Euskal zenbatzaileak
Hizkuntza indoeuroparretan, zeltikoetan salbu, zenbaki-sistema hamarnakakoa da. Euskaraz, ordea, hogeinaka zenbatzen da:
20 = hogei
30 = hogeita hamar
40 = berrogei
50 = berrogeita hamar
60 = hirurogei, etab.
Hizkuntza zeltiko askotan ere hogeinakako sistema erabiltzen da. Hizkuntza hauek badituzte, bestalde, beste hizkuntza indoeuroparren bidez zer jatorri duten jakin ez daitezkeen hitzak. Batzuen ustez gauza biak Europan garai batean zabalduta zegoen protoeuskararen aztarnak dira.