Absurduaren teatroa eta krudelkeriaren teatroa

1945aren ondoren ere genero dramatikoa berriztatzen jarraitu dute autoreek. Azken gerrak, XX. mendeko zoritxarreko historiako beste etapa bat izan denak, europarrek mende erdialdean sentitzen dituzten etsipena eta larritasuna adierazteko teatro forma berriak sortzeko beharra suspertu du.

Teatro existentzialista

Existentzialismoa (75. gaia ikusi) izan zen zentzurik ez duen mundu batean bizitzeak eragiten duen sentimenduak sortu duen berehalako ondorioa. Sentipen horrek Bigarren Mundu Gerraren ondoren larritasuna eragin du gizartean. Horren guztiaren ondorioak honako pentsamendu hauek izan dira: edozein giza ekintza alferrikakoa eta zentzugabea da, baita sakrifizioa eta sufrimendua ere.

  • Jean-Paul Sartre (1905-1980) filosofo eta eleberrigilea izan zen, baina antzerki lan ugari idatzi zituen horrez gain:

    A puerta cerrada (1945): elkar gorroto duten hiru pertsonaia elkarri min ematera zigortuta daude, infernua, hain zuzen ere, besteekin bizitzea dela konturatzeko.

    Las manos sucias (1947): helburuen eta bitartekoen arteko dilema morala aurkezten du idazleak, eta testuingurua alderdi politiko ezkertiar batean kokatu zuen.
  • Albert Camus (1913-1960) eleberrigile eta saio idazleak genero dramatikoa ere landu zuen:

    Calígula (1938): enperadore erromatarra, bere itxurazko erokeriaren ondoren, bizitza zein zentzugabea den ohartzen da. Gainerakoek, ordea, nahiago dute engainatuta bizi eta enperadorea hiltzen dute.

    Los justos (1950): terrorista errusiar batzuek baliabide ankerren bidezkotasuna eztabaidatzen dute, nahiz eta arrazoi onengatik izan.

Absurduaren teatroa

Existentzialistek bizitzaren zentzugabekeria estilo dramatiko tradizionalaren eta hizkuntza logikoaren bidez azaltzen dute. Hurrengo urratsa absurduaren eragina formara zabaltzea izango da, elkarrizketak, agertokia eta arropa, besteak beste, zentzugabeak eginez. Ekintza ere azalpenik ez duten egoeretan eta erantzunik ez duten galderetan oinarrituko da.

Mugimendu honetan gehien gailendu diren dramaturgoak frantsesez idazten duten bi atzerritar izan dira:

  • Samuel Beckett (1906-1989). Irlandarra. Esperando a Godot (1953) liburua idatzi zuen. Lan honetan bi protagonista azaltzen dira, zentzurik ez duen elkarrizketa amaigabean, ezer ez dakigun beste norbaiten zain, alferrik. Beste lan batzuetan pertsonaiak zakarrontzietan sartuta agertzen dira (Final de partida, 1957) edo hondarretan lurperatuak (¡Oh, qué días más hermosos!, 1961).

Samuel Beckett, 1965 inguruan.

  • Eugene Ionesco (1912-1994). Errumaniarra. La cantante calva ( 1950) lanarekin lortu zuen arrakasta. Hizkuntza suntsitzen du idazleak liburu honetan, inkomunikaziorako tresna bihurtuta. Fartsa zentzugabea da.

    Las sillas (1951) lanean adineko bikote baten inguruan aulkiak pilatzen dira, zergatia azaldu gabe. Riniceronten (1958) gizabanakoak errinozeronte bihurtzen dira pixkanaka, gizatasuna galdu duten hiritar gizarte berrien ikur gisa.

 

Eugene Ionescok antzerki berri bat sortu zuen. Hizkuntzaren eta egoeren komikotasuna pertsonaien (minusbaliatuak eta ergelak) bizitzaren zorigaitzarekin batu zuen.

Krudelkeriaren teatroa

Antonin Artaud (1896-1948) frantziarrak lan handia egin zuen gerra aurretik; surrealistekin lan egin zuen, eta Les Cenci (1935) lana estreinatu zuen. Teatrogintzan arrakastarik handiena El teatro y su doble (1938) testu teorikoarekin lortu zuen. Lan horrek arrakasta eta zabalkuntza hirurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera lortu zuen, korronte abangoardistentzat nahitaezko erreferentzia bihurtzen delarik.

Krudelkeriaren teatroaren helburua indar naturalak eta euren barnealdea ere menperatzen dituen indarkeriaren garrantzia ikusleari jakinaraztea da. Horretarako, Artaudek keinuetan, dantzan eta mugimenduetan oinarrituta zegoen antzerkia proposatzen du, hitzei eta ekintzei garrantzia kenduz. Irrazionaltasuna eta magian oinarrituta, ikuslea trantzean sartzea lortu nahi du, ikuslearen inkontzientea askatzeko, irudi fisiko harrigarrietan murgilduta. Ekialdeko teatro erritualean inspiratzen da idazlea.

Teoria horiekin, testuak ia bere balio osoa galtzen du, eta muntaia eta antzezpenaren oinarrizko irudia zuzendari eszenikoa bihurtzen da, dramaturgoaren kalterako.

Teatro osoa

Teoria horien guztien ondorioz talde independenteak sortzen dira. Euren helburua "teatro osoa" egitea da, taldeko muntaia bidez. Lan horietako batzuetan testua aitzakia soila baino ez da.

Antzerkia beste ikuskizun mota batzuekin nahasten da (kantua, dantza, zinema, musika eta abar). Ohiko agertokiak alde batera utzi eta berriekin proba egiten dute, ikusleen parte hartzea ikuskizunean sustatzeko asmoz. Sekulako esanahia duten oinarrizko elementuak bihurtzen dira argia, arropa edo eszenografia.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana