Informazio gehiago
Adjektiboa
Funtzioak
- Nagusiki substantiboaren osagarri gisa aritzen da izen-sintagman (15. gaia ikusi).
- Predikatuan, adjektiboak bi funtzio bete ditzake:
- Predikatiboarena (18. gaia ikusi): Pedro llegó cansado.
- Atributuarena (19. gaia ikusi): Tu padre estaba contento.
Motak
Bere formaren arabera:
- Bukaera bakarreko adjektiboak: ez dute forma-aldaketarik generoa aldatzean: Manzana verde/ plátano verde; hombre ágil/ mujer ágil.
- Bukaera biko adjektiboak: forma desberdinak agertzen dituzte maskulino eta femeninorako: hombre rico/ mujer rica; día claro/ agua clara.
Bere esanahiaren arabera:
- Adjektibo ez-murrizgarriak edo epitetoak: adierazten duten substantiboaren berezko nolakotasuna izendatzen dute; hau da, substantiboan jada agertzen den ideia bat nabarmentzen dute: nieve blanca; hierba verde; mansos corderos.
- Adjektibo murrizgarriak: substantiboa zehazten dute, bere hedadura mugatuz edo nolakotasun berri bat edukitzeagatik aukeratuz: Un perro hambriento caminaba solitario.
Mailak
Adjektibo kalifikatzaileek izakiek dituzten nolakotasunak adierazten dituzte. Baina nolakotasun hauek maila handiago edo txikiago batean adieraz daitezke, hau da, intentsitate handiago edo txikiagoarekin. Horrela, mendi bat alta, altísima, más alta que otra, la más alta de todas.... izan daiteke.
Intentsitate-maila prozedura desberdinen bidez adierazten da adjektiboetan:- Aurrizki edo atzizki baten bidez (4. gaia ikusi): extrafino, superfuerte, finísimo.
- Kantitate-adberbioen bidez (11. gaia ikusi): muy fino, más fino (que), bastante fino.
Adjektiboak aipatzen duen nolakotasunaren intentsitatearen arabera, adjektiboa maila positiboan, negatiboan edo superlatiboan egon daiteke.
Maila | Definizioa | Motak | Adibideak |
---|---|---|---|
Positiboa | Izaki edo objektu bati egozten zaion nolakotasun bat adierazten du. | El gamo es un animal rápido. | |
Konparatiboa | Nolakotasun bat adierazten du, beste izaki batek duen nolakotasun berarekin edo izaki beraren beste nolakotasun batekin konparatuz. | Nagusitasunezkoa: Más ... que Gutxiagotasunezkoa: Menos ... que Berdintasunezkoa: Tan ... como; Igual ... que | El gamo es más rápido que la cebra. El gamo es menos rápido que el guepardo. El gamo es tan rápido como el ciervo. |
Superlatiboa | Maila altuan edo maila gorenean edukitzen den nolakotasuna adierazten du. | Absolutua: Muy... ísimo/a érrimo/a ; Erlatiboa: El más...; El menos... | El gamo es muy rápido. El gamo es rapidísimo. El guepardo es el mamífero más veloz. |
Bueno, malo, grande eta pequeño adjektiboek nagusitasunezko adjektiboak eta superlatibo bereziak dituzte, aipatutako prozedurak erabiliz sortutakoekin konparatuz desberdinak direnak.
Positiboa | Konparatiboa | Superlatiboa |
---|---|---|
Bueno | mejor | óptimo |
Malo | peor | pésimo |
Grande | mayor | máximo |
Pequeño | menor | mínimo |
Zenbaitetan era berean erabiltzen da forma bat edo bestea (tu casa es más grande/ tu casa es mayor), baina askotan ezin dira trukatu, beren artean esanahi-bereizketa dagoelako:
- Luis es mayor que tú (adina adierazten du).
- Luis es más grande que tú (tamaina adierazten du).
Hizkera arruntaren superlatiboak
Óptimo, pésimo, máximo eta mínimo superlatiboekin batera, nolakotasunaren maila gorena adierazten dutenak, buenísimo, malísimo, grandísimo eta pequeñísimo formak ere erabiltzen dira eta hizkera arruntean ohikoagoak dira.
Honez gain badaude beste superlatibo absolutu batzuk, bi forma dituztenak, bat hizkera arruntari dagokiona eta bestea hizkera jasoari dagokiona.
Forma jasoa | Forma arrunta | |
---|---|---|
bueno | bonísimo | buenísimo |
sabio | sapientísimo | muy sabio |
fuerte | fortísimo | fuertísimo |
cruel | crudelísimo | cruelísimo |
libre | libérrimo | muy libre |
íntegro | integérrimo | integrísimo |
pobre | paupérrimo | pobrísimo |
pulcro | pulquérrimo | pulcrísimo |
tierno | ternísimo | tiernísimo |
negro | nigérrimo | negrísimo |
frío | frigidísimo | friísimo |
áspero | aspérrimo | asperísimo |
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.