XVII. mendeko antzerkia (II)

XVII . mendean zehar antzerkia ikuskizun nagusia izan zen, ezbairik gabe. Gizarte osoa zen antzerki ikusle, erregea bera bezalaxe, herri xehea. Beraz, ospea eta ondasun ekonomikoak ekartzen zituen genero honek halako eskaera handia edukita, ulergarria da poeta askok pieza dramatikoak sortzeari ekitea. Bertsotan eta polimetrian idatzitako antzerki-mota zenez gero, eredu epikoak eta lirikoak egiten errazagoak ziren prosa bera baino.

Calderon de la Barca

Calderon oso egile emankorra izan zen, baina betiere Lope de Vegaren (16. gaia ikusi) neurri gabeko mailara iritsi gabe. Ehun eta hogei komedia eta ehun bat auto sakramental sortu zituen.

Komediak

  • Kapa eta ezpatako komediak: amodio kontuak jorratzen dira, nahaste ugarirekin; hauek, jeloskortasun egoerak ekartzen dituzte, eta, horren ondorioz, ezpata bidezko dueluak eta borrokak. Pertsonaia xelebre eta andere zuhurren pertsonaiak komedia hauetan parte hartzen dute. Ezagunenak: Casa con dos puertas, mala es de guardar eta La dama duende.
  • Aparatuko komediak: multzo honetan sartzen diren pieza gehienak 1634. urtetik aurrera idatzi ziren, hau da, Buen Retiroko Antzokia sortu eta gero. Eszenatokiak aparatu tekniko handia zuen eta ikusleak liluratuta geratzen ziren haren aurrean. Kantua eta dantza lagun izaten zituzten, eta, argumentuak, berriz, mitologikoak ziren.

Dramak

  • Drama erlijiosoak: garrantzitsuenak El príncipe constante eta El mágico prodigioso dira.
  • Ohorezko dramak: El médico de su honra, El alcalde de Zalamea eta El príncipe de su deshonra dramek lortu zuten osperik handiena. Drama hauetan ohorearen inguruko konponbiderik gabeko arazoak planteatzen ziren.
  • Drama filosofikoak: La vida es sueño izenekoa izan zen ezagunena. Era askotako gaiak planteatzen dira bertan: existentzialak, politikoak eta sozialak. Oso ondo osatuta dago eta pertsonaia guztiek egoera dilematikoei egin behar izaten diete aurre. Beraz, pertsonaia horiek arrazoiaren eta sentimenduaren artean ibiliko dira aldioro duda-mudatan.

Auto sakramentalak

Autoen jatorri dramatikoa Erdi Aroko Corpuseko antzezpenak dira. XVII. mendean barrena ere egiten jarraitu zen, gurdietan, eta dekoratu ederrak erabiltzen zituzten.

XVI. mendeko autoekin konparatuz gero, gaia aldatu egin da. Alegorikoak eta teologikoak izaten dira eta gai nagusia, berriz, Eukaristia da.

Pieza hauen egitura dramatikoa ere desberdina da, komediako pertsonaiak eta bere egoerak aukeratu baitziren (16. gaia ikusi). Beraz, antagonista nagusia infernuko etsaia da.

Iturriak mitologia, Biblia, kondairak eta era honetako beste hainbat dira.

Osperik handiena lortu zuten piezak, batez ere filosofikoak dira: El gran teatro del mundo eta El gran mercado del mundo.

Loperen jarraitzaileak

Tirso de Molina

Gabriel Tellez (1579-1648) mesedetako anaiak bere lan dramatiko eta narratibo zabala ezagutzera emateko erabili ohi zuen ezizena da honako hau.

Berrogeita hamar bat komedia idatzi zituen, eta, besteren artean, harritzeko modukoa da erabiltzen duen askatasun morala eta izaera femeninoaz egiten duen azterketa fina.

Gaur egun zalantzan jarri da Tirsoren bi lanik ezagunenak bereak diren: El burlador de Sevilla (don Juan pertsonaiaren mito literarioaren iturria izan zena) eta El condenado por desconfiado (drama teologikoa predestinazioari buruz) lanak.

Gabriel Tellez anaiari kritika zorrotzak egin zizkioten komediak idaztea erlijio gizon batentzat lanbide duina ez zela aldarrikatzen zutenek. Tirso de Molinaren erretratua. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Guillen de Castro

Guillen de Castro (1569-1631), Lope de Vegaren eskolako dramaturgo valentziarra izan zen, eta, beste lan batzuen artean, Las mocedades del Cid idatzi zuen. Lan horretan oinarritu zen Corneille Le Cid lana (59. gaia ikusi) idazteko.

Beste hainbat lanen egile ere izan zen: drama epiko bat, El conde Alarcos; Cervantesen lanetan oinarrituta zeuden hiru komedia (13. gaia ikusi): Don Quijote de la Mancha, La fuerza de la sangre eta El curioso impertinente; familia tragedia bat: El amor constante; eta beste hainbat komedia, kapa eta ezpata azpigenerokoak: El Narciso en su opinión eta Los malcasados de Valencia.

Ruiz de Alarcon

Juan Ruiz de Alarcon y Mendoza (1581-1639) Mexikon jaio zen, baina Espainian eman zuen ia bizitza osoa. Idatzi zituen komediak forma aldetik primeran zeuden egituratuta eta helburu morala izaten zuten. Aipagarrienak honakoak dira: La verdad sospechosa, Corneillek (59. gaia ikusi) Frantzian imitatu egingo zuena; La amistad castigada, El examen de maridos, Ganar amigos, No hay mal que por bien no venga, Las paredes oyen eta Los pechos privilegiados.

Velez de Guevara

Luis Velez de Guevara (1579-1644) Ecijan (Sevilla) sortu zen, eta bere lanik ezagunena El diablo cojuelo izeneko nobela satirikoa da.

Gainera, Ines de Castro gai hartu zuen Reinar después de morir dramaren egilea ere bada. Ines de Castro hil egin zuten eta, hilotz zela, erregina izendatu zuen Portugaleko Pedrok.

La serrana de la Vera izeneko drama feministan, Gila, "gizon itxurako emakumea", kapitain batek limurtua eta ondoren utzia, bandolero bihurtuko da kapitaina hori bera aurkitu eta hil arte.

Egile beraren beste lan batzuk, honakoak: El rey en su imaginación, La luna de la sierra, Más pesa el rey que la sangre eta El diablo está en Cantillana.

Calderonen jarraitzaileak

Calderonek hainbat aldaketa egin zizkion Loperengandik jasotako komedia tradizioaren ereduari: ekintza sinpletu egin zuen eta izaeren garapenean sakondu; baina aldaketarik handienak bere hizkera poetikoari dagozkio, Gongoraren eragin zuzena izan zuelako eta zorroztasun eskolastikoaren sustraiak ere agerian dituelako.

Lopek bezalaxe, Calderonek ere eskola sortu zuen; ikasleek haren komediak egiteko modua imitatzen zuten. Dramagilerik ezagunenak Rojas Zorrilla eta Agustin Moreto izan ziren.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana