Informazio gehiago
Jokin Zaitegi (1906-1979)
Lehen urteak eta jesuita-ikasketak
Arrasaten jaio eta bertan egin zituen lehen ikasketak. Hamalau urte zituela jesulagunen Durangoko ikastetxera joan zen konpainiako kide izateko asmoak bultzatuta. Han urtebete egin zuen, batez ere grekoa eta latina ikasten, eta ondoren Loiolara joan zen nobizio-ikasketak egitera. Bertan eman zituen urtetan, beste ikasketa-lagun batzuekin batera, euskal gaiak lantzen zituen taldetxo bat osatu zuen eta idazle gisa lehen urratsak egin zituen Jesusen Biotzaren Deya aldizkarian. Idazle klasiko greko eta latindarren testuak ondo ezagutuko ditu eta haiek euskaratzeko asmoa sortuko zaio. Loiolatik Oñara joan zen eta bertan Filosofiako doktoregoa lortu zuen.Beste jesulagun euskaltzale batzuek bezala erbestera bidaltzen dute
Konpainiako nagusiek ez zituzten begi onez ikusten gazte euskaltzale haien jarduerak eta horregatik, maitasun hura hozteko edo, 1929an Amerikara bidali zituzten: Andima Ibinagabeitia eta Plazido Mujika Kolonbiara, beste lagun batzuk El Salvador-era eta Guatemalara eta Jokin Zaitegi, berriz, Venezuelara. Herrialde hartan hiru urte egin zituen Euskal Herriarekiko harremanak ia galduta. Bitartean Espainian II. Errepublikaren etorrera gertatu zen eta honek jesulagunak Espainiatik egotzi egin zituen. Beste kide asko bezala teologiako ikasketak egitera Belgikako Marneff-era bidali zuten eta han lehengo lagun euskaltzale haietako batzuekin elkartu zen berriro, bereziki Andima Ibinagabeitiarekin.Apaiztu eta berriro Amerikara
Marneff-en apaiztu zen 1935. urtean. Belgikan beste urtebete gehiago egon zen, 1936an Espainiako Gerra Zibila piztu zen arte. Orduan, Errumaniara joatekotan egon zen, baina nagusiek, azkenean, El Salvador-eko apaizgaitegi batera bideratu zuten. Ez zen, ordea, eginkizun berrira zuzenean joan, El Salvador-en sartzeko baimen berezia lortu gabe zeukalako, baizik eta Panaman sei hilabete igaro ondoren. Egonaldi honetan ingelesa ikasten aritu zen eta Henry Wadsworth Longfellow idazle estatubatuarrak 1847an idatzitako Ebangeline eleberria euskaratu zuen. Behin El Savador-en irakaskuntzan hasi ondoren Bidalien egiñak idatzi zuen, izen bereko Liburu Santuaren inguruan. 1955 arte ez zen argitaratu obra hau osorik, ordea.
Lagundia utzi eta Guatemalara
New York-era nahi zuen joan, han erbesteratuta zegoen Jose Antonio Agirre Lehendakariari laguntzera, baina ez zioten horretarako baimenik ematen. Aukeratu beharrean aurkitzen da: burua makurtu edo kontzientziak eskatzen diona egin. Lagundia uztea erabakitzen du eta Guatemalara doa. San Carlos Unibertsitatean eta America Institutuan irakasle-lanetan hasten da. Azken honetan gauzak gaizki doaz zuzendaritza gaizki eramaten delako. Zaitegik hartzen du egoera zuzentzeko ardura eta lan hartan jarraituko du 1951an hiriburuan ikastetxe bat eta ikasleentzako egoitza erosi eta bere kontura lanean jarri arte. 1946an Mexikon argitara ematen ditu bi liburu: Goldaketan eta Sopokelen antzerkiak, I. Lehenbizikoa poema-bilduma bat da; Zaitegirenak berarenak batzuk eta itzuliak beste batzuk. Bigarrena, berriz, izenburuak adierazten duen bezala, Sofokles tragedia-idazle grekoaren lau obraren itzulpenek osatzen dute. Unibertsitateko irakaslanean Loiolako denboretatik hasita sakonki aztertuak zituen klasiko grekoak azaltzen dizkie ikasleei. Denen artean bat aukeratzekotan Platon aukeratuko luke berak eta honen lanak euskaratzea amesten du.1950ean, Guatemalan, Euzko Gogoa aldizkaria sortzen du.
Euzko-Gogoa. Iritzi- eta literatur aldizkaria, euskaldun nazionalista atzerriratuek gerraostean sortua (Guatemala, 1950). Jokin Zaitegi izan zen sortzailea, Orixe eta Andima Ibinagabeitiaren laguntzaz. 1956az geroztik Biarritzen finkatu eta euskal gaien inguruko artikuluak kaleratu zituen. S. Mitxelena, G. Aresti, J. Etxaide, J. Mirande, T. Peillen eta Txillardegi izan ziren kolaboratzaile. 1959an desagertu zen.
Biarritzera aldatzen da eta hantxe hiltzen Euzko Gogoa
Egoera, ordea, gero eta okerragoa da eta Zaitegi Biarritzera aldatzen da eta Baionan hasten da Euzko Gogoa botatzen 1956an. Ibinagabeitia, berriz, Caracas-era joaten da bizitzera. Lau urte Euskal Herrian argitaratzen jarraitu ondoren, 1960an kaleratu zen Euzko Gogoaren azken alea. Bi idazle-belaunaldiren arteko zubia eraiki zuen aldizkari hark, etena sortzeko arriskurik handiena izan zen garaian, eta inoiz baino asmo handiagoko lanak euskaraz argitaratzeko ausardia izan zuen.Lehen Euskal Mundu Biltzarrean
1956an, erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Parisen, kongresu hau egin zen, Euskal Herriari buruzko gogoeta egiteko asmoz. Lau sail izan zituen biltzarrak: Politika, Gizartea eta Ekonomia, Kultura eta Euskal Diaspora. Kultura sailaren arduraduna Xabier Landaburu izan zen eta Zaitegi honen laguntzaile ibili zen. Hizlari ere izan zen Jokin. Biltzarraren ondorioen artean euskararen egoera larriari erantzuna emateko batzorde iraunkor bat, Euskal Kulturaren Alde izenarekin eratzea erabakitzen da. Pisu handiko pertsonak dira batzordekideak: Jose Migel Barandiaran, Jesus Maria Leizaola, Josu Solaun, Telesforo Monzon, Gonzalo Nardiz, Joseba Rezola, Manu Sota, Andoni Urrestarazu "Umandi" eta Jokin Zaitegi, eta batzordearen buru hauxe bera, hain zuzen. Batzordearen bilkurak lehenbiziko urtetan Jokinen Biarritzeko etxean egiten ziren.Berriro Guatemalara
1962an Jokin Zaitegi Guatemalara itzultzen da. Apezpikuak eskualde pobre eta baztertu batera bidaltzen du lanera. Urrun bizi da, Euskal Herriarekiko ia harremanik gabe. Hala ere, Biarritzeko egonaldian idatzitako olerki batzuekin eta poeta atzerritarren poema euskaratu batzuekin Berriz ere goldaketan bilduma argitaratu eta zabaldu zuen handik. Urte berean aspaldi landua zuen Platon'eneko atarian argitaratzen du Donostiako Izarra inprimategian. 1964an Guatemalan bertan beste parrokia batera bidaltzen dute. Burubelarri sartzen da herritarren bizimodua hobetzeko ahaleginean eta haiek esker onez erantzuten diote. 1968an beste parrokia batera aldatzen da. Indiarren artean aurkitu zuen lasaitasun aski euskarazko lanetan ere murgiltzeko. Platon-en lanak itzultzen lan handia egin zuen garai honetan aidanez. 1975etik aurrera, berriro Euskal Herrira etorri eta gero, argitara eman ziren lanok: Platon. I. Oturuntza, Protagora, Menon (1975), Platon. II. Gorgia (1977), Platon. III. Eufitron eta Sokrateren apologia (1978), Platon. IV. Kriton eta Faidon (1978), Platon. V. Ipia txikia eta Alkibiada (1979), Platonen Politeia (1989), Platon. VII. Karmida, ipia nagusia, Laka eta Lisi (1989).
Azkeneko urteak Euskal Herrian
1972an Arrasatera, jaioterrira, itzuli zen eta 1976an Arrasateko herriak Seme Kuttun izendatu zuen eta ohorezko euskaltzain egin zuen Euskaltzaindiak. 1979an hil zen.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- XX. mendea
- Euskal Poesia
- Euskal eleberrigintza
- Nikolas Ormaetxea
- Jules Martin Moulier
- Luis Jauregi, "Jautarkol" (1896-1971)
- Jose Maria Agirre "Xabier Lizardi" (1896-1933)
- Nemesio Etxaniz (1899-1982)
- Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)
- Andima Ibiñagabeitia (1906-1967)
- Jokin Zaitegi (1906-1979)
- Joan Inazio Goikoetxea
- Eusebio Erkiaga (1912-1993)
- Piarres Larzabal (1915-1988)
- Salbatore Mitxelena (1919-1965)
- Jon Etxaide (1920-1998)
- Bitoriano Gandiaga (1928-2001)
- Gabriel Aresti Segurola (1933-1975)