Bertsolaritza XIX mendean

Euskal Herriko historian zehar bertsolaritza oso garrantzitsua izan da, eta garai honetan, ahozko literaturaren altxorra bilakatu zen. Oso garai gogorra izan zen XIX. mendea: gertakari mingarri ugari gertatzen ari ziren, eta bertsolariek bertsogintza hartu zuten beren oinazea adierazteko baliabidetzat. Foruen galera, guda, herrimina eta amodioa izan ziren garai honetako bertsogintzaren gai nagusiak.

Eusebio María Dolores Azkue (1813-1873)

Idazle oparoa izan zen, poeta baina ez lirikoa. Ordura arte landu gabeko arlo berri bat jorratu zuen: erromantizismo eta neoklasizismo arteko poesia narratiboa sortu zuen.

Erabiltzen zituen gaiak tradizio herritarrekoak ziren: ohiturak, festak... Gehien erabiltzen zituen neurriak zortziko txikia eta zortziko handia ziren.

Indalezio Bizkarrondo, Bilintx (1831-1876)

Bilintx 1831ko apirilaren 30ean jaio zen Donostian. 1876ko urtarrilaren 20an, etxean zegoela, karlistek jaurtitako granada batek bizitza kendu zion betiko.

Bilintxen gai nagusiak amodioa eta satira ziren. Espainiar poetengandik ere ikasi zuen, eta horregatik gaztelaniazko hitz asko erabili zituen, baina bere hizkera landua da. Neurriari dagokionez, batez ere zortziko txikia erabiltzen zuen, baina errima berriak ere ekarri zituen.

Iparragirre (Urretxu, 1820-1881)

Jose Maria Iparragirre garaiko musika eta sentimenduen lekuko dugu. Poeta ibiltari honek Euskal Herriari dedikatu zion bere bertsogintza, bere ustez galtzear zegoen Euskal Herriari. Bere gaiak honakoak dira: borroka, herrimina, atzerrialdia, foruak...

Etxahun (1786-1862)

Pierre Topet Etxahun, Lore Jokoen lehen ekitaldian hartu zuen parte, baina ez zuen saririk lortu. Bere poesiaren ezaugarriak tradiziozko poesigintzaren parekoak dira; beraz, alde horretatik ez zuen berrikuntzarik ekarri. Pierre Topet Etxahunek gai autobiografikoak eta bertsoak lantzen ditu.

Xenpelar (Errenteria, 1835-1869)

Francisco Petrirena, Xenpelar, bertsolari nagusietako bat izan da. Ez zen gizon ikasia, baina bat-bateko bertsoak botatzen maisua zen. Batez ere bere bertso-paperengatik da ezaguna. Oso bertsolari ona eta ospetsua izan zen Euskal Herri osoan.

Foruekin lotura handia izandako lehenengo bertsolari handia da. Bere gai nagusiak, guda, bertso didaktikoak, edo bertso satirikoak izan ziren.

Xenpelarrek bertsolari eskola bat sortu zuen: erritmo eta errima aberatsekoa, molde berri eta bertso didaktikoetakoa, eta, oro har, jauzi handia egin zuen bertsolaritza tradizionaletik berri honetara.

Arrese Beitia (1841-1909)

Felipe Arrese Beitia 1879. urtean hegoaldeko Lore Jokoak irabazi zituen aurreneko egilea izan zen, Ama euskerari azken agurra obrarekin. Hainbat aldizkaritan idazten zuen. Poesia ugari idatzi, eta gero liburu batean bildu zituen: Ama euskeriaren liburu cantaria (1900). Aberria, euskara, foruak eta erlijioa bezalako gaiak erabili zituen, metrika ezberdina erabiliz; sonetoak eta odak, besteak beste.

Jean Baptiste Elizanburu (1828-1891)

Bere obrak sarrian saritu zituzten Lore Jokoetan. Poema apalak idazten zituen: oso sentikorrak eta hunkigarriak. Hala ere, denek umore kutsu bat zuten. Nahiz eta ez izan garaiko joera arrunta, Elizanbururen lanek ez zuten politika-kutsurik.

Sabino Arana Goiri (1865-1903)

Mitxelenak dioen bezala, Sabino Arana Goiri euskal literaturan onenetako bat da. Horren arrazoien artean, bere obrez gain, adierazi nahi zuena eta bere joerak ere aurki ditzakegu, eta horrek guztiak, lagun asko ez ezik, etsaiak ere ugari ekarri zizkion.

Sabino Arana Goirik euskarako proiektu bat zuen: euskara maila gorenera eraman nahi zuen, horretarako bere hitzetatik gaztelaniazko edozein erro saihestuz.

Literaturari dagokionez, indar handiko poema hunkigarriak idatzi zituen, betiere euskal abertzaletasunari buruzkoak. Neurri desberdinak darabiltza: elegiak, abestiak...

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana