Informazio gehiago
Abangoardiak
Abangoardiak Europan
Futurismoa
1909an sortzen da, Filippo Tommasyo Marinettik (1876-1944) idatzi zuen lehen Manifestuaren argitalpenaren ondoren eta Lehen Mundu Gerraren ondoren bikatzen da. Kultura tradizionalaren gainditzea aldarrikatzen da, sentimentalismoa baztertu, eta aurrerapen teknologikoak, gerrazalekeria, bizitasuna, abentura eta kirola defendatzen dute.
Marinettik infinitiboa aditz forma bakar bezala proposatzen du, sintaxia deuseztu eta adjektiboak, aditzondoak eta puntuazio zeinuak kentzea proposatzen du eta lanari gizatasuna kentzea proposatzen du, edozein erreferentzia pertsonal saihestuz.
Kubismoa
Pablo Picassoren eta Juan Grisen arte piktorikoa sorburu izan zuen literatur kubismoak. Espazioaren hiru dimentsioko balorazioa eta objektuen deskonposizio geometrikoa ditu helburu mugimendu horrek. Artisten ustez, gauzak buruz berreraiki behar ditu lana irakurtzen edo ikusten duenak.
Guillaume Apollinairek (1880-1918) sortutako kaligramak literaturan ikuspen aspektuek duten garrantzia agertzen dute, lerroen antolaketari eta collage teknikari esker, olerkiak aipatzen duen gaiari buruzko marrazki bat egiten du.
El reloj, Apollinairen poema kaligrafikoa.
Surrealismoa (edo superrealismoa)
Andre Bretonek (1896-1966) sortu zuen eta garrantzirik handiena izan zuen abangoardiako mugimendua da eta bizirik jarraitu duen bakarra.
Surrealismoak gizakiaren askapena eta ametsen nahiz inkontzienteko mundu ezezagunaren bidezko jarduera sortzailea aldarrikatzen du.
Freuden psikoanalisiarekin loturik, surrealismoa pentsamenduaren mekanismoak azaltzen saiatzen da idazkera automatikoa erabiliz; hau da, gogoak inolako kontrolik ezarri gabe egiten den idazkera.Horrela, edozein lotura logikoarekin apurtzen da, kontzientziak aldentuta mantentzen dituen kontzeptuak nahasten dira, eta irudi onirikoak eta metafora ausartak, besteak beste, erabiltzen dira.
Abangoardiak Espainian
Abangoardia europarrek ordezkariak izan zituzten, ñabardura batzuekin izan bazen ere.
Mugimendu batzuk, futurismoa esate baterako, ia ez ziren gauzatu, baina beste batzuk indar handiagoz garatu ziren (kreazionismoa) edo moldaketa handiak izan zituzten (surrealismoa). "-Ismo" edo korronte berriren bat ere asmatu zen, ultraismoa adibidez.
Abangoardia horiek Espainiara eraman zituztenak honako hauek dira: Ramon Gomez de la Serna eta Jose Ortega y Gasset (32. gaia ikusi).Ultraismoa
Jatorri espainiarra duen mugimendu abangoardista da, eta Guillermo de Torrek sortua 1919an, futurismotik, kubismotik eta kreazionismotik abiatuta.
Mugimendu honen egoitza nagusia Cafe Pombo izan zen, eta hedatzeko erabili zituen garraiobideak Cervantes eta Ultra aldizkariak izan ziren, besteak beste. 1923an korronte hau desagertuta zegoela esan ohi da.Makinismoa, kirola, puntuazio zeinuen eza, hitz neurtuen gabezia, eta lotura sintaktikoak ez egotea defendatzen du mugimendu honek. Horrez gain, bertsoen antolaketa, metaforaren balorazio subjektiboa, sentimentalismoa eta subjektibitatea kentzea, besteak beste, proposatzen du.
Surrealismo espainiarra
Olerkari espainiarrak euren esperientzia kreazionistei eta ultraistei esker iristen dira surrealismora.
Poeta surrealista espainiar garrantzitsuenak Jose Maria de Hinojosa eta Juan Larrea izan ziren, literatura espainiarra aldatuz mugimendu honen zabalkuntzarekin.
Ramon Gomez de la Serna
Giro kosmopolita eta modernoa sortzen saiatu zen Gomez de la Serna (1888-1963) eta horren ondorioz 1915ean Cafe Pombon solasaldiak egiten hasi zen. Kafetegi hori abangoardiaren arte berriaren egoitza bihurtu zuen.
Literatur lan ugari idatzi zuen, eleberriak, saiakerak, biografiak eta antzerkia. Hala ere, Gomez de la Sernaren lorpenik aipagarrienak eta txalogarrienak, Europako abangoardiak Espainian sartu izana eta literatur genero berri bat sortzea da: gregeriak.
Gregeriak
Gregeria bat esaera burutsu eta gehienetan laburra da. Pentsaera eta errealitatearen arteko ustekabeko talkatik sortzen da. Gregerien asmatzaileak, eskematikoki, honela definitzen du:Metafora + Umorea = Gregeria.
Gregeria baten giltzarri nagusiak honako lau hauek dira: laburtasuna, buru argitasuna, umorismoa eta ustekabea.Saiakerak eta biografiak
Gomez de la Sernaren saiakeren gai nagusia Madrileko giroa da.
Horrez gain, aipagarriak dira abangoardiaren artearen berritasunak azaltzen diren beste lan batzuk; Ismos (1931) eta pertsona ospetsuei buruzko biografiak, Oscar Wilde (1921), Goya (1928), eta abar.Alfonsok Ramon Gomez de la Sernari Cafe Pombon atera zion argazkia (hogeita hamargarren hamarkada). LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- XX. mendeko literatura espainiarra (I)
- Modernismoa
- Jose Echegaray y Eizaguirre
- 98ko belaunaldia (I).
- 98ko belaunaldia (II). Saiakera eta nobela
- 98ko belaunaldia (III). Antzerkia eta poesia
- Novecentismoa (I). Saiakera
- Novecentismoa (II). Poesia eta eleberria
- Abangoardiak
- 27ko belaunaldia (I).
- 27ko belaunaldia (II). Poesia hutsa eta abangoardiak
- 27ko belaunaldia (III). Poesia herrikoia