Informazio gehiago
Narratiba hispanoamerikarraren "booma" (II)
Fuentes, Mexikoko kronista
Carlos Fuentes mexikarra (1928) munduko hainbat herrialdetan egon da diplomazialari. Ondoko hauek dira bere obra luzeko konstanteak:
- Ahozko asmamen handia eta narratiba esperimentazio nekaezina.
- Bere herrialdeko gatazka sozio-politikoaren azterketa, iraultza mexikarraren ondorioen arreta berezia jartzen duena.
Bere lehen eleberria (La región más transparente, 1958) deigarri gertatu zen bere ausardi esperimentalarengatik eta Mexikoko hiriaren asmo handiko fresko sozialarengatik. Bere lanen artean aipagarriak dira besteak beste, Cambio de piel (1967) eta La cabeza de la hidra (1975).
La muerte de Artemio Cruz (1962) maisulanak ekarri zion ospea. Azkenetan dagoen buruzagi politiko ustel baten oroitzapenen ildotik, Mexikoko historia berreraikitzen du iraultzatik hasita. Eleberria hiru narratzaile ezberdinek egituratuta dago, eta espazioan nahiz denboran salto ugari daude.Garcia Marquezen Macondo
Gabriel Garcia Marquez kolonbiarra Hispanoamerikako kontalari handien artean ospetsu eta irakurriena da. Karibeko kostan eman zuen haurtzaroa eta garai horretatik hartu zituen Macondo ametsezko lana sortzeko gaiak eta istorioak. Narratiba hispanoamerikarraren beste hainbat agertoki mitikotan bezala, kontinente osoaren eta oro har gizakiaren errealitate gatazkatsua sinbolizatzen du.
Han girotuko ditu bere lehen lanak (El coronel no tiene quien le escriba, 1961; La mala hora, 1962), irudimenez gainezka daudenak.
Cien años de soledad (1967) lanak eman zion ospea, boom hispanoamerikarraren eleberri enblematikoak. Zorigaiztoko patuak jota dagoen familia bateko zazpi belaunaldien istorioa kontatzen du lanak, aldi berean, azpi kontinentearen eboluzio sozio politikoa sinbolikoki laburbilduz. Errealismo magikoaren maisulana, gertakari fantastiko eta ezohikoak egunerokotasunarekin nahasten dira, autoreak kontatzeko duen dohainari esker.Gabriel Garcia Marquezen lanetan askotan bere bi lanbideak gurutzatu dira, kazetaritza eta literatura. Esaterako, Relato de un náufrago (1955) erreportaje liluragarrian edo azken lanetako batean, Noticia de un secuestro (1996).
Antzeko estiloa dauka El otoño del patriarca (1975) lanak, diktadore bati buruzkoa. Idazlearen ondorengo lanak (Crónica de una muerte anunciada, 1981; El amor en los tiempos del cólera, 1985), egitura zaindu eta kalitate literario berarekin, errealismo magikotik urrun daude.
Mario Vargas Llosa
Idazle perutar hau Hispanoamerikako narratibaren beste irudi handietako bat da, narrazio tekniketan egindako azterketa anitzengatik eta bere eleberrietako munduen konplexutasunagatik.
Bere lehenengo lana, La ciudad y los perros (1962), izan zen boomari hasiera eman ziona. Limako eskola militar bateko matxismoa eta indarkeria salatuz Peruko gizarteari egindako kritika da. La casa verde (1966) obran hiru istorio gurutzatzen dira, oihaneko hiru alde ezberdinetan girotuak, prostituzio etxe batean elkartuko direnak.
Conversación en la Catedral (1970) da idazlearen lanik handiena, baita ondoen egina dagoena ere. Egitura konplexua du, denboran saltoak egiten ditu eta ikuspuntu aldaketak ere etengabeak dira. Lau istoriotan dago artikulatuta. Diktadurapean bizi den Peruko gizartearen fresko mingarria irudikatzen du.
Hauek dira autorearen beste obra garrantzitsuak: Pantaleón y las visitadoras (1973) umorezkoa, La tía Julia y el escribidor (1977) autobiografikoa eta La guerra del fin del mundo (1981) lan handia.Mario Vargas Llosa.
Azken joerak
Esperimentalismoa da Fernando del Paso mexikarraren (1935; Palinuro de México, 1978) eta Guillermo Cabrera Infante (1929) nahiz Severo Sarduy (1937-1993; Cobra, 1972) Kubako bi narratzaileen ezaugarri nagusia. Guillermo Cabrera Infante Joycen jarraitzaile da Tres tristes tigres (1967) laneko hitz jokoetan.
Manuel Puig (1932-1990) eta Osvaldo Soriano (1943-1977) argentinarrak dira. Manuel Puigek herri kultura aztertu zuen La traición de Rita Hayworth (1968) eta El beso de la mujer araña (1974) lanetan. Osvaldok peronismoa kritikatu zuen No habrá más penas y olvido (1980) obran.
Manuel Scorza (1928-1983) eta Alfredo Bryce Echenique (1939) dira Perun idazle esanguratsuenak. Manuel Scorzak nekazarien arteko gatazkei buruzko eleberri sozialak egin zituen. Echeniquek oso estilo pertsonala zuen, umorezkoa eta liluragarria (La vida exagerada de Martín Romaña, 1981). Augusto Monterroso guatemalarra (1921-2003) kontakizun laburraren maisua da. Azkenaldian bi emakumek ospe handia lortu dute: Isabel Allende txiletarra (1942: La casa de los espíritus, 1982) eta Laura Esquivel mexikarra (1950; Como agua para chocolate, 1989).Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Hegoamerikako literatura
- El modernismo hispanoamericano
- XX. mendeko poesia hispanoamerikarra (I). Abangoardismoa
- XX. mendeko poesia hispanoamerikarra (II). Konpromisoa eta postabangoardia
- XX. mendeko Hispanoamerikako narratiba (1go belaunaldia)
- Hispanoamerikako narratibaren "booma" (I)
- Narratiba hispanoamerikarraren "booma" (II)
- XX. mendeko Hispanoamerikako antzerkia
- Gabriela Mistral