Informazio gehiago
Determinatzaileak
Artikulua
- Esanahia: berez esanahirik ez duen hitza da eta substantibo baten edo substantibo bihurtutako elementu baten agerpena adierazten du.
- Forma: artikulua hitz aldakor bat da genero -maskulino, femenino eta neutroa- eta numeroari -singular eta plurala- dagokionez.
Artikuluaren formak
Maskulinoa | Femeninoa | Neutroa | |
---|---|---|---|
Singularra | el | la | lo |
Plurala | los | las | los |
Forma hauei al (a + el) eta del (de + el) artikulu laburbilduak gehitu behar zaizkie.
Badago artikulu-mota mugagabe bat:
Maskulinoa | Femeninoa | |
---|---|---|
Singularra | un | una |
Plurala | unos | unas |
Erakusleak
- Esanahia: seinalatzeko erabiltzen diren hitzak dira eta era berean hartzailearekiko distantzia-ideia bat ematen dute.
- Forma: erakusleek genero eta numero aldaketa dute eta beraiekin batera doan edo aipatzen duten substantiboarekin komunztatzen dira.
Erakusleen formak
Maskulinoa | Femeninoa | Neutroa | Maskulino plurala | Femeninoa plurala | |
---|---|---|---|---|---|
Hurbiltasuna | este | esta | esto | estos | estas |
Distantzia ertaina | ese | esa | eso | esos | esas |
Urruntasuna | aquel | aquella | aquello | aquellos | aquellas |
Pertsona gramatikalekiko hurbiltasun edo urruntasuna, denboran (aquel día) edo espazioan (esta casa) eman daiteke, baina diskurtsoaren aurretiko zatiei dagokienez ere (Eso que ha dicho es mentira) edo esango den zerbaiti dagokionez (Esto es lo que te digo: ten cuidado).
Posesiboak
- Esanahia: jabetza adierazten duten hitzak dira, eta era berean erlazio bat ezartzen dute substantiboak izendatutako objektuaren eta pertsona gramatikal bakoitzaren artean.
- Forma: posesiboak bi sailetan banatzen dira:
- Forma osoak, edukitzaile bakarra edo zenbaiten artean bereizten dute eta genero, numero eta pertsona-aldaketa dute.
- Forma laburtuak, genero eta pertsona-aldaketarekin.
- Funtzioa:
- Forma laburtuek determinatzaile gisa soilik funtzionatzen dute.
- Forma neutroek nukleo gisa soilik funtzionatzen dute.
- Forma osoek osagarri edo nukleo gisa funtzionatzen dute.
Zenbatzaileak
- Esanahia: zenbatzaileek ordena edo kopurua adierazten dute era zehatz eta jakin batean.
- Zenbatzaile-motak:
- Kardinalak: kopurua izendatzen dute: uno, dos, cien, diez mil.
- Ordinalak: ordena adierazten dute: primero, duodécimo, decimoquinto.
- Zatikiarrak edo partitiboak: unitatearen zati bat izendatzen dute: medio, doceavo, milésima.
- Biderkatzaileak edo multiploak: biderkadura adierazten dute: doble, triple, múltiple.
- Sendos banatzaileak multzo batetik pertsona edo gauza bakoitzari dagokiona esleitzen dio.
- Ambos, -as, duala, los dos/ las dos-en parekoa da.
- Forma: zenbatzaile batzuek genero eta numeroz alda daitezke, esate baterako, ordinalek. Beste batzuek, aldiz, bakarrik onartzen dute genero-aldaketa (sendos, sendas) edo numero-aldaketa (doble, dobles). Beste zenbatzaile batzuk aldaezinak dira: doce, quince.
Zehaztugabeak
- Esanahia: zehaztugabeak era zehaztugabe batean kopurua, identitatea, intentsitatea, existentzia edo banaketa adierazten duten hitzak dira.
- Zehaztugabe motak:
- Identifikatzaileak: identitatea adierazten dute: mismo, otro, propio, uno, demás.
- Kuantitatiboak: zenbaki edo kopuru zehaztugabea adierazten dute: nada, algo, poco, mucho, demasiado, un, varios, bastante, etab.
- Intentsiboak: substantibo batek aipatutako nozioa areagotzen dute: tanto, tal, más, menos.
- Existentzialak: izaki edo objektuak aipatzen dituzte, beren existentzia edo existentzia eza seinalatuz: alguno, ninguno, alguien, nadie, cualquiera, quienquiera.
- Cada banatzaileak elementu-banaketa bat ezartzen du.
- Forma: zehaztugabe batzuek generoz eta numeroz aldatzea onartzen dute (algún/alguna/algunos/ algunas), beste batzuek bakarrik generoz (varios /varias) edo numeroz (cualquiera/ cualesquiera), eta beste batzuek aldatu gabe mantentzen dira (algo).
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.