Informazio gehiago
98ko belaunaldia (II). Saiakera eta nobela
Miguel de Unamuno
Saiakera
- Espainiagatik zuen kezka En torno al casticismo (1895) eta Por tierras de España y Portugal (1911) bezalako saioetan agertzen da. Horietan espainiar arimaren esentzia aztertu eta "intrahistoria"ren kontzeptua garatu zuen: herriaren bizitzan ere parte hartzen diren herritarren eguneroko historia, eta tratatuetan jasotzen ez dena.
- Bere ibilbide espiritualari Vida de don Quijote y Sancho (1905), Del sentimiento trágico de la vida (1913) eta La agonía del cristianismo (1925) bezalako saioen bidez jarraitu dakioke. Obra horietan, Unamuno bi egintza menderaezin daudelako ondoriora heldu zen: norberaren existentziaren kontzientzia eta ez-existentziaren beldurra, erlijiora gidatu zuena. Horrela, arrazoimen eta fedearen arteko gatazka larria gertatzen da.
Narratiba: "Nivola"
Unamunok teknika narratiboa berritu zuen berak "nivola" deitutako obretan.
Nabarmenenak Niebla (1914), Abel Sánchez (1917), La tía Tula (1921) eta San Manuel Bueno, mártir (1930) dira eta horien ezaugarriak honako hauek dira:
- Idatzi aurretik ezer prestatzeari uko egitea.
- Deskribapenak eta kokapenak kentzea.
- Protagonista bere borroka existentzialean agertzea, Unamunoren borroka bera isla izan ohi dela.
- Elkarrizketa sustatzea, narrazioan berebiziko garrantzia hartu arte.
San Manuel Bueno, mártir obraren 1931ko edizio baten azala, Penagosen marrazkia duena (Liburutegi Nazionala, Madril). Obra honetan, Unamunok fedearen agonia eta fede eta arrazoimenaren arteko borroka islatu zituen.
Poesia
Poesian ere, Unamunok gainerako obretan garatutako gai bera jorratu zuen: larritasun espirituala. Tradizioko metroek erakarri egin zuten eta lehenengo konposizioetan errima ekiditen saiatu bazen ere, geroago horretara jo zuen.
Bere obren artean, aipagarriena El Cristo de Velazquez (1920) da eta horrekin batera, ondoren adierazitakoak: Poesías (1907), Rosario de sonetos líricos (1911), Andanzas y visiones españolas (1922), Rimas de dentro (1923), Teresa (1924), De Fuerteventura a París (1925), Romancero del destierro (1928) eta Cancionero (1953).
Pio Baroja
Nobela
Barojaren ustez, nobela barnean denetarik har dezakeen pieza literarioa da. Ondorioz, bere testuetan gogoeta filosofikoak, aitorpen politikoak, umorismoa, abenturak eta kritika sozial gogorrak aurki daitezke.
Nobela egiteko erabili zuen teknika berezkotasunean eta berehalako errealitatearen behaketan oinarritzen zen.
Barojaren nobelen argumentua pertsonaia protagonista bakarraren bilakaera existentziala izan ohi zen. Berarekin batera, bigarren mailako pertsonaiek pertsonaia nagusiari buruzko datuak ematen zituzten.
Egitura nagusia oso sinplea da eta gatazkarik ezak konpontzeko, elkarrizketa sarriak, tokien deskribapenak eta bigarren mailako pertsonaien istorioak erabiltzen dira.
Bere estiloa laburra, argia eta zehatza da eta ez dauka zerikusirik aurreko belaunaldi literarioaren kontakizun erretoriko luzearekin.Pio Barojaren erretratua, Juan de Echevarriak egina.
Pertsonaiak
Barojaren ezaugarri nabarmenetako bat pertsonaiak sortzeko zuen gaitasuna eta horiek agertzean ematen zuen indarra da.
Barojaren nobelen protagonistak bera bezalakoak izan ohi dira: misoginoak, antiklerikalak eta anarkistak.
Barojaren pertsonaiak bihurriak, alderraiak eta geldiezinak dira eta oro har, porrot egiten dute. Horregatik, esan izan da Barojaren nobelen protagonistak antiheroiak direla.
Azorin
Bere ekoizpen literarioa bi atal handitan banatzen da, funtsean: saiakera eta nobela. Arrakasta gutxiko antzerki lan batzuk ere idatzi zituen.
- Saiogile gisa, arreta berezia jarri zuen Espainiako paisaian: Alma castellana (1900), Andalucía trágica (1950), Castilla (1912), eta lan literario klasikoak berriro interpretatzean: Ruta de don Quijote (1905), Clásicos y modernos (1913), Los valores literarios (1914) eta Al margen de los clásicos (1915).
- Azorinek uste zuen nobelak pertsonaien giroa eta sentsazioak besterik ez zuela deskribatu behar. Horregatik, deskribapen zehatz, esaldi labur eta estilo serioaren zale amorratua zen. Bere nobeletako batzuk hurrengoak dira: La voluntad (1902); Las confesiones de un pequeño filósofo (1904); Doña Inés (1925); El escritor (1941) eta María Fontán (1943).
Azorin, Daniel Vazquez Diazen (1882-1969) olio pintura.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- XX. mendeko literatura espainiarra (I)
- Modernismoa
- Jose Echegaray y Eizaguirre
- 98ko belaunaldia (I).
- 98ko belaunaldia (II). Saiakera eta nobela
- 98ko belaunaldia (III). Antzerkia eta poesia
- Novecentismoa (I). Saiakera
- Novecentismoa (II). Poesia eta eleberria
- Abangoardiak
- 27ko belaunaldia (I).
- 27ko belaunaldia (II). Poesia hutsa eta abangoardiak
- 27ko belaunaldia (III). Poesia herrikoia