Informazio gehiago
Aditza. Gramatika-elementuak
Aditza izen-sintagmaren nukleoa da eta, era berean, predikatuarena. Perpaus bat berez edo izen batek lagunduta osatu dezakeen edozein hitzari aditza esango diogu (subjektua erantsita duelako). Hainbat aditzek ekintzak adierazten dituzte, adibidez: bailar, hablar, volar... eta beste hainbatek izakiok jasaten ditugun egoera edo prozesuak adierazten dituzte, esaterako: ser, estar, vivir, crecer, envejecer, quedar etab.
Egitura
Aditzak hainbat adizki ezberdin izan ditzake, bi zati konbinatzeak dakarren emaitzaren araberakoak:
- Aditzaren esanahi semantikoa bere erroan edo lexeman datza: cant-ar, com-er, part-ir.
Infinitiboari -ar, -er edo -ir bukaera kentzen badiogu, bere erroa zein den jakingo dugu: cant-ar, beb-er, sal-ir.
- Aditzari adizki ezberdinak emateko, erroari hondarkiak erantsiko dizkiogu, horiek esanahi gramatikal ezberdinak ematen dizkiotelarik: cant-o, cant-abais, cant-arán.
Esanahi horiek pertsona, numeroa, aldia, modua eta aspektua dira.
Aditz-jokoak
Aditzak hiru jokotan sailkatzen dira, beren hondarkien bukaeran agertzen den tema-bokalaren arabera. Tema-bokala argi antzeman daiteke infinitiboaren bukaeran.
Infinitiboa | Tema-bokala | Jokabidea |
---|---|---|
cant-ar | a | lehena |
tem-er | e | bigarrena |
part-ir | i | hirugarrena |
Numeroa eta pertsona
Pertsona gramatikala
- Lehen pertsona, hiztun edo hiztun multzoarekin identifikatzen da. Yo, nosotros eta nosotras izenordain pertsonalak bere subjektuak dira. (7. gaia ikusi).
- Bigarren pertsonak nori hitz egiten diogun adierazten du. Tú, vosotros, vosotras izenordain pertsonalak bere subjektuak dira.
- Hirugarren pertsona, lehen nahiz bigarren pertsona ez den edozein izaki edo objektua da. Él, ella, ellos, ellas, usted, ustedes izenordain pertsonalak eta gainerako izen guztiak subjektu gisa eraman ditzake.
Numeroa
Hiru pertsona gramatikalak era singularrean nahiz pluralean ager daitezke.
Aldia, modua eta aspektua
Denbora
Adizkiek ekintza aldi zehatz batean kokatzen dute: orainaldia, lehenaldia eta geroaldia.
Modua
Aditzaren ekintza adierazten du, eta hiru aldi mota daude:
- Indikatiboa objektibotasunaren modua da, hiztunak adierazten duen inpartzialtasunaren modua; iraganeko, orainaldiko edo geroaldiko ekintza adieraztera mugatzen da: Se acerca una tormenta.
- Subjuntiboa subjektibotasunaren modua da, hiztunak ekintzaren aurrean duen parte-hartze emozionalaren modua; nahia, beldurra, aukera, zalantza etab. adierazten du: Que tengas suerte.
Ezezko perpausetan agertzen diren aginduak adierazteko ere erabiltzen da: No vengas mañana.
- Agintera aginduaren modua da: baiezko perpausetan aginduak edo argibideak emateko erabiltzen da: Ven pronto.
Aspektua
Aditzak ekintzaren garapenari buruzko informazioa ere eman dezake. Aspektuak ekintza bere igarotzea eta amaieraren ikuspuntuaren arabera bereizten du.
Bi aspektu daude:
- Aspektu burutua: bai orainaldian, lehenaldian nahiz geroaldian burututako ekintza adierazten du: A las ocho habré llegado a Londres.
- Burutu gabeko aspektua: burutu ez den ekintza, gertatzen den bitartean, adierazten du: Mañana volaré a Londres.
Aspektua hondarkien bidez adierazten da, baita zenbait aditz-perifrasiren bidez ere. (10. gaia ikusi).
Aditz-aldiak
Aldi, modu eta aspektu bera baina numero eta pertsona ezberdinak adierazten dituzten formek osatutako multzoari aditz-aldia esaten diogu.
Bi multzo aditz-aldi daude: aldi bakunak eta aldi konposatuak. Agintera ezik, aldi bakun bakoitzari aldi konposatu bat dagokio, zeinek harenganako aurretiazkotasuna adierazten duen.
Moduak | Denbora sinpleak | Denbora konposatuak |
---|---|---|
Indikatiboa | Orainaldia (amo) | Iraganaldi burutu konposatua (he amado) |
Iraganaldi burutugabea (amaba) | Iraganaldi pluskuanperfektua (había amado) | |
Iraganaldi burutu bakuna (amé) | Aurreko iraganaldia (hube amado) | |
Geroaldia (amaré) | Geroaldi burutua (habré amado) | |
Baldintza (amaría) | Baldintza burutua (habría amado) | |
>Subjuntiboa | Orainaldia (ame) | Iraganaldi burutua (haya amado) |
Iraganaldi burutugabea (amara ? amase) | Iraganaldi pluskuanperfektua (hubiera amado/ hubiese amado) | |
Geroaldia (amare) | Geroaldi burutua (hubiere amado) | |
>Agintera | Orainaldia (ama) |
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.