Informazio gehiago
Espainieraren historia
Hizkuntza erromanikoak
Hispaniaren erromanizazioa eta herri germaniarrak
Hispaniaren konkista eta kolonializazioaren (K.a. 218) ondorioz, erromatarren aurreko hizkuntzak galdu ziren -euskara izan ezik- eta horiek latin arruntak ordezkatu zituen. Latin arrunta testu literarioetan aurki dezakegunaren ahozko aldaki ezberdin bat da.
V. mendean herri germaniarrek Iberiar penintsula inbaditu zuten arren, ez zuten aldatu hizkuntza-mapa, erromanizatuak baitzeuden dagoeneko. Jatorri germaniarra duten hitz asko, ordea -albergue, tregua, guardián, adibidez-, espainierak mailegatu zituen.
Gaztelaniaren jatorria
Gaztelania da Ebro garaiko lurralde txiki batean, Kantabriako hego-ekialdean eta Leoneko iparraldean, latinak jasan zuen bilakaeratik sortu dena.
Gainerako dialekto erromanikoekin parekatuz gero, gaztelania berriztatzailea izan izan zela esan dezakegu, sortu zen lurraldea oso gutxi erromanizatuta baitzegoen, armak gustuko zituzten gizonak bizi baitziren, eta kultura gorena -latinez adierazten zena- ez baitzen oso erabilia.
Ondorengo ezaugarri hauek lagunduko digute gaztelania bereizten:- Latineko hasierako f- hizkia, gainerako dialektoetan mantendu egin zena, gaztelaniaz h hasperandua bilakatu zen hasieran eta ahoskatzea alde batera utzi zuten azkenean farina Þ harina.
- E eta o bokal labur eta toniko latindarrak diptongo bihurtu ziren gaztelaniaz: ventu Þ viento; focu Þ fuego.
- Hasierako pl-, cl- eta fl- hizki taldeak bihurtu ziren ll-: plorare Þ llorar, clamare Þ llamar, flamma Þ llama.
- Cul silaba latindarra j bihurtu zen silaba toniko baten ondoren: speculu Þ espejo.
- -ct- kontsonante talde lantindarra ch bihurtu zen: factu Þ hecho; nocte Þ noche
Gaztelaniaren zabalkuntza Erdi Aroan
Gaztelania zabaldu zenean, beste zenbait dialekto baztertu zituen, hala nola: penintsulako hegoaldean hitz egiten ziren mozarabiar hizkuntzak, Errekonkista hedatu zenean; edo leonera eta aragoiera, Leoneko eta Aragoiko erreinuak Gaztelarekin lotu zirenean.
Konkistak aurrera zihoazen heinean, gaztelaniaren eraginkortasun eremuak hegoalderantz mugitzen joan ziren -Burgosera hasieran eta Toledora gero- eta iparraldeko espainieran azaltzen ari ziren aldaketak hedatuz joan ziren.
Urrezko mendeetako espainiera
XVI. eta XVII. mendeetan hizkuntza aldatuz joan zen gaur egungo egitura antzekoa lortu arte. Espainieraren arau jasoen berdintasun grafiko, lexiko eta sintaktiko hori lortu ahal izateko, inprenta oso garrantzitsua izan zen.
Horrez gain, fonetika ere erregularizatu egin zen, gaur egungo bokalen eta kontsonanteen sistemak finkatuta geratu ziren gutxi gora-behera eta zalantza morfosintaktiko batzuk ere zehaztu egin zituzten.
Arau linguistikoa aldatzen zen leku batetik bestera. Adibidez, Toledon -Gortea zegoen lekua-, Burgosen -hemengo hizkuntza zaharkitua zegoela uste zutela- eta Sevillan -itsaso bidezko merkataritzaren hiriburua zena. Azkenean idazle eta jende ikasiaren eredutzat diskrezioa ("gustu onekoa") hartu zuten, jatorri geografikoa kontuan izan gabe.Ilustrazioa
1713an Real Academia Española sortu zuten , "Limpia, fija y da esplendor" lemapean, gaztelania behin betiko arautzeko, eta erabilera okerrak eta hizkuntza kaltetu dezaketen elementu arraroak eragozteko asmoz.
Lan horiek abian jartzeko, Real Academia-k Diccionario de Autoridades (1726-1739), Ortografía (1741), eta Gramática (1771) argitaratu zituen. Gaur egungo espainieraren idazkera Real Academia-k XVIII. mendean onartu zuenaren oso antzekoa da (aldaketa txiki batzuekin), eta beste hizkuntza batzuek ez bezala, fonetikoa da; hau da, hitzak ahoskatu bezala idazten dira.
Gau egungo espainiera
XIX. mendetik aurrera eragile askok hizkuntza ofiziala berdintzen lagundu zuten, dialektoen kalterako. Faktore horietako batzuk honako hauek dira: komunikazioak hobetu izana edo eskolak derrigorrezkoak izatea. Berdinketa hori areagotu egin da XX. mende hasieratik, irratiari, eta gaur egun ere telebistari, esker.
Herriko hizkera tradizionalak tradizionalak pixkanaka desagertzen joan joan ziren, azken bi mendeetan gertatu ziren emigrazio boladek (baserritik hirira) eraginda. Hori zela eta, tradiziozkoa zen bizitza modua bertan behera utzi eta mundu hartan ohikoak ziren hitzak ahaztu zituzten; hala nola: trillar, encalar edo badil. Horietako asko zaharkitutako hitzak direla iruditzen zaio jende askori.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.