Ahozko literatura eta tradizioa

Euskal literaturan, ahozko literaturak izugarrizko garrantzia du; izan ere, Etxeparek, XVI. mendean lehen euskal liburua argitara eman arte, ez da literatura idatzirik gorde.

Ahozko literatura guztiz herrikoia da, herrian bertan sortua eta garatua, eta horregatik festa giroa eta folklorea du oinarri. Horretaz gain, alderdi pedagogikoa ere badu; izan ere, gauzak irakasteko erabiltzen zuten, kantuez eta koplez baliaturik.

Literatura-mota honetan bat-batekotasuna eta kantua ezinbestekoak dira. Laburbilduz, memorian gordetzeko literatura da: herrikoia, pedagogikoa eta festa giroan gozatzekoa.

Osagai soziokulturalak eta literarioak ahozko literaturan

Ahozko literaturan bi osagai garrantzitsu bereizten dira: osagai soziokulturalak eta literarioak.

Soziokulturalei dagokienez, hainbat elementu nagusitzen dira:

  • Egilea.
  • Tradizioa.
  • Entzulea.
  • Memoria harrigarria.

Literatura hau sortzen duen egileak herriaren kontzientzia interpretatzen du, eta literatura egiteko aukeratzen dituen gaiak bere herrian bertan gertatzen diren gauzak dira: familien arteko liskarrak, norbaiten aurkako iseka, nagusiari buruzkoak... Horretarako tradiziora jo behar du, hau da, ezarritako hitza, erritmoa eta metrika erabili behar ditu. Alde horretatik ez da literatura askea.

Bestalde, literatura honen hartzailea edo entzulea aktiboa da, parte hartzen du, hau da, ez da ikusle hutsa. Eta azkenik, memoria da egilea eta hartzailea lotzen dituen lokarria: biek literatura hori buruan gordetzen dute eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dute.

Literatura honen ezaugarri literarioetan hainbat elementuk hartzen dute parte:

  • Ideiek eta irudiek azkarrak izan behar dute; izan ere, bat-batean jorratzen den literatura da.
  • Hainbat artifizio erritmikori atxiki behar zaizkio egilea: puntua, erritmoa, kantua, espresioa...
  • Teknikaren aldetik, literatura honetan erabiltzen diren teknikek ahozkotasunean oinarritu behar dute: errepikapena, onomatopeia, estilizazioa, elipsia...
  • Autoreak sentsazio desberdinak sortzea bilatzen du, musikaltasun-sentsazioa zein irudi-sentsazioa sortarazteko. Honen bidez, musikarekin izaten diren sentimenduen bezalakoak transmititu nahi ditu.

Ahozko literaturako zenbait figura: baladak eta errefrauak

Baladak ahozko literaturaren alderdi bat dira. Estilo ugari daude, eta mendearen arabera sailkatzen dira, haien egoera sozialak baldintzatuta.

Lau multzotan sailkatzen dira:

  • XIV - XV. mendekoak.
  • XVI - XVII. mendekoak.
  • XVIII. mendekoak.
  • XIX. mendekoak.

Baladek hainbat ezaugarri dituzte:

  • Narrazio herrikoia: Baladak oso garrantzitsuak dira herriarentzat, eta horregatik, herri baten historia kontatzen da.
  • Oro har, bizpahiru baladek poema bat osatzen dute.
  • Metrikari dagokionez, ahal bada, balada bakoitzari musika desberdina jarri ohi zaio.
  • Lekuaren eta denboraren sinbolismoa: baladetan kontatzen diren istorioek testuinguru bat dute, eta gaua eta eguna bereizten dituzte.

Ahozko literaturan errefrauak ere garrantzitsuak dira, herriaren jakinduria jasotzen baita; gainera; herriaren nortasuna bera ere islatzen dute.

Gure artean darabiltzagun asko aspaldikoak dira, eta gizaldiz gizaldi gureganatu ditugu ahozko literaturaren bidez. Hauetan jorratzen diren gaiak oso desberdinak dira, berez horiek sortu edo kontatu zituzten pertsonak ziren bezala.

Bertsolariek sarritan erabil ohi zituzten errefrauak, baita hainbat berri ere sortu.

Ezagutzen diren errefrau zaharrenak Estevan Garibayren Refranes y sentencias obran aurkitutakoak dira. Errefrau liburu hori ezinbestekoa izan da euskararen alor ezberdinak aztertzeko (sintaxia, morfologia, aditza eta abar).

Herri-lirika

Herri-lirikak honako ezaugarriak ditu:

  • Poemak laburragoak dira, eta poesia nagusitzen da: nortasun poetiko handia dauka.
  • Herri-lirika poesia erritmoduna da; musikak balio berezia hartzen du.
  • Kontaerak eta elkarrizketak barneratzen ditu.
  • Erdi Aroko koplen teknikak eta sinbologia tradizionalak mantentzen ditu.

Bertsolaritza

Bertsolaritza ahozko euskal poesia berezi bat da, berezko neurri eta lengoaiak baititu.

Ahozko literatura honetan hainbat ezaugarri bereizten dira:

  • Bertsoak atzekoz aurrera egiten dira, hau da: lehendabizi azken puntua pentsatzen da, eta hori ardatz hartuta, gainontzekoa pentsatzen da.
  • Erritmoa eta soinua asko erabiltzen dira: bertsoak kantuaren eta gaiaren arabera jorratzen dira.
  • Bertsoak hainbat neurritakoak izan daitezke.

Bertsolaritzaren jatorria Neolitoan aurkitzen da; gizakia abeltzaintza garatzen hasi omen zen garaian eta euskara bera bezain zaharra dela uste da.

Bertsolaritzari buruzko aipamen zaharrenek erakusten dutenez, herritarren artean sustrai sendoak eta zaharrak ditu

Herri-kontaketa

Ahozko literaturan, oro har, musikaz eta erritmoaz egindako literatura nagusitzen zen, alegia: baladak, koplak, bertsolaritza... Hala ere, herri-kontaketa ere bazegoen, nahiz eta hainbesteko nagusitasunik ez izan.

Hori dela eta, orain arte aipatutakoak ez bezala, herri-kontaketa galdu egin zen, baina, betiko desagertu aurretik, hainbat kontaketa labur eta luze gorde ziren. Horien arabera, honako ondorioak atera dituzte:

  • Kontaketa laburrak: kontaketa horiek mundu zabala islatzen dute, eta Euskal Herritik kanpo ditu adarrak. Bi motatako gaiak bereizten dira: folklore-gaiak eta denbora pasatzekoak. Folklorea jorratzen zutenak irakaskuntzari esker aztertu izan dira. Bigarren motakoek entretenitzea zuten helburu. Oro har, adineko jendeak gazteei kontatutako istorioak ziren. Normalean ahozko istorio horiek ahoz aho kontatzen ziren, eta hori zela-eta, urteetan zehar irauten zuten.
  • Kontaketa luzeak: ahozko estiloa nagusitzen da eta, oro har, egileak bizi izandako egoerak kontatzen dira. Hiru motatakoak daude: nobela, biografia eta ohiturak. Zoritxarrez, ez zaie ez balio zientifikorik eman ez beren alderdi literarioa aitortu.

Herri-ipuinak

Ahozko literaturan, ipuina edozein narrazio herrikoi zen eta horietako pertsonaiak, lekua eta denbora zehaztugabeak ziren.

Horregatik, Lafitte hizkuntzalariak herri-ipuinen sailkapen txiki bat egin zuen, horien testuingurua eta edukia kontutan hartuz:

  • Testuingurua: sutondoa, mahai-ingurua, ostatua...
  • Edukia: paganoak, amets hutsak, irri-solasak...

Oro har, ipuin guztiek egitura bera jarraitzen zuten:

  • Hasiera eta amaiera klixe modukoak ziren.
  • Deskripzioetan ez da xehetasunik.
  • Gehienak garaiko siniskeriatan oinarrituta daude.
  • Kontaketa hauetan mundua honela laburbiltzen da: handi-mandiak, gaizkileak eta herri xehea.
  • Errege-erreginak errespetatu egiten dira, eta sorginak, berriz, madarikatu.
  • Guztiaren gainetik halabeharra gailentzen da, alegia: "ez dirudi gure herriak honetatik ateratzeko biderik duenik" eta antzeko esaldiak maiz errepikatzen dira.

Ipuin hauek balio berezia dute, historia eta antropologiari dagokienez; izan ere, garaiko ohiturak aztertzeko baliabide apartak izan dira.

Literatura aldetik, kontaera labur baten azpiegitura sortzeko bideak sendotu ditu.

Guardar

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana