Emakumeak eta bertsolaritza

Bertsolaritza gizonezkoarekin lotu izan da, izan ere, gure kultura tradizionalean, herriko taberna eta plazak gizabanakoz bete izan dira. Musean jolastu, herri kiroletan aritu, bertso saioetan abestu...gizonezkoen zereginak izan dira beti, eta emakumezkoak albo batean geratu izan dira.

Hala ere, emakumezkoen parte hartzea ez da berria ahozko kulturan. XVI. mendean baziren eresiak ezkontzetan eta hiletetan abesten zituzten emakumeak. Baina garai hartan zegoen botereak horiek guztiak azkar isilarazi zituen.

Debekuak debeku salbuespenak egon dira. Esaterako, ba omen zen XIX. mendean plazetan ibiltzen zen Joxepa izeneko hondarribiar bat bertsotan biziki ongi egiten zuena. Bestalde, 1853. urtetik aurrera Antoine d` Abbadiek lore-joko izenburupean ekimen ugari jarri zituen martxan, bat bateko bertso saioak zirela tarteko. 1895. urtean bertso txapelketa bat antolatu zen Ezpeletan, eta emakumezko bat suertatu zen garaile: Kanboko Marie Argain.

Baina Argain ez zen plazetan ibiltzen zen emakumezko bakarra. Garaiko egunkarietan honako hitz hauek irakur zitezkeen: "...se hallan dos imprevisadoras, la invencible Marie Argain, de Cambó y Maria Echegaray de Hasparren. Estas dos mujeres son alternativamente espirituales e irónicas y tienen arranques felices y faciles". Hala ere, horien inguruan apenas dago daturik, eta horregatik Mardaras hartu izan da lehendabiziko plazandretzat.

Kristina Mardaras

Emakumezko bertsolaritzan aitzindaria, 1948.urtean jaio zen iurretar hau. Zortzi-bederatzi urterekin hasi zen, bere lagun-taldearekin batera, Durangoko Ikastolan bertsotan. Neska taldeak katekesian bertso zaharrak buruz ikasten zituzten. Bai kultur ezagupenean eta baita arlo pertsonalean ere eragin handia izan zuten irakasleak izan zituen. 39 urterekin ekin zion plazan kantatzeari, eta berau izan zen ondorengo emakumeei bidea irekitzen lehena. Plazan lehendabiziko aldiz 1983an kantatu zuen, Oromiñoko (Iurreta) jaietan.

 

Emakumea eta bertsolaritza

Kristina Mardaras

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Honako hau zioen duela urte batzuk egin zioten elkarrizketa batean: "bertsolaritzan sartu banaiz, nire ustez, emakumearentzat galarazita egon den terrenoa izan delako izan da. Eta jendeari demostratu nahi izan diot bertsolaritza ez dela sexu kontua". 1993ko bertso eguna horren adibide izan zen. Lujanbio, Ibarra eta Arozenak botatako arrazoiak dira honakoak: "ez genuke pastel honen krema izan nahi", "Gu ez eraman Telecincoko Carmen Sevilla bezala", "Bertsolaritzak barrabilekin zer ikusirik ez duela" .

Arantzazu Loidi

1967an jaiotako aretxabaletar hau hamabi urterekin hasi zen ikastolan bertsotan ikasten, eta ondoren Eskolarteko Txapelketetan parte hartzen hasi zen. Txiki txikitatik etxean bertso giroan bizi izan zen, gurasoak bertsozaleak baitzituen. Bere esanetan gaurko ikuspuntutik ikusita garai hartan zailtasunak izan zituela aitortu du. Hala ere, garai hartan "bertsozaletasuna beste era batera ikusten nuen, ez nintzen horretaz ohartzen. Baina bai, orain konturatzen naiz eduki ditudala oztopoak ". Bere esanetan, gauza asko aurreratu badira ere, beste zenbait gauzek bere horretan jarraitzen dute.

Emakumea eta bertsolaritza

Arantzazu Loidi

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Aldaketa urteak

Garai batean gizonezkoek menderatzen zuten mundu honetan pixkanaka emakumea joan da tokia hartzen, eta egun, Hitzetik Hortzera telebista saio eta bestelakoen ondorioz, ezagunak egin dira Ainhoa Agirreazaldegi, Iratxe Ibarra, Arantzazu Loidi, Maddalen Lujanbio, Kristina Mardaraz, Estitxu Arozena, Erika Lagoma, Onintza Enbeita, Ohiane Enbeita, Ohiana Bartra, Ohiane Perea, Andere Arriolabengoa, Maialen Arzallus, Miren Artetxe, Amaia Agirre, Uxue Alberdi eta beste zenbait emakumezkoen izenak.

Maialen Lujanbio

Hernaniarra da bera, 1976ko azaroaren 26an jaioa. Bertsolaria izateaz gainera Arte Ederretan lizentziaduna da. Bertsotan ikastolan hasi zen, bertako bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketa irabazi zuen eta hirutan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997, 2001ean eta 2005ean.

Emakumea eta bertsolaritza

Maialen Lujanbio

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Iratxe Ibarra

1974ko abenduaren 10ean jaioa, Iratxe Ibarrari txikitatik zetorkion bertsozaletasuna, eta Luis Barraiazarrarekin aritu zen bertsotan ikasten. Etxekoak inguruko saio gehienetara eta txapelketa askotara joaten ziren, baina bera txikia zen eta ez zen ohartzen. Eskolan piztu zitzaion bertsozaletasuna. Markinan kantatu zuen lehendabiziko aldiz plazan, eta ondoren eskolarteko txapelketetan parte hartzen hasi zen. Bizkaiko txapelketetan maiz hartu du parte, eta askotan heldu da finalera.

Estitxu Arozena

Lesakarra eta urte askotan Nafarroako txapeldun izan den Manolo Arozenaren alaba. 1995eko eta 1998ko Nafarroako Txapelketak irabazi zituen. 33 urte ditu lesakar honek eta Txapelketa nagusian lau bider parte hartu du. Psikologiako ikasketak egin zituen eta Nafarroako bertsolaritzaren irakaskuntzan eta bertso eskoletan lan handi egin du nafarrak. Aita izan du bertso irakasle, eta gogoan du bere lehendabiziko bat-bateko bertsoak ere aitarekin buruz buru eta familiako afariren batean izan zela.

Emakumea eta bertsolaritza

Estitxu Arozena

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana