Itzuli orri osora

Euskal idazle batzuk beste jardueraren batengatik izan dira ospetsuak

Aita Larramendi (1690-1766) Espainiako Karlos II.a erregearen alarguna zen Austriako Maria Anaren aitor-entzule izan zen; Jose Manuel Etxeitak(1842-1915) itsas armadan zebilela, erantzukizun handiko karguak hartu zituen bere gain; besteak beste, Filipinetako administrazio-kontseilari, Merkataritza Ganberako lehendakari eta Manilako alkate izan zen; Antero Apaolaza (1845-1908). Farmazian lizentziatu (1869) eta Bergarako alkate izan zen (1881);Frantzisko Lopez Alen-ek (1866-1910) pintore gisa, Donostiako Udaletxe Zaharreko pinturak egin zituen, XVII. m.ko Donostiako bizimoduan oinarriturik. Udal Liburutegiko zuzendari, Donostiako kronikari eta Historia eta Arte Ederretako San Fernando Errege Akademiako kide izan zen; Sebero Altube Lertxundi (1879-1963) Gernikako Orfeoiaren zuzendari, Gernikako alkate eta Alkartasuna arma-fabrikako gerente izan zen; Ixaka Lopez Mendizabal (1879-1977) Filosofia eta Letretan eta Zuzenbidean doktoratu zen, EAJko kidea izan zen eta, 1931n, Tolosako alkate hautatu zuten; Inazio Maria Etxaide(1884-1962) Gipuzkoako telefono-sareko zuzendaria izan zen; Espainiako lehenengo telefono-zerbitzu automatikoa jarri zuen. Banco de San Sebastian bankuko eta beste hainbat enpresatako kontseilaria izan zen;Toribio Etxebarria (1887-1968) Alfa izeneko josteko makinen enpresaren sortzaileetakoa, zuzendaria eta gerentea, eta CAMPSA enpresako zuzendari izan zen; Bingen Amezaga Aresti (1901-1969) Caracas eta Montevideoko Unibertsitateetan zuzenbide-irakasle eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu (1936) izan zen; Pedro Irizar (1910-2004) industria ingeniari titulua atera eta ekonomian lizentziatu zen, Espainiako Hazienda Ministerioan lan egin zuen urtetan, eta Espainiako Bankuan ere bai. Halaber, Madrilgo Unibertsitateko Industria Ingeniarien Eskolako Ekonomia irakaslea izan zen.