Informazio gehiago
Gaztelaniaren fonologia
Gaztelaniaren sistema fonologikoa
Hots bat ahoskatzean fonazio-organo desberdinek hartzen dute parte. Batzuen eta besteen parte-hartzeak, bere posizioak eta airea kanpora irteteko duen moduak hots bakoitzaren ezaugarriak definitzen dituzte.
Gaztelaniaren sistema fonologikoak hogeita lau fonema ditu bi talde desberdinetan antolatuta: bokal- fonemak eta fonema kontsonantikoak.
Bokal-sistema
Gaztelerak bost fonema bokaliko ditu, eta beren artean desberdintzen dira honen arabera:
- Artikulazio-puntua: soinu-uhina ahoaren aurreko aldera, atzeko aldera edo erdiko aldera zuzentzen da.
- Irekidura-maila: ahoa gehiago edo gutxiago irekitzen da bokalak ahoskatzean.
Bokalen sailkapena
Artikulazio-puntua | ||||
---|---|---|---|---|
Aurrekoak | Erdikoak | Atzekoak | ||
Irekidura-maila | Itxiak | i | u | |
Erdirekiak | e | u | o | |
Irekiak | a |
Sistema kontsonantikoa
Gaztelaniak hemeretzi fonema kontsonantiko ditu eta ezaugarri hauen arabera bereizten dira:
- Artikulazio-puntua: hotsa sortzeko bi organo hurbiltzen direnean (ezpainak esate baterako, /p/ ahoskatzean), aireak irteteko oztopo bat aurkitzen duen lekua da.
- Artikulazio-modua: airea, aipatutako oztopo hori gainditzean, irteteko duen modua (/p/ ahoskatzean airea bat-batean irteten da).
- Ahosabai bigunaren posizioa: honen bidez fonema ahokariak eta sudurkariak bereiz daitezke. Artikulazioaren momentuan ahosabai biguna faringeari itsatsita badago, airea ahotik irteten da eta fonema ahokaria da (/f/); faringetik aldenduta badago, airea sudurretik irteten da eta fonema sudurkaria da (/n/).
- Ahots-korden parte-hartzea: hots bat ahoskatzean, ahots-korden bibrazioak edo bibrazio ezak hots hau ozena (/b/) edo gorra (/p/) den zehazten du.
Kontsonanteen sailkapena
Segmentuaz gaindiko ezaugarriak: azentua eta intonazioa
Azentua
Azentua hitz bateko silaba bat ahoskatzen duguneko intentsitatearen indargarri bat da. Azentua daraman silabari silaba tonikoa deitzen zaio, eta azenturik ez duenari, silaba atonoa. Adibidez "chaqueta" hitzean que silaba tonikoa da, cha eta ta atonoak diren bitartean.
Silaba tonikoak hitz baten barruan betetzen duen posizioaren arabera, hiru hitz-mota bereizten dira:- Oxitonoak: hitzaren silaba tonikoa azkena denean: dormir.
- Paroxitonoak: hitzaren silaba tonikoa azkenaurrekoa denean: carpeta.
- Proparoxitonoak: hitzaren silaba tonikoa azken hirugarrena denean: cántaro.
Intonazioa
Intonazioa hots-segida bat ahoskatzean erabiltzen den melodia da.
Bi etenaldiren artean dagoen kate mintzatuaren zatiari talde fonetiko deitzen zaio. Talde fonetiko baten melodia-kurbaren bukatzeko moduak zehaztuko du enuntziatu mota.
- Beheranzko melodia-kurba: adierazpenezko edo harridurazko mezuen intonazio bereizgarria da: ¡Qué bonito es! - Hoy hace mucho frío.
- Goranzko melodia-kurba: Baieztapen edo ezeztapenarekin erantzuten diren galderen eta bukatu ez diren sekuentzien berezko intonazioa da: ¿Hay alguien aquí? - Perro ladrador...
- Esekidurazko melodia-kurba: talde fonetikoa tonu-aldaketa egon gabe bukatzen denean, hitz-talde batek eragindako etenaldi laburra izaten da: De verdad, hijo mío, no sé qué te pasa.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.