XVII. mendeko antzerkia (I). Lope de Vega

XVI. mendearen azkeneko urteetan, Lope de Vegak (1562-1635) garai hartako tradizioa gainditu eta arrakasta itzela lortuko zuen antzerki formula berria aurkitu zuen. Antzerkia egiteko modu honek, komedia berria edo antzerki klasiko espainiarra izenez ezaguna zenak, jarraitzaile asko izan zituen XVII. mendean zehar, eta XVIII. mendea oso aurreratua egon zen arte. Espainiako genero dramatikorik gustukoena izan zen.

Antzerkia Lope de Vegaren aurretik

  • Autoak eta eglogak: Erdi Arotik XVII. mendera gai biblikoa edo hagiografikoa jorratzen zuten autoak eta eglogak (8. gaia ikusi) besterik ez ziren iritsi.
  • Antzerki klasikoa: oro har, egileek tradizio erromatarra aukeratu zuten, greziarraren kaltetan. Plauto eta Terentzio izan ziren egilerik gustukoenak komediarako eta Seneka tragediarako.
  • Italiar komedia berria: Espainian, Lope de Ruedak (1505?-1564) eman zuen ezagutzera genero hau, baina ekitaldi banaketa, unitateak eta hitzaldiak ezabatu eta pasos izeneko pasarte komikoak tartekatu zituen.
  • Eskolako antzerkia: Jesuitek klasikoak eredu zituzten antzezpen dramatikoak bultzatu zituzten beren unibertsitate eta ikastetxeetan. Antzerki mota honek, oso didaktikoa zenez, figura moralak eta alegoriak sarri erabiltzen zituen.
  • Antzerkia komedia-antzokietan: komedia-antzoki hauek 1570. urtearen inguruan sortu ziren Sevillan, Madrilen, Valentzian eta beste hiri batzuetan.

Komedia berria

1609an Lope de Vegak Arte nuevo de hacer comedias de este tiempo argitaratu zuen. Haren garaiko komediei buruzko eta egileak hauek nola egingo lituzkeenari buruzko gogoetak dira.

Baina espainiar komedia berriaren defentsa da, batez ere, neoaristoteliko espainiarren eta atzerritarren kritiken aurrean. Arte berriaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Gustua: arau klasikoak hobeak badira ere, ikusleen gustuak aldatu egiten dira eta egileek zaletasun berriak ase behar dituzte.
  • Pertsonaiak: pertsonaia tragikoak eta komikoak nahas daitezke.
  • Ekintza-unitatea: eutsi egin behar zaio, nahiz eta Lopek ez zuen beti betetzen agindu hau.
  • Denbora-unitatea: ekintza ahalik eta denbora tarterik laburrenean gertatu behar da.
  • Leku-unitatea: ez dago beti zertan errespetatu behar.
  • Ekitaldien kopurua: hiru ekitalditan banatzen dira, bakoitza zortzi orrialdekoa -hau da, hiru bat ordu-, laudorioa, entremesa eta dantza barne duelarik.
  • Metrika: egoerei egokitzen zaie; beraz, aurreko tradizio poetikoa erabiltzeko aukera dago.
  • Helburua: komediaren helburua ikusleek tarte atsegin bat pasatzea da:

    "Herri xeheak ordaintzen dituenez gero, zuzena da haiei modu ergelean hitz egitea, haien gustua asetzeko".

Pertsonaiak

Komedia berrian gehien agertzen diren pertsonaiak honakoak dira:

  • Erregea, tragikomedietan amaieran justizia egiten duena da.
  • Galaia, bere baitan bertute guztiak biltzen ditu.
  • Anderea, galaiaren ezaugarri bertsuak ditu.
  • Antagonista, galaia baino maila beheragokoa da.
  • Aurreko hiru pertsonaien morroiak. Konfiantzazkoak eta xelebreak dira.
  • Anderearen aita (ama ia ez da agertzen). Ereduzko aita izaten da.

Lope de Vega

Felix Lope de Vega Carpioren (1562-1635) bizitza oso interesgarria da bere obra hobeto ezagutu ahal izateko.

Brodatzaile baten semea, bere heziketa, akademikoa baino gehiago, autodidakta izan zen. 1588an Valentziara erbesteratu zuten eta han bere lanean erabateko eragina izan zuten hainbat egile ezagutu zituen.

Maitasun kontuetan oso bizimodu nahasia izan zuen hainbat emakumerekin eta horiek denak bere lanetan agertzen dira, ezizenen bidez ezkutatuta. Bere bizitzaren hondarrean apaiz ordenatu zen.

Lan poetikoa

Lope, bere erromantze eta sonetoei esker, oso gaztetatik poeta ospetsua izan zen. Bere poemak Rimas (1602), Rimas sacras (1614) eta Rimas humanas y divinas (1634) liburuetan bildu zituen.

Bere goi mailako kalitate poetikoari esker, bere antzezlanek lortutako maila lirikoak ezohikoak izatea lortu zuen.

Erromantzeak, gehienetan autobiografikoak, abestuz edo antologien bidez hedatu ziren. Gongorarekin batera (15. gaia ikusi) generoaren maila literarioa handitzea lortu zuen, bertan hendekasilabikoaren (10. gaia ikusi) hizkera poetikoa sartzerakoan.

Lan dramatikoa

Loperen ospea genero dramatikoari zor zaio batez ere. Izan ere, esparru honetan berrikuntza handiak egin zituen, tradizio klasikoaren eta korronte horren Errenazimentuko jarraitzaileen aurka. Mila eta bostehun komedia inguru idatzi omen zituen, eta horietatik laurehun bat gordetzen dira gaur egun.

Erabiltzen dituen gaien jatorria hainbat iturrik osatzen dute: Biblia, mitologia, historia, kondairak, erromantzeak eta herri-abestiak.

Gai horien guztien ekintzaren garapenaren ardatzak, berriz, maitasuna eta ohorea dira.

Komedia multzo bat nekazari aberatsak protagonista izateagatik nabarmentzen da; komendadoreari aurre egingo diote beren ondraren eta ohorearen defentsan. Ezagunenak Peribáñez, Fuenteovejuna eta El villano en su rincón.

Tragedia klasikoaren iturrietatik sortuak dira, berriz, El caballero de Olmedo eta El castigo sin venganza, nahiz eta antzezlan horietan eszena batzuek tentsio tragikoa hausten duten.

Komedia onenen artean, berriz, Los locos de Valencia, La dama boba, Las bizarrías de Elisa eta El perro del hortelano aipa daitezke.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana