Informazio gehiago
XV. mendea (I). Kantutegi motako poesia
Aurre-errenazimentua
Garai horretan, ezegonkortasun egoera zen nagusi. Patua, maitasuna eta heriotza ziren mende horretako literaturako gai garrantzitsuenak. Bi jarrera nagusi agertu ziren: alde batetik, gizakiaren iheskortasunak eta bakardadeak desengainua sorrarazten zuten, literatura islatzaile eta serioaren bidez; bestalde, orainaldiaren ezinbesteko gozamena. Bi jarrerak batera agertu ahal ziren idazle berarengan, baita obra beraren barruan ere.
Gorteko tradizioa
Erdi Aroan zehar, Elizak garrantzia galdu zuen kultur arloan. Nobleen artean, irakurle mota berria sortzen hasi zen, irakasteko asmorik gabeko literaturan interesa zuena. Gortea eztabaida poetikoen gune bihurtu zen eta kultura klase aristokratikoaren hezkuntzaren ezinbesteko zati bilakatu zen.
Egoera honetan, kantutegi motako poesiak eta gorteko korrontearen beste agerraldi batzuek gora egin zuten, baita sentimenduzko eta zalduntzazko (18. gaia ikusi) liburuek ere.Poesia: kantutegiak
XV. mendeko literaturaren ezaugarri nagusia ezagutzen ditugun poeten kopurua itzela da. Gaur egun beraien berri dugu beren obrak taldeko zein banakako poeten olerkien bilduma askotan bildu zirelako. Bilduma horiei kantutegiak esaten zaie.
Kantutegietan, Gorteko zenbait pertsonaiaren poemak biltzen ziren. Pertsona horiek beren buru-argitasuna erakusten zuten konposizio horien bidez. Bilduma garrantzitsuak dira Cancionero de Stúñiga, Cancionero de Baena, Cancionero musical de Palacio eta Hernando del Castilloren Cancionero general (1511).
- Maitasun-poesiak oraindik mantentzen du jatorri proventzaleko trobalarien tradizioaren eragina. Maitasunak Gorteko maitasunaren ohiturak islatzen ditu eta zalduna damaren menpe dagoen zerbitzu gisa hartzen da. Poesia abstraktua da, ulertzeko zaila, horretan erabilitako aditzen kontzeptu-maila oso altua baita.
- Poesia didaktiko-moralaren ezaugarria hizkera jasoa eta serioa da. Poesia mota horretan, zeharkako aipamen jakintsuek eta latin kutsuko hizkerak mundu klasikoarengatik sentitzen zen interesa islatzen dute, Italiako autore handien eraginetik zetorrena, hain zuzen ere: Dante, Petrarca eta Boccaccio (52. gaia ikusi).
Santillanako Markesa
Santillanako Markesa mendearen lehenengo erdiko noble boteretsuenetako bat izan zen. Letra-gizon honek bere garaiko liburu-bilduma onena batu zuen Guadalajaran zuen jauregian. Kulturarengatik sentitzen zuen interesak literatur berrikuntzen jakinaren gainean egotea ekarri zion, eta latinezko nahiz italierako obrak gaztelaniara itzularazten zituen.
Santillanako markesak maitasun gaiaren inguruko hainbat poema alegoriko idatzi zituen. Bere obren artean honako hauek dira aipagarrienak: Comedieta de Ponza, eduki poetikoa eta morala duen poema, eta Bías contra Fortuna, bizitzari buruzko gogoeta estoikoa. Era berean, oso ezagunak dira bere serranillak, herri-jatorria dutenak.
Juan de Mena
Juan de Mena (1411-1456) bere garaiko poeta onena izan zen, bere garaikide eta ondorengoen ustez. Gaztelako Juan II.aren zerbitzuan zegoen abokatu honek maitasun-poesia eta alegoria morala landu zituen. Bere estiloaren ezaugarri nabarmenenak erudizio handia eta apaindura gehiegi dituen latin kutsuko hizkera dira.
Bere obra handiena Laberinto de Fortuna da, Las trescientas izenaz ere ezagutzen dena. Bertso-lerro luzeko kopletan idatzita dago: koplak hamabi silabako lau bertsoko ahapaldiz osatuta daude eta ahapaldi horiek eten irmoa eta errima kontsonantea dituzte, eta azentu-eskema zorrotz bati jarraitzen diote.
Jorge Manrique
Jorge Manrique (1440-1479) kantutegi motako generoaren ereduei zorrotz jarraitzen dien hainbat maitasun-konposizioren egilea da. Hala ere, bere poema ezagunena aita hiltzean idatzitako Coplas da.
Coplas izeneko obran elementu tradizionalak oso modu originalean nahasten dira. Jorge Manriquek heriotzaren botere barkaezina azaltzen du argitasun analitikoz, amaiera iradokitzen duen bitartean eta irakurlearen aurrean suntsiketaren laztura agertu gabe.
Heriotzak dakartzan ondasun mundutarren galerak oroipen nostalgikoa sorrarazten dio poetari, sentimen-xehetasunean arreta berezia duena. Horrek gehiago iradokitzen du bizi-gozamena, kristauek lurreko ondasunen aurrean erakutsi beharreko mesprezua baino.
Poema hiru zatitan bana daiteke:
- Lehenengo zatian (1-13 koplak), heriotzari buruzko gogoeta abstraktuak egiten dira.
- Jarraian (14-24 koplak), poeta gelditu egiten da, aspaldiko pertsonaia historikoak gogora ekartzen.
- Azkenik (25-40 koplak), Manriqueren aita zen Rodrigo maisuaren heriotza azaltzen da.
Neurritasun artistikoa nagusi da konposizio osoan. Soiltasuna hizkeran eta bertso-lerro hautsiko ahapaldiaren ereduari jarraitzen dion modu metrikoan agertzen da nabarmen. Ez dago apaindura erretorikorik, ezta ikuspen alegoriko ulertezinik ere, orokorretik partikularrera doan azalpena baizik.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Espainiar literaturaren jaiotza
- ¿Qué es literatura?
- La literatura española en la Edad Media. Introducción
- Ahozko olerkia Erdi Aroan (I). Lirika
- Ahozko olerkia Erdi Aroan (II). Epika
- Erdi Aroko olerki kultua. Mester de clerecía
- Erdi Aroko prosa
- XV. mendea (I). Kantutegi motako poesia
- XV. mendea (II). Prosa eta antzerkia. La Celestina