Pastorala

Pastorala ahozko literaturaren beste adierazteko era bat zen, herri-antzerkiaren bidez. Eta beste literatura-mota batzuek bezala, bilakaera bat izan du urteetan zehar. Garai bateko pastoralak elizaren barruan egiten ziren, baina pastoralaren gordinkeriak zirela medio, elizatik kanpora atera zituzten.

PASTORALA

Pastoralean, musika eta dantza ezinbestekoak ziren, horiek pastoralari erritmoa ematen baitzioten.

Pertsonaietan, dualismoa aipatu behar da, hau da, pertsonaiak onak edo gaiztoak ziren. Pertsonaia onen artean, aingeruak, apaizak eta Jainkoa zeuden, baina azken hau ez zen inoiz agertzen, eta norbaiten ahotsa bakarrik entzuten zen. Gaiztoak, berriz, honakoak ziren: turkoak, frantsesak edo ingelesak.

Musikari dagokionez, pastoral zaharretan kantu gregorianoek garrantzi handia zuten; pertsonaiak sartzen eta irteten ziren bitartean abesten zituzten. Txirula eta atabala ziren nagusi.

Bestalde, dantza funtsezko osagaia zen, pastoralaren ardatza, alegia.

Antzina, goizean edo bezperan egiten zen deia inguruko auzoetan eta herrietan. Hori desfile baten bidez egiten zuten: munstra. Eszenatokira iristen zirenean, batek lehen pheredika botatzen zuen, hau da, agurra eta pastoralaren mezua. Ondoren pastorala hasten zen. Eszenak zenbatuta zeuden, jendeak istorioaren hariari hobeto jarraitzeko, eta musikariekin egoten zen mutiltxo batek eszenen zenbakiak erakusten zituen, jendeak istorioaren hariari hobeto jarraitzeko.

Amaitzean, azken pheredika botatzen zuten, alegia: eskerrak eman, pastoralaren mezua laburbildu eta azken agurra egiten zuten.

Pastoral modernoaren eta antzinakoaren arteko ezberdintasunak

Hasierako pastoraletan, batez ere, gizonezkoek hartzen zuten parte, eta emakumeren bat behar zutenean, emakumez mozorrotzen ziren. Oro har, eszenatokiak oso txikiak eta sinpleak ziren, baliabiderik ez zutelako; pastoral modernoek, berriz, eszenatoki handiago eta seguruagoak dituzte.

Pastoral modernoetako gai guztiak euskaldunak dira; antzina, Biblia eta Frantziako historiaren ingurukoak ziren.

Lehen, salmoak besterik ez ziren abesten; pastoral modernoan, koroak eta abesbatzak ikusteko aukera dago.

Pastoralak oro har anonimoak izaten dira, herrian bertan prestatzen direlarik. Egun erdia irauten dute: goizean partaideen desfilea, inguruko herri guztiak gonbidatuz; eta arratsaldean, antzerkia. Arrakasta handia dute, eta hegoaldeko nahiz iparraldeko jende asko biltzen da herri-antzerki hau ikustera.

Bertsolaritzaren eta pastoralaren arteko desberdintasunak

Bi literatur baliabide horien arteko desberdintasunak hobeto ulertzeko, ikus ditzagun beren antzekotasunak:

  • Biak jende aurreko ekimenak dira.
  • Biek bertsoa jorratzen dute (hitz neurtua): errima, erritmoa eta ahozko literatura.
  • Bietan abestu egiten da.
  • Bietan agurra eta sarrera bat dago.

Hala ere, parekoak iruditu arren, nahiko desberdinak dira, esaterako:

  • Bertsolaritza herriko bazkarietan lagunen arteko desafio moduan hasi zen, eta geroxeago herriko plazetan aurkeztu zen lehiaketa publikoa bihurtuz. Pastoralek, berriz, erlijiozko antzerkian dute oinarri eta leku publikoetan antzezten badira ere, oholtza baten gainean sortutako eszenatoki batean egiten dira.
  • Bertsolariak kaleko arropaz jantzita joaten dira, eta pastoraletakoak jantzi bereziekin; antzezten duten pertsonaiaz mozorrotuta, alegia.
  • Pastorala mugimenduan dago etengabe, dinamikoa da. Bertsolaria, ordea, estatiko dago leku berean, mugitu gabe abesten duelako.
  • Pastoralak zubereraz egiten dira; bertsoak, berriz, euskalki guztietan aurkitzen ditugu.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana