Informazio gehiago
Euskal eleberrigintza
Euskal eleberri modernoa
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi ohiturako eleberriaren amaiera ekarri zuen, eta horrela, eleberri modernoari hasiera eman zitzaion. Hortik sortutako mugimenduak berezko ezaugarriak ditu:
- Eleberrigileak gazteak ziren.
- Egileak unibertsitarioak ziren.
- Idazleak hiritarrak ziren, oro har.
- Europako eleberrigintza ezagutzen zuten.
- Batzuk euskaldun berriak ziren, hau da, ez zuten euskara ama-hizkuntza.
Eleberri modernoak bi berrikuntza ekarri zituen: gaiei dagokienez, munduko ikuskera berri bat sortu zen; eta lehenengo pertsonak hirugarren pertsona ordezkatu zuen. Alde horretatik, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua azpimarratu behar da. Bestalde, teknikari dagokionez, Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako azpimarratu behar da (1969).
Euskal eleberrigintza modernoan bi aldi nagusi bereizten dira:
- Txillardegi: Leturiaren egunkari ezkutua (1957-1969).
- Saizarbitoria: Egunero hasten delako (1969-...).
Lehenengo garai honetan 15 eleberri idatzi ziren: poliziakoak, historikoak, autobiografikoak... Hainbat autore nabarmentzen dira: Anabitarte, Etxaide, Erkiaga, Peillen, Aresti, Txillardegi... Nahiz eta gaiak eraberritu, teknikek tradizionalak izaten jarraitzen zuten. Txillardegik Europako idazleen existentzialismoa ekarri zuen, eta ildo horretatik bigarren aldi batean sartu ziren, teknika berrikuntza nagusia zelarik.
Bigarren aldian Saizarbitoria da nagusi. Eleberrien ekoizpena handitu egin zen, eta idazle berriak sortu ziren. Gaiak desberdinak ziren: ugariagoak eta aberatsagoak. Aurreko eleberria didaktikoa zen; garai honetakoa, berriz, independenteagoa, eta helburu literarioak zituen.
Gaur egungo eleberrigintza
Urteetan zehar ikusi dugu euskal eleberriaren bilakaera: ohiturazko eleberritik eleberri modernora. Hala ere, bilakaera honek hainbat hutsune izan ditu, batez ere gudak direla eta.
70eko hamarraldian alegorikoa deitu genezakeen eleberri-mota sortu zen, konparazioen bidez, garaiko zentsura ekiditen zuena.
Idazleek korronte literario desberdinekin egin dituzten esperimentazioak baimendu du aldarrikapen sozialetatik errealismo magikora doan gai-aniztasuna. Honela, literatura unibertsalaren mailan aurkitzen da euskal literatura.
90eko hamarraldia urrezkoa izan da euskal eleberriarentzat. Eleberri asko argitaratu dira, eta gero eta idazle gehiago daude: gazteak, prestatuak, unibertsitate mailako ikasketak egindakoak eta bestelako literaturak ezagutzen dituztenak. Aipatzekoak dira:
- Bernardo Atxaga: Behi euskaldun baten memoria (1991), Gizona bere bakardadean (1994), eta, batez ere, Obabakoak (1988), Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuena.
- Anjel Lertxundi: Otto Pette (1995).
- Edorta Jimenez: Speed gauak (1991), Azken fusilak (1993).
- Saizarbitoria: Hamaika pauso (1995), Bihotz bi (1996).
Garai honetan politikarekin lotuta dauden gaiak erabiltzen dira, eta gero eta urrunago daude baserri eta arrantza giroak. Gazteen bizimodua ere sarritan jorratzen da.
Hainbat autore on ditugu: Joan Mari Irigoien, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, Ramon Saizarbitoria, Unai Elorriaga... besteak beste.
Urtero, Durangoko euskal liburu eta disko-azokak hainbat jende biltzen du, eta horrek euskaldunen irakurtzeko zaletasuna erakusten du. Garai ona da euskal eleberriaren produkzio-mailari dagokionez. Bestetik, oso denbora gutxian izugarrizko bilakaera izan du.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- XX. mendea
- Euskal Poesia
- Euskal eleberrigintza
- Nikolas Ormaetxea
- Jules Martin Moulier
- Luis Jauregi, "Jautarkol" (1896-1971)
- Jose Maria Agirre "Xabier Lizardi" (1896-1933)
- Nemesio Etxaniz (1899-1982)
- Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)
- Andima Ibiñagabeitia (1906-1967)
- Jokin Zaitegi (1906-1979)
- Joan Inazio Goikoetxea
- Eusebio Erkiaga (1912-1993)
- Piarres Larzabal (1915-1988)
- Salbatore Mitxelena (1919-1965)
- Jon Etxaide (1920-1998)
- Bitoriano Gandiaga (1928-2001)
- Gabriel Aresti Segurola (1933-1975)