Ahozko olerkia Erdi Aroan (I). Lirika

Sentimenduak adierazteko eta gertakaririk garrantzitsuenak kontatzeko abestiak erabiltzea herri guztiek aro guztietan izan duten sustapen unibertsala da. Herriko literaturetan, neurtitza prosa baino lehenago jaio zen. Jende gutxik irakurtzen eta idazten zekienez gero (eta zekienak, latinez egiten zuen), literatur testuak ahoz zabaltzen ziren, batez ere. Ahozko tradizio horretan neurtitza nahiago izaten zen, buruz ikasteko errazagoa eta musikarekin egin ahal zena.

Anonimia eta tradizionaltasuna

Bere jatorriarengatik, ahozko neurtitza anonimoa da. Horrek ez du esan nahi olerkiek edo abestiek autorerik ez dutenik, konposizio guztien jatorrian sortzaile bakarra baitago.

Hala eta guztiz ere, jendeak olerki bat abestean edo errezitatzean, bere ondasuntzat hartzen du, eta pieza tradizional bihurtzen da era horretan. Beste alde batetik, ahozko bilakaerak konposizio bat zenbait pertsonek beste era batean interpretatua izatea errazten du.

Horri esker, abesti liriko baten (edota erromantze baten ere) bertsio asko sortzen dira.

Juglareak musika-tresnekin, Alfonso X el Sabioren Cantigas miniaturan ikusten den bezala (El Escorial monasterioko liburutegia).

  • Jatorria: noiz idatzi ziren lehenengo olerkiak jakitea ezinezkoa da. Idatzizko testimonioak oso zaharrak izan arren, ezin da esan ez zirela egon, lehen, beste batzuk. Gainera, zalantza bat dago: gordetako bertsioa jadanik idatzitako olerkia den ala tradizioko estiloa imitatzen duen idazle ezagun batek gero idatzi duenik.
  • Bilduma: ezin da esan, bestalde, zein den tradiziozko lan kopurua, lan asko galdu baitira, eta beste batzuek olerkari kultu batek sentsibilitateak iragazi ondoren iraun dute.
  • Ahozko tradizioko olerkiak hiru genero lantzen ditu Espainian Erdi Aroan:
  • Iraupena: Olerki epikoa laster galdu zen, Errekonkistaren aldirik gogorrena amaitu zenean. Hala eta guztiz ere, tradizioko olerki lirikoak eta erromantzeek asko iraun dute eta bizirik ditugu gogoan, gaur egun arte.

Nekazarien lanak abesti laburrekin egiten ziren, gurasoengatik seme-alabengana pasatzen zirenak, lana errazten zutenak. Irudian, gizon batek ereiten, Libro de horas liburu baten arabera (Liburutegi Nazionala, Madril).

Olerki lirikoa

  • Gai nagusia maitasuna da, oro har emakumearen ikuspuntutik adierazia, kexuaren moduan. Horietako konposizio batzuetan, nekazaritza, itsaso, erromes eta eguneroko bizitzaren beste ekintza batzuei erreferentziak daude.
  • Kexuek patetismoa eta misterioa ematen dizkiote neurtitzei, forma sintaktiko afektiboei (harridurazko eta galderazko ikurrei, apostrofoei) eta zehaztasunik ezari esker, bereziki.
  • Naturari egindako erreferentzia sinbolikoak bizitzaren eta heriotzaren arteko lotura adierazteko erabiltzen dira, sarritan.
  • Estiloa zehatza da, eta erraztasun sintaktikoa eta lexikoa du. Izaera lirikoa lortzen da maitasunak sortutako gozamena edo mina adierazten dute ideien errepikapenarekin.

Penintsulako lirikaren kokapen geografikoa

Ahapaldiak Aroak Hizkuntza Lurralde geografikoak
Jartxak. Idatzitako lehenengo testimonioak XI. mendekoak ziren. Arabiera arruntaren eta erromantze mozarabiar nahasketa. Hegoaldea, Al-Andalus lurraldea.
Cantigas de amigo. Ezagutzen diren zaharrenak, XII. mendekoak. Gaztelako Gorteko olerkariek XV. mendera arte erabili zituzten. Galiziera-portugesa. Ipar-ekialdea, Galizia eta Portugal aldea (Gaztelako Gortean ere erabiliak).
Gabon kantak. Gordetako zaharrenak XV. mendearen amaierakoak dira. Gaztelania. Gaztelako lurraldea.
Dantzak, baladak eta albak. Dantzak, baladak eta albak. Probentzala eta katalana. Ipar-ekialdea, Katalunia lurraldea.

Forma estrofikoak

  • Jartxa andalustarrak bospasei lerroko ahapaldi labur-laburrak dira, arabieraz eta erromantzez idatziak, moaxajasen amaieran ageri direnak. Jartxen gairik arruntena neska baten kexua da, maitalea ez egoteagatik edo joan izateagatik. Espresioa harridurazkoa edo galderazkoa da.
  • Galizia-Portugaleko cantigas de amigo jartxak baino luzeagoak dira. Egitura paralelistiko batek (lerro edo ahapaldi bat berriro esaten zen hurrengoan oso aldaketa txikiekin) kateatutako ahapaldiak dira.
  • Gaztelako gabon-kantek bi zati dituzte: leloa eta glosa. Leloa, edo gabon kanta bera, hasierako bi edo hiru bertsoko nukleoa da, ahapaldi bakoitzaren amaieran berriro esaten dena (osoa edo parte bat). Glosa leloaren edukia garatzen duten ahapaldiek osatzen dute.
  • Dantzek erritozko jatorria (edo erlijiosoa edo magikoa) dutela ematen du; baina jatorri horretatik askatu egiten da, eta herri- eta gorte-dibertimenduaren izaera bereganatzen du.
  • Baladak era askotako poemak dira, gai lirikoa eta izaera malenkoniatsua dituztenak. Hiru ahapaldik eta envío izeneko azken eskaintza batez osaturik dago.
  • Albak abestutako konposizio poetikoak dira, alba hitza barne duen lelo bat eta metrika aldagarria duena. Gai nagusia maitasun-mina da, oro har, baina, batzutan, egun berriari egindako alabantzak ere badira.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana