aiwara no Narihinaren Iseren ipuinak (IX. mendea) edo luzeagoak, protagonistak kateatutako atalekin. Kontaketa luzearen eredua Gorteko Murasaki Shikiburen (X. - XI. mendeak) damaren Ginge monogatari da, japoniar literaturako maisu lantzat hartzen dena.
Gaur egungo nobelista nagusienak honakoak dira: Junichirô Tanizaki (1886-1975), Yasunari Kawabata (1899-1972), Yukio Mishima (1925-1970) eta Kenzaburo Oê (1935).
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Literatura unibertsalaren lehen urratsak
- Literatura griega (I). Poesía épica y lírica
- Greziako literatura (II). Prosa eta antzerkia
- Latinezko literatura
- Literatura grekolatindarraren azken aldia. Nobelaren hastapenak.
- Erdi Aroko epopeia handiak
- Erdi Aroko lirika eta narratiba
- Italiako Erdi Aroko poesia handia. Ipuina Erdi Aroan
- Indiako antzinako literatura. Kolonaurreko literatura
- Literaturas orientales