Informazio gehiago
XVIII. mendeko literatura: sarrera
Ilustrazioa
Frantzian garapen berezia izan zuen XVIII. mendeko ideologia berriztatzaileari horrela esaten zaio. Bertan Voltaire, Montesquieu eta Rousseau nabarmentzen ziren (60. gaia ikusi). Ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Arrazionalismoa: arrazoia jakintzaren oinarri bakartzat jotzen zen. Beronek zientzia-pentsamendua garatzea errazten zuen.
- Utopismoa: horren arabera, giza bizitzaren alderdi guztiei arrazoia aplikatzeak gizartea etengabe hobetzea eta mugarik gabeko aurreratze kultural eta ekonomikoa ahalbideratu zituen.
- Erreformismoa: helburu horiek lortzeko, ilustratuek, izaera absolutista duten errege eta gobernuek aurrera eramandako erreforma geldoez, gizartea modernizatzea proposatzen dute.
XVIII. mendean, metodo zientifiko gisa esperimentazioaren alde egitearen ondorioz, zientzien garapen handia gertatu zen. Celestino Mutis botanikoaren erretratua J. A. De Machadok egina (Real Academia Nacional de Medicina, Madril).
Neoklasizismoa
Ideia estetikoen arloan, XVIII. mendeak eredu klasiko greko-latindarra itzularazi zuen. Neoklasizismoaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Eredu generikoak, unibertsalak, eta ez gai pertsonalak edo nazionalak, adierazteko joera. Horregatik, arte neoklasikoa Europa osoan oso homogeneoa zen.
- Artea eta literatura arau finkoen menpe bizi ziren, Estatuko erakundeek kontrolatuak (Reales Academias).
- Hezkuntzarako xedea: publikoa dibertitzea baino gehiago, hezkuntza zen literaturaren helburua.
XVIII. mendea Espainian
Gizartearen atzeratzeak eta Europako gainerakoarekiko bakartzeak eragin zuten ideia ilustratuek garapen eskas samarra izan zezaten.
Sasoi hartan Eeuropartzeari buruzko eztabaida hasi zen. Espainiaren eta Europaren arteko aldea murriztearren, gizartea modernizatzeko eta ohiturak eraldatzeko beharrizana zegoela ondorioztatu zen. Tradizio eta modernizazioaren arteko gatazka hori era bizi-bizian islatu zuen garai hartako literaturak.
Espainiako XVIII. mendea hiru alditan bana dezakegu:- 1700etik 1758ra: Frantziako Borboitarren dinastia ezarriz gero, ideia ilustratuak sartu ziren, publikoak atsegin ez zuena. Publikoak estilo barroko ostekoa gogokoago zuen. Idazle nagusia Feijoo zen (19. gaia ikusi).
- 1759tik 1788ra: Gobernuak bultzatuta, ideia erreformista eta ilustratuak zabaldu ziren. Idazlerik garrantzitsuenak Cadalso, Jovellanos (19. gaia ikusi) eta Melendez Valdes (20. gaia ikusi) ziren.
- 1789tik 1808ra: Frantziako Iraultzaren beldurrez, erreformek atzera egin zuten. Idazlerik garrantzitsuena Leandro Fernandez de Moratin da (20. gaia ikusi).
Gizarte eremua
Mendearen hasieran Espainiako biztanleak bost milioi besterik ez ziren, baina mendea aurrera joan ahala, osasun eta ekonomia egoera hobeturik, bikoizteraino heldu zen.
- Noblezia honako hauetaz osatuta zegoen: Gortean bizi ziren lur-jabe nagusiez; behe-mailako nobleziaz, itxurakeriaren arabera bizi zena; noblezia berriaz, beren dohain intelektualak Estuaren zerbitzupean jartzearen ondorioz, tituluak eskuratu zituena, hala nola, Floridablanca edo Campomanes; eta probintziako nobleziaz, oso ilustratua.
- Kleroak gizarte eta ekonomia botere handia edukitzen jarraitu zuen.
- Eskulangileak eta ofizialak hirietan bizi ziren eta oso ofiziale-elkarte hertsietan bilduta zeuden.
- Nekazariak, batez ere latifundio handietan, egoera latz samarrean bizi ziren.
Floridablanca kondearen erretratua, Francisco de Goyak egina. Floridablanca Carlos III.aren ministroa izan zen eta Espainia modernizatzeko xede zuten administrazio eta kultura erreformen egilea.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Literatura espainiarra: XVIII-XIX mendeak
- XVIII. mendeko literatura: sarrera
- XVIII. mendeko prosa
- XVIII. mendeko antzerkia eta poesia
- XIX. mendeko literatura. Sarrera
- Poesia eta prosa erromantikoak
- Antzerki erromantikoa eta erromantizismo- ostea
- Eleberri errealista
- Benito Pérez Galdós. Leopoldo Alas, Clarin
- Naturalismoa Espainian. Poesia errealista
- XX. mendeko literaturarako sarrera