Aditz pronominaleko perpausak

Quejarse, arrepentirse, contorsionarse bezalako aditz batzuek izenordain atonoa daramate (8. gaia ikusi). Aditz horiek pronominalak dira. Adizkiaren numero eta pertsona berak dituen pertsona-izenordain atono baten laguntzarekin jokatzen dira, zeinek aditzaren ekintza egiten duena adierazten duen: yo me quejo, tú te arrepientes?

Ezaugarriak

Aditz pronominala duten joskeren analisiak kontuan hartu behar ditu hurrengo puntuak:

  • Oro har, izenordain atonoa laguntzen duen adizkiaren laguntzailea baino ez da, eta ez du beste eginbeharrik. Horrela gertatzen da beti pronominalak diren aditzekin; esate baterako: arrepentirse, atreverse, quejarse, jactarse, contorsionarse, desperezarse, abstenerse?

    Juan se desvivía por sus amigos - No nos atrevimos a contestar.

  • Forma pronominaleko aditz iragangaitzekin (caerse, irse? bezala), izenordainak subjektuaren interesa edo parte hartzea adierazten du: El hombre se marchó en el coche.
  • Forma pronominaleko aditz iragankorrak dituzten joskeretan, izenordainak objektu zuzenaren edo zeharkakoaren funtzioa betetzen du (16. gaia ikusi).

Perpaus bihurkariak

Perpaus bihurkariak predikazio-perpaus aktiboak eta iragankorrak dira, zeinetan aditzaren prozesua subjektuari baitagokio.

Perpaus bihurkari motak Izenordain atonoak (me, te, se, nos, os, se) betetzen duen funtzioa Adibideak
Bihurkari zuzena Objektu zuzena
Zeharkako bihurkaria Zeharkako objektua

Perpaus horiek a mí mismo, a ti mismo eta abar bezalako osagarri tonikoekin indartu ahal dira.

Perpaus elkarkariak

Perpaus elkarkariak predikazio-perpaus aktiboak eta iragankorrak dira, zeinetan subjektu batek edo gehiagok ekintza egiten eta jasotzen baitute.

Perpaus elkarkarien eta bihurkarien arteko ezberdintasuna askotariko subjektua (kolektiboa, batzutan) edo subjektu batzuk izatean datza. Subjektu bakoitzak ekintza bat egin ez ezik, besteena ere jasotzen du: Los dos hermanos se abrazaron - El equipo se entiende muy bien - Juan y Pedro se tutean.

Perpaus elkarkariek eta bihurkariek izenordain atono berberak eramaten dituzte. Horiek objektu zuzenaren eta zeharkako objektuaren funtzioak bete ditzakete.

Perpaus elkarkari motak Pertsona-izenordain atonoaren funtzioa Adibideak
Perpaus elkarkari zuzena Objektu zuzena
Zeharkako perpaus elkarkaria Zeharkako objektua

Perpaus pseudoerreflexuak

Perpaus pseudoerreflexuak me, te, se, nos, os, se izenordain atonoekin antolatzen diren arren, ez dute bihurkariaren, elkarkariaren, ezta pasibo erreflexuaren izaerarik ere:

Ellos se quejan de su mala suerte.

Perpaus hori ez da bihurkaria, haiek ez baitira bere buruei kexatzen; ezta elkarkaria ere, ez baitiete elkarri kexatzen. Ez da pasibo erreflexua ere, subjektuak (ellos) aditzaren ekintza egiten baitu, eta ez jasotzen.

Motak:

  • Perpaus iragankor pseudoerreflexuak

    Perpaus iragankor pseudoerreflexuak forma pronominalez zein ez pronominalez erabil daitezkeen aditz iragankorrekin antolatzen dira:

    Yo me bebí una botella de agua - Yo bebí una botella de agua.

    Yo me cogí un resfriado - Yo cogí un resfriado.

    Perpaus horietan, aditza laguntzen duen izenordain atonoak ez du inolako funtziorik betetzen. Subjektuak ekintzan duen interesa edo parte hartzea azpimarratzen duen aditzaren elementua besterik ez da.
  • Perpaus iragangaitz pseudoerreflexuak

    Beti pronominalak diren aditzekin (arrepentirse, jactarse, atreverse, quejarse, resignarse eta abar) antolatutako perpausak dira. Kasu horietan, aditza laguntzen duen izenordain atonoa laguntzaile hutsa da:

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana