Antzerki garaikidea Europan eta Estatu Batuetan

Lehen gerraostearen ondoren ez zen antzerkigintzaren bizitasuna jaitsi. Gizarte garatuen kontraesanak agertzen zituzten dramaturgoez gain, ikuskizuna aberasten lagundu zuten teoriko eta zuzendari ugari aritu ziren lanean. Bestalde, Estatu Batuetan teatro tradizio sendoa aurki dezakegu garai honetan.

Teatro europar berria

Britainia Handia

Suminduta zeuden gazteek gerraosteko gaztedi ingelesaren inkonformismoa azaldu zuten. Horien artean aipagarrienak honako hauek dira: John Osborne (1929-1994), mugimenduaren lehen lana idatzi zuena: Mirando hacia atrás con ira (1956); eta Arnold Wesker (1932), gai sozial eta politikoak jorratu zituena: La cocina (1957) eta Sopa de pollo con cebada (1958).

Ondorengo autoreek bide abangoardistagoa izan zuten:

  • Harold Pinter (1930): inkomunikazioaren eta isiltasunaren dramaturgoa da, absurduaren teatroaren eraginarekin (La fiesta de cumpleaños 1958; Paisaje, 1967).
  • Tom Stoppard (1937): polizi parodia eta teknika modernoak batzen ditu. Bere lanen artean azpimarragarrienak honako hauek dira: El verdadero inspector Hound (1969) eta Jumpers (1972).
  • Peter Barnes (1931): gizarte ingelesari eraso anker eta barregarria egiten dio Jack, errai-ateratzailea entzutetsuarekin. Beste lan ezagun bat La clase dominante (1969) da.

Frantzia

  • Jean Cocteau (1889-1963) lan handia egin duen idazle surrealista izan da (73. gaia ikusi). Mito klasikoak gerra aurreko drametan eguneratzen ditu. Lan horietako asko filme bihurtu dituzte (Orfeo, 1950; La voz humana).
  • Jacques Audiberti (1899-1965) olerkaria eta eleberrigilea izan zen. Arrakasta bere teatro lanei zor die, hausnarketa filosofikoa egoera eszentriko eta jostagarriekin lotzen baitditu.
  • Fernando Arrabal (1932) espainiar elebidunak "ikara teatroa" lantzen du. Ikuskizun iskanbilatsuak prestatzen ditu, sadismoan, irrazionaltasunean, heriotzan eta profanazioan oinarrituak. Bere lana surrealismoaren eta ankertasunaren teatroaren oinordekoa dela esan behar dugu.

Arthur Millerrek La muerte de un viajante lanaren eszena idatzi du. Antzezlea Jose Luis Lopez Vazquez espainiarra da. Espazio eta denbora jauziekin, bizitzan porrot egin duen gizon baten istorioa kontatzen du lanak. Antzezlanean protagonistak bere bizitzaren gora beherak oroitzen ditu, bere buruaz beste egitea erabaki aurretik.

Beste herrialde batzuk

  • Alemanez idatzitako antzerkia idazle askok landu dute; horien artean Frisch eta Dürrenmatt suitzarrek (77. gaia ikusi):
  • Peter Weissek (1916-1982) Marat/Sade (1964) lanarekin lortu zuen arrakasta. Antzerkia antzerkian korrontearen adibide deigarria da, eroetxe batean egiten baitdute antzezpena. Bertso askean beste hainbat lan idatzi ditu, gai politikoak jorratuz.
  • Thomas Bernhardek (1931-1988) lan bitxiak idatzi zituen neurtitzean. Ezaugarri sinbolikoak eta zentzugabeak dituzte bere lanek (El ignorante y el loco, 1972).
  • Peter Handken asmoa, bestalde, hizkuntza eta antzerkia bera suntsitzea da: Publikumsbeschimpfung (1966).
  • Italian Dario Fo (1926) nabarmendu behar da. Antzezlea, zuzendaria eta eszenografoa da, eta agitazio politikoa, gai barregarriak eta umorea lantzen ditu bere lanetan (Misterio de bufo, 1969; Muerte accidental de un anarquista, 1971). Nobel saria irabazi zuen 1997an.

Fura dels Baus konpainiako kideek Manes ikuskizuna antzeztu zuten barriketan sartuta Bartzelonako Ranbla ezagunetan.

Teatro estatubatuar garaikidea

1945 aurreko lanetan ardura filosofikoak izan ziren nagusi (gizakia / Jainkoa harremanak, kontzientzia morala, arima / materia gatazka). Aldiz, gerraren ondoren dramaturgoek errealitate soziala islatu zuten euren lanetan, eta zinemaren eragina nabaritu zen.

  • Eugene O'Neill (1888-1953) izan zen estatubatuar eszenaren berritzaile nagusia, baliabide europar berriak hedatuz. Eragin naturalista El emperador Jones (1920), El mono velludo (1921) eta Deseo bajo los olmos (1925) drama landatar bortitzean nabari daiteke.

    Geroago idatzi dituen lanetan sinbolismoa eta eszenako jolasak erabiltzen ditu. El gran dios Brown (1925) lanean, adibidez, espresionismoa eta estilo pirandelloarra erabiltzen ditu mozorro jokoekin batera. Extraño interludio (1927) lanean, bestalde, pertsonaiek esandakoa eta pentsatzen ari direna txandakatzen dute.

  • Tennesse Williamsek (1911-1983) hegoaldeko pentsaera landatarra azaltzen du beheko klaseetako pertsonaien bitartez. Pertsonaia horiek baztertuta daude eta bizitzan huts egin dute. Askotan, patologiaren bat gehitzen zaie; El zoo de cristal (1944) patologia protagonistaren haukortasunaren ikurra da, adibidez. Un tranvía llamado deseo (1947) lana ere berak idatzi du.

    Bere lanen gai nagusia gizakien arteko komunikazio eza da. Bere ustez, horrek ulertezintasuna eta tragediak eragiten zituen: La gata sobre el tejado de zinc caliente (1955).

  • Arthur Miller (1915) izan da Estatu Batuetako hirietako giro tipikoak egokien deskribatzen duen dramaturgoa. Gizabanakoak porrot egiten du gainditzen dioten indarren aurrean. Bere lanik ezagunena La muerte de un viajante (1949), "amerikar ametsa"ren garaipena lortzeko obsesioaren aurpegi ezkutua jorratzen du.

    Las brujas de Salem (1953) lanean progresistek jasaten duten errepresioa kritikatzen du, XVII. mendean girotuta dagoen intolerantziari buruzko istorio baten bitartez. Panorama desde el puente (1955) etorkin baten historia tragikoa da. Gidoi ugari idatzi ditu irratirako eta zinemarako.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana