Informazio gehiago
Raimundo Olabide (1869-1942)
Raimundo German Olabide Karrera, euskal idazlea eta apaiza, 1869ko martxoaren 15ean Gasteizen jaio zen. Gurasoek Urduñako jesulagunen ikastetxera bidali zuten eta batxilerra amaitzean, jesulagun izatea erabaki ondoren, Loiolako nobizio-etxean sartu zen hamabost urte zituela. Bertan Gramatika, Humanitateak eta Erretorika ikasi zituen. Ikasketa hauek bukatu ondoren, Beruelan eta Tortosan Filosofiako ikasketak egin zituen.
Bere ikasketak amaitu eta gero, jesulagunen buruzagiek Gijonera bidali zuten eta hango ikastetxean hiru urtez aritu zen zientzia-gaiak irakasten. Garai horretan Salamancako Filosofia eta Letretako Fakultatean matrikulatu eta ikasturte bakarrean ikasgai guztiak gainditu zituen. Gijondik Valladolidera irakasle joan zen eta bertatik Salamancara bidali zuten latina eta greziera irakastera. Sasoi berean euskara ikasteari ekin zion, hogeita zazpi urte zituela.
Oñara joan zen 1897-1898 ikasturtean Filosofiako ikasleei Natur Zientzietako ikasgaiak irakastera eta Teologia ikastera. 1902. urtean apaiz ordenak hartu zituen eta urte honetan meza berria eman zuen.
Euskarazko lanak argitaratzen eta euskara ikertzen hasten da
Apaiztu ondoren, Gijonera irakasle bidali zuten, berriro ere, eta bertan 1906. urtea arte aritu zen. Sei urte Gijonen aritu eta gero, Pontevedrako La Guardia herrira joan zen eta bertan bere lehen euskara lana egin eta argitaratu zuen. Ordu arte isilik eginiko lanaren emaitzak erakutsi zituen 1914. urtean Loyola-tar Eneko Deunaren Gogo-Iñardunak, San Inazioren Ejertzizioak izeneko liburukian argitaraturik, hain zuzen ere. 1916an Valladolidera bidali zuten eta hurrengo urtean bigarren liburua argitaratu zuen, hots, Giza-soña izenekoa, ia 7.000 hitzeko hiztegia.
Euskaltzain oso
1918an, berriz, Euskaltzaindia sortu zenean, Olabidek Lexikologiari eta Lexikografiari buruzko lana aurkeztu zuen gaztelaniaz; Euskal-Esnalea aldizkarian 1919an lan honen laburpena argitaratu zen euskaraz. Urduñako ikastetxera berriro joan zen, baina oraingo honetan irakasle aritu zen. 1919ko irailaren 21ean Euskaltzaindiak Donostian egin zuen biltzarrean euskaltzain oso hautatu zuten eta garai horretan Kisto´ren Antz-bidea (Kristoren Imitazionea edo Kempisa) liburua argitaratu zuen.
Bibliaren itzulpena
Testamentu Berria euskaratzen hamar urte eman zituen eta 1931n Bilbon argitaratu zuen. Lan itzela egin zuen eta, inprimategiko probak zirela eta, Urduñara joan zen bizitzera. Itun Berria izena eman zion Testamentu Berriaren itzulpenak arrakasta handia izan zuen. Garai horretako adituen ustez, oso lan ona zen eta euskara aberatsa zuen.
Ezkutualdia, gerratea, erbestealdia eta heriotza
1932an Espainiako Gobernuak jesulagunak erbestera bidali bazituen ere, Olabide Bilbon geratu zen. Beranduxeago, Arantzazun ezkutatu eta handik Gernikara joan zen 1935eko maiatzaren 20an. Bertan gerrak harrapatu bazuen ere, Gernikako bonbardaketatik bere idatziak onik ateratzea lortu zuen. 1937-1938 ikasturtean Okzitaniako Tolosan bizi izan zen eta Gerra Zibila bukatu eta gero ere ez zen Euskal Herrira etorri, lanean jarraitu zuen Biblia osoa itzultzeko. 1942ko irailaren 9an istripuz hil zen. Hala ere, Olabidek Biblia osoaren itzulpena bukatuta utzi zuen, azken prestalanak, ukituak eta oharrak izan ezik. Patxi Etxeberriak lana bukatzeko enkargua jaso eta 1958an Itun zâr eta Berria argitaratu zuen.
Itun Zâr eta Berria
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.