Fonema bakoitzaren ezaugarriak
Fonema bakoitzaren ezaugarriak ondorengoek motibatuak dira:
- Artikulazio-puntua: soinuaren produkzioan parte hartzen duten organoak kontaktuan ipintzen diren lekua da. Horren arabera fonema bat ezpainbikaria, ezpain-horzkaria, hortzartekaria, horzkaria, hobikaria, palatala eta belarra izan daiteke.
- Artikulazio-modua: aire-irteeraren arabera soinu-ekoizleek hartzen duten jarrera da. Horren arabera, fonema bat herskaria, frikatiboa, afrikaria, albokaria, dardarkaria, sudurkaria, ahoskabea eta ahostuna izan daiteke.