Informazio gehiago
Konparaziozkoak, ondoriozkoak eta aditza ez pertsonal eran duten perpausak
Menpeko adberbio-konparatzaileak
Proposizio nagusian hasten den konparazio baten bigarren osagaia osatzen dute. Proposizio horrek lehen terminoa ere berarekin du. Konparazio hau berdintasunezkoa, gehiagotasuna edo gutxiagotasuna adierazteko izan daiteke.
Modua- Menpeko juntagailu batez hasten dira (22. gaia ikusi): que, como.
- Perpaus nagusian determinatzaile bat edo kantitate-aditzondo bat (zenbatzailea) izaten dute: tanto, tan, más, menos, igual...
Egitura
- Nukleoa izenez, izenondoz, aditzez edo aditzondoz osatuta dago. Hauen kopurua, intentsitatea edo gradua adierazten da: En esta clase hay más sillas que mesas.
- Indartzaileak nukleoari sintaktikoki eragiten dio. Indartzailearen esanahiak, egiturak gehiagotasunezko konparazioetan (más erabiliz), gutxiagotasunezkoetan (menos erabiliz) eta berdintasunezkoetan (tanto eta igual de erabiliz) sailkatzen laguntzen du.
- Konparazio-osagaia menpeko perpaus-egitura modu esplizituan azaltzen da, eta que (gehiagotasuna eta gutxiagotasuna adierazteko) edo como (berdintasuna adierazteko) egiturekin hasten da: Yo soy más torpe que tú.
Konparazioaren terminoak modu esplizituan azaltzen du nagusitik desberdintzen duen elementua: Paula es más estudiosa que Rocío [es estudiosa].
Ondoriozko adberbio-mendekoak
Proposizio nagusian esaten denaren emaitza, eragina edo ondorioa adierazten dute. Bi mota daude:
- Ondoriozko ez indartzaileak: hauen helburua aurreko perpausean baieztatzen den ondorio baten berri ematea da: Estaba enfermo, así que no pude asistir al examen. Perpaus hauetan osagaiak lokailuen bitartez (luego, conque, así [es] que, de modo que), lokuzioen bitartez (por consiguiente, por [lo] tanto, por eso) edo alborakuntza soilez (22. gaia ikusi) elkartuta daude (22. gaia ikusi).
- Ondoriozko indartzaileak: perpaus nagusiaren ondorioa adierazten dute eta aldi berean nukleoaren nolakotasuna mailakatzen dute: Estaba tan enfermo que no pude asistir al examen.
Ondoriozko mota honetan konparazioetan bezalaxe nukleo bat, indartzaile bat (tan edo tanto) eta que bitartez hasten den ondoriozko menpekoa aurkitzen dira.
Aditza ez pertsonal moduan duten menpekoak
Aditzaren funtzioa dutenean, infinitiboak, gerundioak eta partizipioak (10. gaia ikusi) menpeko perpausen predikatuko zati izan daitezke. Bi mota bereizten dira:
- Eraikuntza elkartuak
Menpeko perpausa nagusian fonetikoki integratzen da beste osagai bat izango balitz bezala, eta bigarren mailako predikatu baten funtzioa hartzen du predikatu nagusiarekin batera: No me apetece ir a la fiesta - La saludó cogiéndole las manos - Fuimos a ver la casa construida por María.
Infinitibo-egiturek menperakuntza substantiboaren (24. gaia ikusi) berezko funtzioak betetzen dituzte, gerundioak eta partizipioak, ordea, menperakuntza adjektiboarenak (23. gaia ikusi). - Eraikuntza disjuntuak
Egitura askoz autonomoagoak dituztenak dira, beren subjektua dute eta perpaus nagusia baino lehenago daude, orduan eten baten bidez bereizten dira harengandik. Perpaus hauek beti adberbio-mendekoak dira: Después de verte a ti, me encontré con tu hermana - Aprobando las matemáticas, pasas al curso siguiente - Rendidos por el esfuerzo, se fueron a descansar.
Ez pertsonal moduen erabilera perifrastikoak
Infinitiboa, gerundioa eta partizipioa aditz-perifrasien nukleo moduan azaltzen dira, honako egitura hau dutelarik:
Aditz laguntzaile jokatua + ( lotura)+ aditz nukleo ez pertsonal moduan.
Ez pertsonal moduak predikatuari esanahi lexiko nagusia ematen dio. Aditz laguntzaileak, ordea, ondorengo esanahi gramatikal hauek ditu:- Edozein aditzek dituen berezkoak (9. gaia ikusi): pertsona eta numeroa, denbora, modua eta aspektua.
- Perifrasiaren berezkoak: goian aipatutakoei gehitzen zaizkien modu-balioak edo aspektu-balioak.
Aditz-nukleoa partizipioan dute:
- Partizipioa maskulino singularrean aldatu gabe agertzen diren aditzen forma konposatuak: Se había levantado a las cinco de la mañana - Se habían levantado.
- Era pasiboan dauden egiturak. Hauetan partizipioa perpaus pasiboko subjektuarekin komunztatuta dago: El Ejército francés fue derrotado en Arapiles - Los franceses fueron derrotados.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Sintaxia
- El enunciado y la oración
- La actitud del hablante
- Sintagma
- Izen-sintagma. Aditz-sintagma
- Aditzaren argumentu-osagarriak
- Aditzaren osagarri ez argumentuzkoa
- Tipos de oraciones según la naturaleza del predicado
- Oraciones con verbo pronominal
- Perpaus inpertsonalak
- Oración simple y oración compuesta
- Proposizioen arteko erlazioa. Perpaus elkartua
- Oraciones subordinadas adjetivas o de relativo
- Oraciones subordinadas sustantivas
- Adberbiozko berezko mendeko perpausak
- Subordinadas adverbiales impropias. Condicionales, concesivas, causales y finales
- Konparaziozkoak, ondoriozkoak eta aditza ez pertsonal eran duten perpausak
- Azterketa morfologiko eta sintaktikoa: moduak