Informazio gehiago
Erdi Aroko epopeia handiak
Juglareen poesia heroikoa
Erdi Aroko epopeiak eta bere antzinako heroiek Europako herrien nazio izaera finkatzeko beharrari erantzuten zioten. Heroi horien bizitza miragarriak eta ohore erronkak gesta kanten gaiak ziren (4. gaia ikusi). Bestalde, agintean zegoen noblezia goratuz, feudalismoaren gizarte egitura sendotzen zuten.
Kanta epikoak, egile ezezagunekoak, ahoz aho zabaltzen ziren: juglareak artista ibiltariak ziren, eta janari, jantzi edo diru truke, buruz abesten edo errezitatzen zituzten kanta horiek plazetan eta gazteluetan, beste kanta edo poesia lirikoekin batera. Kantuak tradizionalak ziren eta forma aldakorra zuten, juglare bakoitzak bere erara moldatzen baitzituen.
Nobleek gustuko zituzten horrelako errezitazioak, beren dohainak igartzen baitzituzten heroi epikoengan, eta era berean, herriari asko gustatzen zaizkio, bere bizimodu gorrian atseden une bakarrak zirelako. Bestalde, beraien bidez historia ez ezik berriak ere zabaltzen ziren orduko jendeen artean, Erdi Aroko Europa erabat itxia zegoelako.
Poema asko galdu egin dira, eta soilik ezagutzen ditugu idatziz bildutako bertsioak, gehienetan sortu eta denbora luzera jasoak.Epika germaniarra
Iparraldeko herri barbaroen mitoak eta elezaharrak obra epikoen bitartez iritsi dira gugana:
- Cantar de Hildebrando (VIII. mendearen erdialdea): zaharrena da gorde diren kanta germaniarren artean. Oso laburra da, eta armada ezberdinetan dauden aita-semeen arteko borroka kontatzen du.
- Beowulf (IX. mendearen hasiera): poema anglosaxoi honetan Beowulf errege godoak, kondairazko heroia bihurturik, munstro eta herensugeen aurka borrokatzen du bere herria salbatzeko.
- Los Edda: Norvegia eta Islandiako kanta laburrak, IX-XIII. mende bitartekoak. Munduaren sorrerari buruzko elezahar mitologikoak nahiz garaiko gertaerak biltzen dituzte.
Epika germaniarraren maisulana poema alemaniar bat da, luze-luzea (bederatzi mila eta bostehun lerro); izan ere, antzinatik badator ere, Nibelungoen Kantuaren behin-betiko bertsioa XIII. mendekoa da.
Sigfrido heroia, protagonista, garaiezina da, herensuge odoletan bainatu zelako. Balentria asko egina zen arren, traidore batek hil egingo du bizkarrean zaurituz, hantxe baitzuen une ahul bakarra. Orduan agertzen da istorioan pertsonaia aparta bat, Krimilda bere alargun ederra, mendeku konplexua prestatu eta burutuko duena.
Frantziako epopeia handia
Askoz garapen handiagoa izan zuten gesta kantek alor linguistiko erromanikoan, eta haietako ehun bat iritsi zaizkigu; gaztelaniazko, probentzerazko eta italierazko batzuk gorde dira, baina gehien-gehienak frantsesez idatzita daude.
Hona hemen poema epiko horien ezaugarri nagusiak:
- Frantziako historia eraldatua agertzen da, elezaharretara moldatua.
- Heroiek inspirazio kristaua dute, eta Jainkoa lagun dute.
- Osagarri alegiazkoak eta miragarriak ugari dira.
- Gudak eta jantziak xehe-xehe azaltzen dira.
Horren obra multzo oparoa hiru ziklotan sailkatzen da:
- Frantziako erregeen edo Karlomagnoren zikloa. Garrantzitsuena da, eta bere kantuek hainbat gai jorratzen dituzte: Karlomagnoren gurasoen bizitza, Berta la de los grandes pies; geroko enperadorearen gaztaroa, Mainete; bere ibilerak munduan zehar, Peregrinación de Carlomagno; edo musulmanen kontra izandako borrokak, Fierabras eta Cantar de Roldán.
- Garin Monglanekoaren edo Gillermoren zikloa: bere pertsonaiak errege agintea defendatzen duen leinu bereko heroiak dira, baina ordain ustela jasoko dute beren fideltasunaren truke. Aipatzeko moduko obrak dira Aymeri de Narbona edo Cantar de Guillermo.
- Doon Mainzekoaren zikloa: kantu solte hauetan Frantziako erregeen aurka altxatutako jauntxo feudalen gorabeherak azaltzen dira. Adibidez, Raoul de Cambrai eta bere protagonista basatia, ala Renaut de Montauban poema ezaguna.
El cantar de Roldan da iritsi zaigun obrarik zaharrena, eta ondoen gorde dena ere bai (XI. mendearen amaiera). Horren arabera, sarrazenoek zelata egin zieten frankoei Orreagako haizpitartean, eta hantxe hil ziren Frantziako hamabi pareak, Karlomagnoren Gorteko zaldunik onenak, , Roldan heroi handia haietako burua zelarik. Ondoren, enperadore frankoren mendekua kontatzen da.
Benetan gogoangarriak dira kantuko hainbat pertsonaia: Roldanek, ausartegia eta harroegia, ez du laguntzarik eskatuko; Oliveros bere lagun mina; Alda bere maitea, penaz hila berria jakin zuenean; Ganelon traidorea, etab.
Las Grandes crónicas de Francia miniatura honetan Chanson de Roland kantuaren gai nagusia azaltzen da: Errolan Orreagako haizpitartean hila. Heroiaren buruaren inguruan argi koroa ageri da, Jainkoaren dohainaren seinale. Bere arima aingeruek eramaten dute zerura.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Literatura unibertsalaren lehen urratsak
- Literatura griega (I). Poesía épica y lírica
- Greziako literatura (II). Prosa eta antzerkia
- Latinezko literatura
- Literatura grekolatindarraren azken aldia. Nobelaren hastapenak.
- Erdi Aroko epopeia handiak
- Erdi Aroko lirika eta narratiba
- Italiako Erdi Aroko poesia handia. Ipuina Erdi Aroan
- Indiako antzinako literatura. Kolonaurreko literatura
- Literaturas orientales