Literatura grekolatindarraren azken aldia. Nobelaren hastapenak.

Literatura grekolatindarra ez zen soilik aro klasikoan loratu. Greziako literaturak bizirik iraun zuen erromatarraren garaian, eta latina ere hizkuntza jasoa izan zen Erdi Aroan. Ondorioz, Antzinaroko kultur ondareak, artean bizirik, genero berri bat sortuko zuen bere azken aldian: nobela.

Greziako literatura Aro Klasikoaren ostean

Mazedoniak Grezia menderatu eta batu zuenean, K. a. IV. mendean, kultura greziarraren aro klasikoa amaitu eta aro helenistikoa edo alexandrotarra hasi zen, Alexandro Handiaren omenez hala deitua.

Aro Helenistikoan poesia lirikoa maila jasokoa eta erudizio handikoa izan zen. Hona adibiderik adierazgarrienak:

  • Kalimako (K. a. 310-240). Mitoen aztertzaile originala.
  • Teokrito (K. a. 310-260). Solasaldi laburrak eta finak idatzi zituen, artzainak protagonista zirela. Hortik sortuko zen poesia bukolikoaren azpigeneroa.

Poesia epikoaren adierazle argiena Apolonio Rodaskoa da (K. a. 295- 215); Argonautikak bere obran heroi talde baten abenturak kontatzen ditu: Jason buru dutela, urrezko ahari larruaren bila abiatu dira. Azkenean lortuko dute, Medea sorginaren laguntzari esker.

Erromaren agintepean, bi prosagile handi nabarmendu ziren Grezian:

  • Plutarkok (50-120) idatzitako obra bat, Vidas paralelas, zabalduenetakoa izan da historia osoan. Bertan Grezia eta Erromako pertsonaien bizitzak alderatu zituen binaka.
  • Luzianok (125-192) oso izaera kritikoa zuen, eta zinikoen eragina ere nabaria zen berarengan. Gizakien ajeak eta huskeriak azaldu zituen. Bere obra oparoan aipatzekoak dira Diálogos.

Nobelaren sorrera

Epikaren narrazio azpigenero gisa agertzen bada ere, hasieratik bertatik nobelak berezko ezaugarriak erakusten ditu:

  • Hiritarrei zuzenduta dago, ez aristokraziari.
  • Prosaz idazten da, bere helburua ez baita errezitatua izaten, irakurria baizik.
  • Argumentu bihurriagoa du, bigarren mailako istorioak eta deskripzioak tartekatzen direlako.
  • Pertsonaien gorabeherak ez dira jainkoen gogoaren mende egongo, halabeharrak gidatuak baizik, maiz gertaerak sinesgaitzak badira ere.

Lehenbiziko nobelak Grezian agertzen dira, I. mendean. Hasieran azpigenero gisa sortuak, geroago nobela bizantiar esango zaie. Gai nagusia beti izaten da bi gazteren arteko maitasuna, eta protagonistak ere eder-ederrak, maiteminduak eta garbiak dira. Arrazoi bat edo beste medio, bidaia gorabeheratsu bati ekin behar diote (hondoratzeak, bahiketak...), eta ondorioz elkarrengandik bananduak geratzen dira. Abentura askoren ondoren eta pertsonaia ugari ezaguturik, berriz elkartuko dira zorioneko amaieran.

Nobela haietako ospetsuena Heliodororen Aethiopica (Etiopokoak) izan zen (III. edo IV. m.); gainera, generoaren eredu bihurtu zen sinesgarritasunagatik eta kontakizunaren hurrenkeragatik: hasieran istorioaren erdiguneari heltzen zaio (in medias res), eta hortik aurrera jazotako guztia argituz joango da, poliki-poliki.

Nobela latindarra, ordea, nahasiagoa zen osagarriei dagokienez, bere baitan pikareska, fantasia, lizunkeria, parodia, eta abar hartzen baitzituen:

  • Petronio (I. mendea). Satiricon bere nobela ez da osorik gorde: hiru lagun noraezean dabiltza Italiako hegoaldean zehar, amarru eta engainuei esker biziz.
  • Apuleio (II. mendea). El asno de oro nobelan, Luzio gaztea asto adimentsu bihurtzen da huts egindako sorginkeria baten ondorioz. Giza itxura berreskuratu arte, jabe eta abentura desberdinak izango ditu. Tartean beste kontakizun batzuk agertzen dira.

Latinezko eta grekozko beste nobela batzuetan gertakariak eta pertsonaiak benetakoak nahiz alegiazkoak ziren (Troiako gerra, Alexandro Handia, Apolonio erregea). Oso zabalduak, erromantzezko hainbat obraren jatorria izango ziren Erdi Aroan.

Latinezko literatura Erdi Aroan

Erdi Aroan genero guztiak ugaldu ziren latinez, horixe baitzen orduko hizkuntza jasoa.

Prosan nabarmentzekoak: filosofoen obrak, San Agustinen Confesiones izeneko autobiografia (V. m.) eta Pedro Abelardo eta Heloisaren gutunak (XII. m.), kasu; historia liburuak (Gregorio Toursekoaren Historia de los francos, VI. mendekoa; Godofredo Monmouthekoaren Historia de los reyes de Britania, 1136koa; santuen bizitza bildumak, XIII. Mendeko Leyenda dorada, famatua.

Terentzioren ildotik jarraituz, maila jasoko antzezlanak ere idazten dira, antzezteko baino, irakurtzeko sortuak. Rosvita lekaimeak (X. m.) santu eta martiriei buruzko komediak idazten ditu, eta XII. mendeko «elegiazko komedian» gai barregarri eta gordinak ukitzen dira. Antzezlan horietako batek, Panfilo famatuak, eragina izan zuen Arcipreste de Hita idazlearen lanean (5. gaia ikusi) eta La Celestinan (8. gaia ikusi).

Erdi Aroan latinezko poesiak ere arrastoa utziko du erromantzezko literaturan. Poema epiko bat, Walter de las manos fuertes (IX m.), gesta kantaren aitzindaria da. Berebiziko garrantzia dute goliardoen poemek: kleriko eta ikasle alderraiek idatzitako poema liriko profanoak ziren (Carmina Burana, etab.), eta haietan maitasuna eta ardoa kantatu ez ezik, eliza bera ere barregarri agertzen zen.

 

Itsas bidaiak eta ontzien hondoratzeak ezinbesteko gaiak ziren abentura nobela greziarretan. Alboko irudiko mosaiko erromatarrean belaontzi bat ageri da (Toledoko Arkeologia Museoa).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana